Artxiboko orrialdea: 3
BERBAZ: Iratxe Larrea eskultorea
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 5, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
18 urteetan edo agertu zitzaion Iratxeri bokazioa. Ordura arte margozten-eta asti gehiegirik eman gabekoa, zuzenbidea ikasteko ideia baztertu, eta Arte Ederretako karrerari eman zitzaion. Argi agertu zen laster beretzakoa eskuz lan egitea eta hiru dimentsiotan jardutea zela, eta eskulturara lerratu zen. Azken urteetan ohialak, materialeak eta jostuntza izan ditu lan-tresna, bere burua hobeto ezagutzeko bide eta jendearekin komunikatzeko zubi. Windsor-ren (Ajuriagerra, 14) daude ikusgai bere lanak. Tesia plazaratu du 2007ko udan, emakumeek artean ohialak eta etxeko gaiak erabiltzea euren eme izatearekin lotuz. Saioa entzuteko HEMEN klikatu.
Entzun:
SOINUGELA: Musika bidaia “The Rough Guides” gidaliburuen eskutik
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 5, 2008 Soinugela, Entzungai (podcast) atalean
Ohikoa dugu Soinugelan bidaia musikalak egitea, baina aste honetan berariazko bidaia berezia egin dugu
munduko musiketan barrena, bidaia liburuak argitara ematen dituen “The Rough Guides” argitaletxearen eskutik. Argitaletxe honek musika eta bidaiak bildu ditu CD bilduma oparo batean, herrialde bakoitzeko informazio musikal zehatza emanez, bertako musika erakustearekin batera. Beraz, musika entzuteko eta “ikusteko” aukera izan dugu gaurko irratsaioan. Esan bezala, bilduma oparoa da “The Rough Guides” gidaliburuena, eta guk aniztasun horretatik honako bidaia musikalak egin ditugu: African Street Party, Brazilian Street Party, Mali (Habib Koité, bertako musika gitarraz joaz), Calypso Gold (Sir Lancelot
“Scandal in the Family”), Arabic Café (Les Musiciens du Nil Egiptoko ijitoen eskutik), Native America (R. Carlos Nakairen “Song for Morning Star” kantuarekin), Cuban Street Party (Teresa García Caturla “Llegó Teté”), Fiesta Latina (Ray Barretto “Todo se va a poder”), Scottish Folk (Eman Maccoll “Dirty Old Town”), Irish Folk (The Dannan “The Mist Covered Mountain”), Klezmer Revival (Klezmatics “Crepuscule”) eta Calcuta Chronicles (Indian Slide Guitar Odyssey). Saioaren bukaeran “The Rough Guides” utzi eta beste bidaia labur batean Afrikara jo dugu, “In The Name of Love Africa Celebrates” diskoaren bitartez, kontinente horretako zenbait musikarik U2 taldearen kantuak nola moldatu dituzten jakiteko asmoz.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
MUSIBLA: Mokaua, Petti, Duffy, Baby Dee…
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 4, 2008 Musibla, Entzungai (podcast) atalean
Mokaua izeneko proiektua deskubritzeko aukera duzue musibla honetan, Elorrioko taldearen lehenbiziko disko honetan txundituta utziko zaituena. Honetaz gainera, egungo soul musika entzungo dugu: Amy Winehouse edo Duffy-ren eskutik, binomio bitxia. Eta denbora ere izango dugu Baby Dee musikari pertsonalaren musika entzuteko. Ondo izan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
IRRATIA.COM118. saioa: Lauroba eta albisteak 2.0
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 4, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean
lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur ere #basquecamp hizpide hartu dugu, azken xehetasunak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
PIPERPOLIS: Aurtengo gorakada 10.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 2, 2008 Piperpolis, Entzungai (podcast) atalean
Gaurko saioan musika izan da nagusi. Gor diskoetxeak Aurtengo Gorakada bilduma aurkeztu digu. Urtero uda heltzear dagoenean Nafarroako diskoetxeak musika bilduma aurkeztu izan du, zigiluak ezagutzera eman dituen taldeen erakusleihoa izan da. Jasotako banda eta kantuen zerrenda errepasoa egin dugu Antonio Goñirekin batera.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
SOLASALDIA: “Sojak hiltzen du”
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 2, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Bilbon eta Gernikan, besteak beste, pasa den astean 2. Ekozinemaldia burutu zuten, Ekologistak Martxan taldeak antolatuta. Bertan Zor ekologiko eta energiaren inguruko hainbat pelikula eta hitzaldi izan ziren. Azken egunean, maiatzaren 30ean, “Soberanía violada” filma ikustez gain Bilboko Ekoetxean bildu zirenek pelikula horren zuzendari Gilda Roaren hitzaldian parte hartzeko aukera izan zuten, gaurkoan Iñaki Barcenak kontatu digun bezala. “Sojak hiltzen du” esaten digu zuzendari horrek, soja transgenikoa gero eta lur gehiago hartzen ari baita Amerika, Afrika edo Asian, multinazional gutxi batzuek bultzatuta. Bien bitartean, elikagaien prezioak gorantza doaz eta FAOk (Nazio Batuen Erakundeko Elikagaien Agentzia) gosea hedatzen ari dela eta gaurko krisia beste 10 urtez luzatuko dela esan berri du. Mendebaldean, petrolioa gutxi dagoenean (edo garestiegi) autoari soja, artoa edo azukrea ematea nahiago dugu, jendeari baino.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
ZUTARGI ARTEAN: Mike Oldfield
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 30, 2008 Zutargi Artean, Entzungai (podcast) atalean
Kuriosoa bada ere Klasikoen artean agertzen zaigu oraingo honetan musikari Britaniarra, bere azken lana klasikoa izan baita: “Music of the Spheres”. Bere iritziz, Rock munduan ez baitago ezer berririk sortzerik. Kritika ugari jaso izan du lan honek, beraz hona hemen zeure iritzi propioa eratzeko aukera.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
BERBAZ: Jugatx Menikarekin
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 29, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
Jugatxek hamar urte inguru darama CEAR-en asilo eskaeraz eta bestela laguntza bila etorritakoei erantzuten.Arazoak hainbat adar dauzka eta irtenbideak konplexu samarrak. Gero eta hedatuago diren topiko arrazistak desmontaatzeko datuak ugariak dira, dana dala. Ez omen digute lana kenduko, ez eta gure lan-baldintzak kaltetuko. Kalean pegamentoari ekiten ikusten ditugunean, gutxi batzuk dira. Enpresa guztiak ere ez dira etorkinen ahultasunaz baliatzeko irrikitan dauden horietakoak… Errealitatea askoz zabalagoa da.
Elkarlanean ari da CEAR beste elkarte batzuekin HEMEN proiektuan, nerabe etorkinen arazoaren zuzuan, kritikaz gain proposamenak behar baitira. Ametsa? ASKATASUNA denontzat, zentzu guztietan. Saioa entzuteko sakatu HEMEN.
Entzun:
SOINUGELA: Estatu Batuetako herri musika (II. atala)
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 29, 2008 Soinugela, Entzungai (podcast) atalean
Joan den astean hasitako bideari jarraituz, gaurko irratsaioaren bigarren zatian berriz hartu dugu Estatu Batuetako
herri musikaren bilduma oparoa dakarren “Song of America” disko hirukoitza eta XIX. eta XX. mendeetako kantu oso ezagunak zenbait bertsiotan entzuten jardun dugu. Horrezaz gainera, ibilbide musikal handia egin dugu kontinente askotan barrena. Afrikatik abiatu gara, Souad Massi aljeriarraren “Acoustic” diskoarekin eta Txadeko emakume kantaria dugun Mouniraren lehen diskoarekin. Handik Karibe aldera jo dugu Honduras, Belize eta Guatemalan bizi diren emakume garifunen kantaera ezagutzeko “Umalali” bildumaren bitartez. Aurreko astean bezala, tangoak ere bere txokoa eduki du: Daniel Melingo eta Malevaje taldearen azken lana (No me quieras tanto). Etxera itzuli gara orduan, Joserra Senperena pianojole bikainak Harkaitz Canoren olerkien gainean atera duen “Dardaren interpretazioa” disko instrumentalaz gozatzeko. Countryan ere murgildu gara apur batez, Blue Rodeo taldearen “Small Miracles” obra ezagutzen hasteko. Geroztik, bluesera pasatu gara, Steve Guyger aho soinulariaren “Radio Blues” lana entzunez. Bukatzeko, eango dugu Van Morrisonen “Keep It Sinple” eta Zulú 9,30 taldearen “Huellas” diskoek ere beren tartea izan dutela Soinugelan.
Saio hau deskargarzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
MUSIBLA: Esne Beltza, Samar, Soilik…
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 28, 2008 Musibla, Entzungai (podcast) atalean
Euskal Herriko zenbait proposamen interesgarri eta berri ekarri ditugu gaur saiora, hasteko Soilik taldea, bere lehen diskoa atera berri dute (Ilun) eta diskoaren izenak adierazten duen bezala giro ilunak dituzte maite. Segidan Esne Beltza, Xabier Solano trikitilariaren proiektu bero eta berria Made in Euskadi izeneko diskoarekin, eta Samar, Iban Nikolai eta Pascal Gaigne musikarien proiektua, instrumentu primitiboak eta erritmo erakargarriak nahasiz. Honetaz gainera, Mum, Magnetic Fields eta Beck ere entzungai izango dituzue gaurko saioan. Ondo izan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Bilatu
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (13)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (564)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (8)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

