Artxiboko orrialdea: 2
IRRATIA.COM #114: memoria historiko digitala 2.0
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 30, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean
Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… Bitartean Oroitzapenerako kantuak diskoko zenbait kantu entzun ditugu.
Albisteak 2.0 atalean berriz, Bilbon burutu berri den jardunaldi hacktibistaren kronika egin digu Txopik.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain:
SOLASALDIA: Elikagaien prezioak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 30, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Elikagaien prezioak gora dabiltza azken hilabeteetan mundu osoan; Josu Larrinagaren ustez agroerregaiak eta espekulazioa dira horien erantzuleak. Gosea zabaltzen ari den momentu honetan, egoerak hainbat protesta eragin ditu Ameriketan, Afrikan, Asian…Arazo globala da, AEBetan bertan arroza salmenta murrizten hasi dira eta. Euskal Herrian ere nabariak dira prezioen igoerak (oilasko, arrautza, esne edo ogiarenak esaterako). NBEk diru laguntzak eskatuko ditu arazoari aurre egiteko, aurten 100 miloi lagun gehiago goseak harrapa dezakeelako. Larrinagaren iritziz, elikagai naturalak behar ditugu, prezio justuekin eta lurra ez agortzeko beste sistema bat martxan jarri behar da.
Saioa deskargatzeko klilatu HEMEN.
Entzun orain:
IBAIZABAL: Maiatzaren lehena
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 29, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Gorriz markatutako data horretan, festa ospatzeaz gain aldarrikapen eguna izaten da gurean. Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio eta Harreman Politikoen arduradunentzat, sindikalgintzak eraldatzailea izan behar du, lan mundutik haratago joanez. Horrezaz gain, gaurko lan baldintza kaskarrak salatu ditu Txutxik: kontratuak, soldatak, arriskuak (lan istripuak potologoa den gai baten tontorrak baino ez dira). Gainera, orain krisia dator eta horren inguruan hausnarketa egin du: aurreko urteetan enpresariek irabazitako guztia nora joan da, zergatik ez da inbertitu zenbait arazo gordin bideratzeko? Krisia dator eta egoera horretan batasun sindikala oso zaila bada ere, arlo batzuetan sindikatuek erantzun bateratua eman behar dutela adierazi du LABeko lagunak.
Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
IBAIZABAL: Prest aldizkaria
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 29, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Apirilari dagokion 80. ale honen azalean Amaia Vazquez, 700 etxe Elorrietan eta Umeen egunak agertzen dira. Gero, ohiko atalak: Gureak kanpoan, Inkesta, Intxixu ikastola, Deustuko historia: azken honetan, 17. mendetik aurrera eremu horretan sortutako hainbat ezizen landu dituzte. Monografikoan, aldiz, Elorrietako etxe berriak, Artxandako Zerbitzu hiria eta Deustuko Kanala estutzeko egitasmoa dira protagonistak. Amaia Vazquez sexologoari egindako elkarrizketan, “Sexualitatearen etsai nagusia gure lan sistema dela” entzun ondoren, Ibarrekolandako 30. Umeen eguna izan du aztergai Deustualdeko aldizkariko Hektor Ortega zuzendariak. Antzerkiaz, modaz edo Bilbo aldeko euskarazko telebistaz ere hitz egin digu Hektorrek gaurkoan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain:
BERBAZ: Mikel Lizarralde
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 24, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
Azken 30 bat urtean Bilbon bizi den azpeitirarra. Duela urte pare bat aurre-jubilatua, denbora zertan eman falta ez duen horietakoa. Besteak beste, Asapala elkartean irakurlearen txokoa antolatzen, hizkuntzak ikasten, yogan, eta antzerkian. Bere esanetan, lan urteetan albora utzi beharrekoetan, denbora berreskuratzen.
Azpeitiko kontuez, San Sebastian bezperakoez, bertako euskararen indarraz jardun dugu. Bai eta gaurko bizimoduko gorabeherez, sindikalgintzaz… Hurrengo baterako berbagai, hain maite dituen bidaiak, eta bereziki, Egipto.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Irratia.com #113: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 23, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean
Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Piperpolis: Rekalde aretoko Calypso erakusketa.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 21, 2008 Piperpolis, Entzungai (podcast) atalean
Piperpolisen artearen txanda heldu da, Saio Olmo kolaboratzaireak Haizea Barcenilla gonbidatu du, Calypso erakusketaren komisarioa. Haizea Barcenilla historialaria da, arte kritikaria eta arte komisarioa. Momentu honetan Londreseko Goldsmiths College-ean bere komisariado ikasketak amaitzen ari da eta pasaden ostegunean Rekalde Aretoan berak komisariatutako “Calypso” izeneko erakusketa inauguratu du. Erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza Artistikorako 2005 eta 2006ko bekadunak batu ditu. Euskal Herriko kultura politikak izan ditugu eztabaida gai ere.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
SOLASALDIA: Lurraren eguna
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 21, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Pasa den igandean munduko hainbat tokitan ospatu zen Lurraren eguna eta Bilbon ere, zenbait talde ekologistak deituta. Aurtengo aldarrikapen nagusia Aldaketa klimatikoaren kontrako neurriak hartzea izan da: CO2 gutxiago, beraz garraio gutxiago eta hobeto eta kontsumo gutxiago eta hobeto. Gogoratu, bestetik, Euskal Autonomi Elkarteak ez duela Kyotoko Protokoloa betetzen, gero eta urrunago dagoela. Solasaldiaren azken minutuetan, Iñaki Barcenak Iberdrolaren “energia berdea” eta espainiar estatuko gobernuan izandako aldaketak izan ditu mintzagai. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
BERBAZ: Lide bidaiaria
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 17, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
Gazte bakioztarra. Munduan zehar ibilitakoa eta ibilizalea. Bidaitzeak “harrapatzen omen”. Rainbow festibalera (2008-IV) Portugalgo Alenteixo-Algarbe aldera joateko irrikitan. Bertan, beste moduko mundua sortzeko ilusioz dabizenak elkartuko eta, hamabost egunetan zehar, ahalik eta materia gutxien erabilita, abilezien, asmoen, ametsen, jolasen eta danetariko bizipenen trukaldia.
w-erreferentziak: www.hospitalityclu.org. Bidaiarien truketokia. euskosare
Toki batzuk: Txile (famili adar batzuk bertan), Gaztelugatxe…
Gogoko idazleak: Pablo Neruda, Roberto Juarroz, Gioconda Belli…
Saio deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
ZUTARGI ARTEAN: Angel Ilarramendi
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 16, 2008 Zutargi Artean, Entzungai (podcast) atalean
Zarauztar musikagile honek hainbat musika estilo landu eta konposatu izan baditu ere, saio honetan filme batzuetarako musikatutako piezak aukeratu ditugu: “Sin fin”,”Tiempo de tormenta”, “Yoyes” eta “Karramarro uhartea”, baita bestetik, “Zapatos de mujer”operako obertura ere. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Bilatu
Dataren arabera
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (22)
- Berbaz (4)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (516)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (29)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (23)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (61)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (48)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (59)
- Potto (26)
- Soinugela (44)
- Solasaldia (90)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (31)
| Gure inkesta | ||
|

