Egilea: EGOITZ GOIKOETXEA
Noiz: ASTEARTEETAN (HAMABOSTEAN BEHIN), 19,00etan /
IGANDEETAN (HAMABOSTEAN BEHIN), 20,00etan

Gako hitzak: Tanya Stephens, U-Roy, roots, King Tubby, Horace Andy, Jamaika, Steel Pulse, rastafariak, Gregory Isaacs, Skatalites

RockersReggae musikak Kingston Hiria eta Bilbo Hiria uztartzen ditu hamabostean behin FMko 96.0an. Egoitz Goikoetxea reggaezalearen gidaritzapean, hilean birritan Jamaikarainoko bidaia egin eta bertako musikaz gozatzeko aukera eskaintzen die bere entzuleei Bilbo Hiria irratiak.

Reggae musikaren aurretikoak, sortzaile klasikoen emaitzak eta berauen ondorengo musikarien aniztasun musikala. Eta horrekin batera, rastafarien biziera, pentsaera eta unibertsoa inguratzen dituzten iruzkinak eta erreportajeak. Kingston Hiria, Jamaika uhartean sorturiko reggae musika mundu osoan preziatua dela erakusten duen irratsaioa.

Gogoratu, bestalde, Egoitz Goikoetxeak Kingston Hiria izeneko bloga ere baduela eta bertan orain arteko saio guztiak entzungai daudela.

Lotura: Kingston Hiria ataleko azken saioak.