Egileak: TXABI LANDABIDEA eta ENEKO OLAZABAL
Noiz: OSTEGUNETAN, 19,00etan / IGANDEETAN, 21,00etan
Gako hitzak: kinetoirratia, traumfabrik, sarraskia, zinema, antizinema, soinu banda, kolaborazioak, dibagazioa, aho trapezismoa.
Zineak ere badu bere ordua Bilbo Hiria irratian eta ordu horrek Eremuz kanpo du izena. Ikus-entzunezkoen munduan buru-belarri sartuak dabiltzan Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek astero beren kamera hartu eta zinema aretoetan ikusleari eremuz kanpo gelditzen zaizkion irudi mamitsu eta jakingarriak ekartzen dizkigute.
Eta badakite, ondo jakin ere, kamera horretatik denetariko begiradak ateratzen: inoiz, gozo eta leunak, zuzendari edo aktoreren baten lana goratu nahi dutenean, eta inoiz, latzak eta garratzak, haien lanari aldrebesa irizten diotenean.
Eremuz kanpo irratsaioak gai monografiko bat jorratzen du astean-astean eta, horrezaz gain, atal finkoak ere baditu, hala nola: Areto sarraskia (filmen gaineko kritika), Izar erorien tartea (behinola zinegintzaren gailurrean ibilitakoak egun zertan diren jakiteko), eta abar. Eta atal horietan guztietan zipriztinduta, zine irudi eta eszenak ikusarazten dizkiguten kantu eta soinu banda zirraragarriak.
Lotura: Eremuz kanpo ataleko saioak.