Egilea: GORKA GONDRA
Noiz: ASTEARTEETAN (HAMABOSTEAN BEHIN), 19,00etan /
IGANDEETAN (HAMABOSTEAN BEHIN), 20,00etan
Gako hitzak: Swinga, lan kantak, Verve, Bigarren lerroan, Bebopa, New Orleans, Blue Note, Arima Beltza, soula, bossa.
Jazz musika Amerikako Estatu Batuetako herritar beltzek sortu zuten. Hasierako urteetan jazz musikari beltzek bigarren lerroan joan beharra izaten zuten jai eta ospakizun guztietan, beltzak zirelako, hain zuzen ere. Geroztik, jazz musikak bide luze eta oparoa egin zuen New Orleans, Chicago, Harlem eta beste hiri askotan eta, denboraren poderioz, jazza adierazpide unibertsala izatera iritsi da.
Gorka Gondra adituak Bilbo Hiria irratiaren entzuleentzat prestatzen duen irratsaioak, bigarren lerroan barik, lehen lerroan jartzen ditu orduko eta oraingo jazz musikari handiak, estilo, aldi eta joera guztiak kontuan hartuz.