Zutargi artean
Egilea: AINHOA MARKINEZ
Noiz: OSTIRALETAN, 18,00etan / IGANDEETAN, 18,00etan
Gako hitzak: abesbatza, sinfonia, partitura, opera, interpretea, bakarlaria, pianissimo, orkestra.
Ainhoa Markinez musika irakasleak ekoizten eta aurkezten duen Zutargi artean irratsaioa Bilbo Hiria irratiak musika jasoari eskaintzen dion tartea da. Musikagile gailenen obra nagusiak, opera, zarzuela, abesbatzak, … Horiek guztiak grabaziorik onenetan entzuteko parada emateaz gain, beraien ingurune historiko-kulturala ere jakinarazten digu Ainhoa Markinezek, bakoitza bere sasoian eta bere tamainan koka dezagun.
Eta musika klasikoari buruzko gainerako irratsaioetan ez bezala, programaren gidariak berebiziko garrantzia ematen dio lehengo eta oraingo euskal musikagileen ekoizpenak aurkezteari, gehienok ezezagun samarra dugun etxeko musika bikaina ezagunago bihurtu nahian.
Lotura: Zutargi artean ataleko saioak.



