'Zutargi Artean' ataleko artxiboa



    Saio hau, aurrekoa legez, Itziar Gilleneak Verdiri buruz idatzitako liburuan oinarritu dugu.
Bertan idazlearen azalpenez gain “La Traviata” operaren atal batzuk entzuteko aukera izango duzu.
Saioa deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN.
Entzun:

    Saio honetan Giussepe Verdiri buruz berriki euskeraz argitaratu den biografia bati buruz arituko gara; Itziar Gillenea donostiarrak idatzitakoa, hain zuzen.
Horrez gain bere musika instrumentaletik aukeratutako pieza batzuk entzuteko aukera izango dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:

Francisco Madinari bere jaiotzaren 100 urteurrena den honetan eskeini diogun bigarren saioa entzuteko aukera izango duzue.
Bertan bere lau lan izango dituzue entzungai: “Euskal Rapsodia”; “Arpa eta harizko orkestrarako Euskal Kontzertinoa “; “Euskal haurren obertura” eta azkenik “Dantza”.
Guzti hau Euskadiko Orkestraren eskutik. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:

    Aurten Aita Madinaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzen dugula eta, saio honetan, aurten ere 25 urte betetzten dituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, bere bi pieza entzuteko aukera izango dugu: “Concierto Vasco” (lau kitarra eta orkestrarako) eta “Orreaga”. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:

Euskal Herrian gaur egun ekoizten diren lan batzuk entzuteko aukera izango dugu ostiral honetako saioan.
Batetik piano eta orkestrarako bi lan; Mikel Mate Ormazabalen “Addis” eta Francisco Arenalen piano eta orkestrarako kontzertu bat.
Bestetik Carlos Mena (argazkian) kontratenoreak, Susana García de Salazar pianojolearekin batera kaleratu berri duen disko batetik hainbat euskal musikagile kontenporaneoenr […]

    Gaurko saioan Beethoven-en meza bat entzuteko aukera izango dugu. Do Majorrean idatzitakoa, Op.86. Bertsio hau Leioako Kontserbatorioko Orkestrak- Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean -eta bi abesbatzek eskeiniko digute: Leioako San Juan Bautista eta Alaitz abesbatzak, hain zuzen. Azken bi hauek Basilio Astúlezen gidaritzapean. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:

Saio honetan Leioako Kantika Koralak Basilio Astulezen gidaritzapean burututako azken lana eskeiniko dizuegu: “KANTIKA”.
Lan honetan bertako eta atzerriko kantu ezagun eta berriak azaltzen dira; hori bai, denak moldaketa berriekin. Saioa deskagatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.
Entzun:

    Saio honetan “Eresmin” Ganbara Abesbatza Taldeak grabatutako “LAU HAIZETARA” lana eskeiniko dizuegu.
Bertan Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko Europar herrialde ezberdinetako kantuak entzun ahal izango ditugu: Frantzia, Euskal Herria, Ingalaterra eta Italiakoak, besteak beste. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:

Udazken honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Christian Mandealen zuzendaritzapean ohikoak ez diren autore honen lanak grabatu ditu. Disko honetatik lan batzuk aukeratu ditugu eta horixe izango da, hain zuzen, gaurko saioan eskeiniko dizueguna: “20. Obertura”, “Herminie”, “Air d`Oedipe”, “Duo de Ma Tante Aurora” eta Easo Abesbatzarekin batera grabatutako “Stabat Mater”. Saioa deskagatu nahi izanez gero, egin […]

Zutargi artean irratsaioaren azken bi egunetan Rigoletto opera melodramatikoa izan dugu entzungai.Musika Giusseppe Verdirena da eta libretoa Francesco María Piaverena. Melodia aldetik oso aberatsa den opera hau, pasio, engainu, maitasun eta mendekuz beteta dago, Mantua hirian hain zuzen. Saioak deskargatzeko, klikatu: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala:

Entzun 2.atala:




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Zutargi Artean' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03