'Zaharra zara, Bilbo' ataleko artxiboa



Soinudun zinema

Soinudun zinema 1929an heldu zen Bilbora. Urte hartako azaroaren 7an Noeren arka izeneko filma proiektatu zen Buenos Aires zine aretoan. Filmaren jatorrizko zinta ingelesez grabatuta zegoen, eta jendeak istorioa hobeto uler zezan, kartelak tartekatzen ziren fotogramen artean. Orduko kronikek diotenez, emanaldiak sekulako arrakasta izan omen zuen.

Bilboko portura burdina zamatzera zetozen marinel ingelesek, beren aisialdian, ostikoka erabiltzen zuten pilota handi bat eta bi zutoin eta langa baten artean sartzen saiatzen ziren Ingelesen zelaian. Hemengo jendeak zur eta lur begiratzen zien kirolari zoro haiei, baina bilbotar batzuek laster desafioa bota zieten ingelesei. Lehen partida hura Lamiakon jokatu zen 1894ko maiatzaren 4an eta […]

XVI. mendearen hasieran Bilbon baziren 1.055 sukalde edo etxe. Haietatik 775 Zazpikaleetan zeuden eta 280 handik kanpo (Areatzan, Zabalan, Ibenin eta San Antongo zubiaz harago). Etxe bakoitzean, batezbeste, lau bat pertsona biziko zirela kontuan hartuta, Bilbok garai hartan lau mila biztanle inguru zituela pentsa dezakegu.

Zirgariak

Zirgarien lana guztiz lotuta egon zen itsasadarrari. Itsasbehera zegoenean edo handiegiak zirenean, itsasontziak ezin ziren Bilbo barruraino sartu eta Olabeagan edo beste nonbait lotu behar zituzten. Orduan karga gabarretan sartu eta zirgariek Areatza ondoko kaietaraino eramaten zituzten. Zirgariek itsasadarraren ertzetik bultzatuz garraiatzen zituzten gabarrak, buruan lotzen zituzten soka batzuen bidez. Lan gogor hau emakumeek egiten […]

Nerbioi eta Durango ibaien urak hartuta, Ibaizabal ibaia Bilbora sartzen da. Han itsasadar bihurtzen da, mareen eraginez, eta itsasora heldu baino lehen, hamalau kilometrotan, Bizkaiko Golkoaren ur gaziak hartzen ditu.

Bilboko lehen tranbiak

Bilbon tradizio luzea daukan garraiabidea dugu tranbia. Lehenengo tranbia 1872an hasi zen ibiltzen eta Areetaraino heltzen zen. Lau urte geroago, 1876an, meategien ustiaketak eta industriaren gorakadak Ezkerraldeko lehenengo linea ekarri zuten. Tranbia hark Bilbo eta Santurtzi lotzen zituen.

Bilbo sortu baino hamar urte lehenago, Bizkaiko Jaurerriak hiru hiri baino ez zituen: Balmaseda, Otxandio eta Bermeo. Garai hartan Bermeo zen Bizkaiko portu nagusia. Geroztik, 1290. urtean, Durango eta Ermua hiriak sortu ziren, eta Bilbo sortu baino urte bat lehenago, 1299an, Plentziak bere hiri gutuna eskuratu zuen.

1300. urtean hiri gutuna jaso baino lehen, Bilbo ibaiaren bi aldeetara hedatzen zen herri txiki bat besterik ez zen. Uste denez, ibaiaren eskuinaldean arrrantzaleak eta marinelak bizi ziren. Bilboko portu txiki hartara, dirudienez, Done Jakuera bidean zihoazen erromes asko iristen ziren eta, hori dela eta, eliza txiki bat eraiki zuten santu horren omenez. Dena den, […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Zaharra zara, Bilbo' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03