'Sototik' ataleko artxiboa



Zaila da aizue, saioa egin ondorengo web orrirako testua idazterakoan, jarritako musikari guztien zerrendatzea egitea, bakoitzaren ezaugarriren bat edo beste jarriaz. Komak eta puntu eta komak eta puntuak nola antolatu…horregatik, gaurkoan ez naiz konplikatuko eta gidoiak erabiliko ditut:
- Cafe teatro: Lana (Zarauztarren musika goxoa eta definitu ezina)
- Pablo Reche: Paisajes 2 (Musikari argentinar aski ezagunaren […]

    Saio berezia izan da gaurkoa, ohiko pieza zerrenda entzun ordez, bi soinu sortzaile izan baititugu gurean gonbidatu, zuzenean jotzen. Sortutako arazo batzuk zirela eta, ordu erdi atzeratu dugu saioa(barkamenak 19:00etan entzun nahi izan duzuenoi), baina egin, egin dugu eta, zinez interesgarriak izan dira entzun ditugun zuzeneko bi saioak. Xedh-en pare bat pieza entzunez hasi […]

Arian-arian, laugarren saioa egin dugu dagoeneko, “zarata arraroen” inguruan, ohi bezala. Hona gaurkorako plana: M.A.O.-k(Orain Madrilen den Iñigo Barandiaran Bilbotarraren ezizena) Despues de nunca taldearen “Tong sang precioux” kantari egindako berrirakurketa; Borbetomagus-en saxofoi eta gitarra inprobisazio zaratatsu bat; Mengele Quartet Beratar-Elgoibartarrak(inprobisatzen hauek ere), Sylvain Chauveauren fazeta konkretu-elektronikoa; Eliane Radigueren “Biogenesis”(ezinbestekoa) eta amaitzeko, Andrey Kiritchenko Ukraniarraren […]

Egindako aurkezpenekin hain gustura gelditu ez bagara ere(ez da mikro aurrean hitz egiteko egun freskoena izan), gaurkorako egindako musika aukeraketa entzuteko gonbitea egin nahi genuke berdin-berdin. Asteko, Act(Kristian Aduriz benetako izenez) Uztaritzetik; Throbbing gristle gero(ezinbestean aipatu beharreko izena musika industrialaz ari garenean), euren “Very Friendly” kantarekin, zeinak soinu giro ezerosoenak ekarri dizkigun(euren hitzetan, gizakiaren alde […]

Bigarren saioa izan da gaurkoa Sototik-entzat, eta lasaiago, solteago ibili gara aurreko hasteko estrenuaren ondoren. Entzun ditugunen artean, Zan Hoffman Estatu Batuarrarren identitate askotariko bat den “Zanstones”-en “Authority” izeneko pieza(ordu erdikoa, saio erdia hartuz), L’enfance rouge talde frantziar/italiarraren pieza ilun eta hipnotiko bat, Akauzazte Azkoitiarren Azalberritan diskotik harturiko “Yonki”(laburra baina intentsoa), Xabier Erkizia eta Gaizka […]

    Sototik irratsaio berriaren lehen saioa emititu dugu gaur, eta estreinatzeko, sei pieza mamitsu: Hasteko, Beñat Axiary(Ahotsa) eta Mixel Etxekoparrek (Txistua eta ahotsa) osatzen duten bikote zuberotarrak 1999an Donostiako Plaza jaialdian grabaturiko inprobisazioa. Francisco Lopez entzun dugu gero, “Untitled 166″ piezarekin, madrildar honek soinu intentsitate aldaketekiko duen kontrol izugarria baieztatuz beste behin ere. Ondotik etorri […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Sototik' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03