SOTOTIK: Beñat Axiary eta Mixel Etxekopar, Xenakis, Francisco Lopez…

Oren Ambarchi    Sototik irratsaio berriaren lehen saioa emititu dugu gaur, eta estreinatzeko, sei pieza mamitsu: Hasteko, Beñat Axiary(Ahotsa) eta Mixel Etxekoparrek (Txistua eta ahotsa) osatzen duten bikote zuberotarrak 1999an Donostiako Plaza jaialdian grabaturiko inprobisazioa. Francisco Lopez entzun dugu gero, “Untitled 166″ piezarekin, madrildar honek soinu intentsitate aldaketekiko duen kontrol izugarria baieztatuz beste behin ere. Ondotik etorri dira Oren Ambarchi eta XX. mendeko konposatzailerik handienetakoa izan den Iannis Xenakis, eta amaitzeko, euskaldun bat berriz ere, Beratik oraingoan: “Do” edo izen labur honen atzean ezkutatzen den Joseba Irazoki geldiezina, larunbat honetan Leioako Udondo gaztetxean jotzekoa dela aitzakitzat hartuz. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Erantzun bat “SOTOTIK: Beñat Axiary eta Mixel Etxekopar, Xenakis, Francisco Lopez…” albisteari

  1. Edorta-(e)k dio:

    Primeran txo!!
    Ze gustora entzun dodan lehen saio hau, bazen garaia ekimen berritzaileak kabida izateko Bizkaian ere. Zure ahotsak eta hitzegiteko era lasai horrek entzundakoari mesede egiten dio, sakontasun haundiagoa lortzen dau guztiak.
    Ea bigarren saiorako zer prestatzen diguzun, eskerrikasko.


Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>