'Solasaldia' ataleko artxiboa



Nora aldizkariaren 0 zenbakia pasa den abenduan agertu bazen ere, oraingo honetan uztailari dagokiona aztertu dugu Hektor Ortega, Nora aldizkariaren arduradunarekin. Berria egunkariarekin batera hilaren lehen igandean saltzen den aldizkari honek, Euskal Herriko hainbat toki ikuspegi desberdinetatik eskaintzen dizkigu. Seigarren zenbaki honetan, “Udarako 25 destino” da gai nagusia: bertan “abentura, Aezkoa, ondarea, itsasoa, Iparraldea eta […]

Pasa den asteko Bilboko Udalbatzan, besteak beste, Pagasarri Natur Parkearen gaia atera zen berriro. Luzea da Pagasarrik eta inguruak jasan duten egitasmo desarrollistaren zerrenda: harrobiak, pistak, tentsio altuko kableak, gasbidea, pinuak, Zabalgarbi Errauskailua, eraikitzen ari diren etxebizitzak eta txaletak… Super Surreko eta Trenbideko Hegoaldeko Saiesbideko lanak hasi berriak edo hastear.. Ganekogortan zenbait errota […]

Bihar hilak 14, larunbata, ospatuko da Munduko Arrozak, Bilbon 5.nez, Bilbo Zahar, S. Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Aurten, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko da ekimen hau, arroza prestatzeaz gain, kalea berreskuratzeko, auzoak gureak direla gogoratzeko eta kulturen arteko nahasketa jai bihurtzeko balio duena. S. Frantziskoko plazan goizeko 9etatik aurrera […]

Pasa den astean Erroman FAOk (Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzako Erakundea) goi-bilera burutu zuen, herrialde askotako presidente edo ministro askorekin, munduan egun dagoen gosetea gelditzeko asmoz. Azken hileetan izandako elikagaien prezioen igoerak eta beste zenbait faktorek gosea heda dezakete datozen urteetan. Bilera horren amaieran, hemendik urte askotara asko ekoiztuko dutela sinatu dute (ez denek), baina […]

Euriteak direla kausa alertan gauden momentuan, aurreko asteburuan Bizkaian gertatutakoa aztertu du Josu Larrinagak. Euria egin zuen bai, baina hainbeste gauza ere badira tartean Getxon, Enkarterrietan edo Basaurin gertatu zena ulertzeko. Jaurlaritzaren alerta sistemak huts egin zuen, besteak beste Imanol Landa Getxoko alkateak onartu zuen bezala, baina gehiago dago. Hasteko, azken 25 urteetan, 83ko uholdeak […]

Bilbon eta Gernikan, besteak beste, pasa den astean 2. Ekozinemaldia burutu zuten, Ekologistak Martxan taldeak antolatuta. Bertan Zor ekologiko eta energiaren inguruko hainbat pelikula eta hitzaldi izan ziren. Azken egunean, maiatzaren 30ean, “Soberanía violada” filma ikustez gain Bilboko Ekoetxean bildu zirenek pelikula horren zuzendari Gilda Roaren hitzaldian parte hartzeko aukera izan zuten, gaurkoan Iñaki Barcenak […]

Josu Larrinagaren ustez asko hitz egiten da AHTri buruz, baina erakunde publikoek ez dute horretaz eztabaidatu nahi, ezta informatu ere. Orain arte horri buruzko egindako ikerketek argi erakusten dute EAEko hiritar askok oso gutxi (edo ezer ez) dakitela, hiriburuetan batez ere. Informazioa zabaltzeko eta beharrezkoa den eztabaida bultzatzeko, hilaren hasieratik martxan dabilen Gelditourrek Bizkaiko hainbat […]

Maiatzari dagokion Deustualdeko Prest aldizkaria (81.a) izan du hizpide hilabetekari horren zuzendari Hektor Ortegak. Monografikoa, artikulu nagusia, Deustuibarrako Ur Artea taldeari eskaini diote, aisialdirako talde horrek 20. urteurrena bete berri baitu auzoko ume eta gaztetxoekin. Hilaren hasieran egindako Arangoitiko Euskal Jaia ere aipatu du, euskara sendotzen ari dela gaineratuz: bazkarian 250 lagun bildu ziren. Aste […]

Lelo horekin Catalunyan duela hiru urte hasitako ekimena abiatuko dute laster Mugarik Gabeko Albaitariak, EHNE eta Ekologistak Martxanek, herrialde aberastuek txirotuekiko duten zor ekologikoa aintzakotzatz hartzeko asmoz. Horretarako, Iñaki Barcenak azaldu digunez, bi izango dira ardatz nagusiak: alde batetik Euskal Herriko nekazal, abeltzantza eta arrantzako sektoreek bereganatu duten zor ekologikoaren inguruko ikerketa burutuko dute; bestetik, […]

Aipatu krisiak 2015era arte iraungo du aditu batzuen ustez, gosea hedatzen den bitartean. Munduan, oinarrizko elikagaien prezioak ikaragarri ari dira hazten, espekulazioa dela kausa. Hego Euskal Herrian, krisiak beste dimentsio bat hartzen du: pasa den ostiralean Bilbon, EHNE sindikatuak manifestazioa burutu zuen Elikaduraren subirotasunaren alde. Baserritarrek Prezio Behatokia eskatu dute berriro, ekoizleei gero eta gutxiago […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Solasaldia' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03