'Solasaldia' ataleko artxiboa



Aipatu krisiak 2015era arte iraungo du aditu batzuen ustez, gosea hedatzen den bitartean. Munduan, oinarrizko elikagaien prezioak ikaragarri ari dira hazten, espekulazioa dela kausa. Hego Euskal Herrian, krisiak beste dimentsio bat hartzen du: pasa den ostiralean Bilbon, EHNE sindikatuak manifestazioa burutu zuen Elikaduraren subirotasunaren alde. Baserritarrek Prezio Behatokia eskatu dute berriro, ekoizleei gero eta gutxiago […]

Mahatserriko aldizkariaren 109. zenbakian, apirilari dagokion horretan, Jone Artola agertzen zaigu azalean: 7 Kaleetan jaioa eta aspalditik Begoñan bizi den emakume honek “presoen kondenak luzatzea krudelkeriarik handiena dela” esan du. Barruan, ohiko atalekin topatzen gara eta besteak beste honako hauek irakurri ahal ditugu: Gudariak Atxuritik borroka lekuetara (1.937) argazkia, Gabriel Aresti Institutuko talde bat […]

AHT Gelditu Elkarlanak abian jarri du Gelditour ekimena, hilaren 4tik 31a arte Euskal Herria zeharkatuko duena, Kortesetik Donostiaraino hain zuzen. Antolatzaileek, AHTren inguruko informazioa zabaldu nahi dute horren bitartez, hiritarrok egitasmo erraldoi horrek dituen eraginak ondo ikusteko, arlo ekonomiko eta sozialean, baita ingurumenean ere. AHT eraikitzeko nahitaezko lurren desjabetze prozesua pil pilean dagoela, Iñaki Barcenak […]

Elikagaien prezioak gora dabiltza azken hilabeteetan mundu osoan; Josu Larrinagaren ustez agroerregaiak eta espekulazioa dira horien erantzuleak. Gosea zabaltzen ari den momentu honetan, egoerak hainbat protesta eragin ditu Ameriketan, Afrikan, Asian…Arazo globala da, AEBetan bertan arroza salmenta murrizten hasi dira eta. Euskal Herrian ere nabariak dira prezioen igoerak (oilasko, arrautza, esne edo ogiarenak esaterako). NBEk […]

Gorriz markatutako data horretan, festa ospatzeaz gain aldarrikapen eguna izaten da gurean. Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio eta Harreman Politikoen arduradunentzat, sindikalgintzak eraldatzailea izan behar du, lan mundutik haratago joanez. Horrezaz gain, gaurko lan baldintza kaskarrak salatu ditu Txutxik: kontratuak, soldatak, arriskuak (lan istripuak potologoa den gai baten tontorrak baino ez dira). Gainera, orain […]

Apirilari dagokion 80. ale honen azalean Amaia Vazquez, 700 etxe Elorrietan eta Umeen egunak agertzen dira. Gero, ohiko atalak: Gureak kanpoan, Inkesta, Intxixu ikastola, Deustuko historia: azken honetan, 17. mendetik aurrera eremu horretan sortutako hainbat ezizen landu dituzte. Monografikoan, aldiz, Elorrietako etxe berriak, Artxandako Zerbitzu hiria eta Deustuko Kanala estutzeko egitasmoa dira protagonistak. Amaia Vazquez […]

Pasa den igandean munduko hainbat tokitan ospatu zen Lurraren eguna eta Bilbon ere, zenbait talde ekologistak deituta. Aurtengo aldarrikapen nagusia Aldaketa klimatikoaren kontrako neurriak hartzea izan da: CO2 gutxiago, beraz garraio gutxiago eta hobeto eta kontsumo gutxiago eta hobeto. Gogoratu, bestetik, Euskal Autonomi Elkarteak ez duela Kyotoko Protokoloa betetzen, gero eta urrunago dagoela. Solasaldiaren […]

Pasa den astean Frantziako Legebiltzarrak Transgenikoei buruzko lege bat onartu zuen, ozta ozta eta ehun parlamentari bertan ez zirela. Lege berriaren arabera transgenikoen eta betiko laborantzaren bizikidetza onetsi dute. Beste batzuentzat, aldiz, “uzta guztiak kutsatzea eta laborantza biologikoaren hondamena onartu dute”. Eztabaida bizia dago gai honen inguruan frantziar estatuan: UMP talde eskuinarra eta hainbat enpresa […]

Pasa den martxoan argitaratutakoa 108.a da. Mahatserriko aldizkariaren azalean Santutxuko Bertso Eskola, Espetxean gerra zibilaren ondoko aldizkaria, Doctor Deseo eta Bingen Zupiria agertzen dira. Barruan, hasteko harridura sortu gaituen argazkia, Bilboko Udaletxeko atzekaldean 1991an eraitsitako S. Agustin tren geltokiarena. Gero, Euskarazko liburuak irakurtzeko kanpaina, Txurdinaga eta Santutxuko Euskararen astea, Manu Martin ardo aditua, eta […]

Europako Batasunak esne kuota igo berri du % 2 hain zuzen. Mikel Kormenzana EHNE sindikatuko Bizkaiko presidenteak kontatu digunez, neurri horrek hasieran mesede egingo dio abeltzain txikiari, baina urte batzuk barru, 2015ean, Europako Batasunak kuotak kendu nahi ditu eta horrekin batera esne arloaren liberalizazioa etorriko da. Mikelek gogoratu digu azken 25 urteetan Euskal Herriko ustiategiren […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Solasaldia' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03