'Soinugela' ataleko artxiboa



Mali aldera eraman gaitu gaurkoan Pedro Elias Igartuak Toumani Diabaté kora jole bikainaren azken diskoa ezagutzera: The Mandé Variations. Mandé etniako semea izanik, bertako zenbaitkantu tradizional hartu eta bere ohiko maisutasunaz moldatu disko honetarako. Horrezaz gain, beste hainbat musikariren lanak ere entzun ditugu: Cat Power, Thunder Express (Suediako rock taldea), Dropkick Murphys (Irlandako musika elektrikoki […]

Lehenbiziko orduan, ohi bezala, denetariko musikak izan ditugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen Soinugelan. Honako hauek, hain zuzen ere, Souad Massi (Aljeriako emakume kantaria), Petti (On), Buddy Holly (1956 Complete Recordins), Alan Tyler (So Far) eta musika andalusia lantzen duen Luis Delgado espainiarraren As-Sirr izeneko diskoa. Horren ostean, bigarren orduan saio berezi aparta prestatu digu […]

  Saioaren bigarren orduan monogafikoa egin digu Pedrok Irlandako folk musikaz. Talde, kantari eta jotzaile bikainak ekarri ditu gure uhinetara. Honako hauek, hain zuzen ere: De Dannan, Four Men And A Dog, Andy Irvine eta Ron Kavana. Horretara baino lehen, ordea, denetariko diskoak entzuten jardun dugu Soinugelan: Alison Krauss eta Robert Plant, New Orleans Brass […]

  Lerroburuak iradokitzen duenez, binilo txikiak edo singleak hartu ditu hizpidean gaurko saioan Pedro Elias Igartuak, beste garai batean, duela zenbait hamarkadatan, musika entzuteko ohiko bidea zen formatoa, alegia. Musikaren historian egiazko harribitxiak diren binilo txikiak ekarri eta gure gure disko jogailu zaharrean entzun ditugu beste behin. Eta binilo horietan musikari ahaztezinak. Honako […]

Aste honetako Soinugela emititzen zen egun berean Pettik Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eman behar zuela eta, Pedro Elias Igartuak luze aztertu eta komentatu du artista beratarraren azken lana. Disko bikaina, haren ustez, hainbat estilo biltzen dituena eta Pettiren potentzialtasunaren eta errealitatearen isla dena. Pettiren ahots sendoaz eta gitarra jotzeko modu ederraz gain, diskoak agertzen duen […]

  Indarrez eta ohiko musika onaz ekin dio urte berriari Pedro Elias Igartua musika adituak gure irratian gidatzen duen Soinugela saioari. Ravi Shankar ezagunaren alaba den Anouska Shankar zitar jolearen disko ingteresgarriarekin hasi gara. Gainera, senideak partaide diren bi kantak aukeratu ditugu: batean aitarekin egiten duen pieza eta bestean ahizpa duen Norah Jonesekin egindakoa. Ondoren, […]

    Musikari beltzak izan dira protagonista nagusiak aste honetako Soinugela irratsaioan. Hiru musikari eta reggae talde bat aukeratu ditu Pedro Elias Igartuak. Honako hauek, hain zuzen ere: Marie Knight “Let Us Get Together” diskoarekin; Bettye LaVette “The Scene Of The Crime” lanarekin, Fats Domino pianojole aparta eta Jamaikako Culture hirukote paregabea “Two Sevens Clash” lan […]

Diana Krallen The Very Best izeneko bildumak eman dio hasiera aste honetako Soinugelari. Beste emakume batekin jarraitu dugu, baina oraingo honetan Brasilgoa den eta bertako musika elektronikarekin nahastu duen kantari baten lana ezagutzeko, Daniela Mercuryz ari gara, “Carnaval Eletrónico izeneko lan bikaina plazaratu duena. Ben Harperren azken diskoa ere ekarri digu Pedro Elias Igartuak: Lifeline. […]

    Oraingo saio hau aurreko astekoa amaitu genuen bezala hasi dugu: Sly and The Family Stone taldearen musika entzunez. Geroztik, reggae doinuak heldu zaizkigu Toots and The Maytalsen azken diskoan: Light Your Light (Piztu zure argia). Bitxikeria bat aurkeztu digu geroago Pedro Elias Igartuak: Mojo aldizkariak, tabakoa eta alkohola aitzakia hartuta, bere azken zenbakiarekin batera […]

    Bi zati oso ezberdin eduki ditu aste honetako Soinugela saioak: lehenengoan nobedadezz jardun du Pedro Elias Igartuak eta bigarren orduan 60 eta 70eko hamarraldietan soul musikari berebiziko iraultza eragin zion Sly and The family Stone talde mitikoaren bilakaera musikala jorratu du xehetasun handiz. Nobedadeen artea, musikari eta disko hauek ezagutzen hasteko parada izan dugu: […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Soinugela' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03