'Potto' ataleko artxiboa
Bizkaiko txapelketa atseden harturik egon izan denez Euskal Herrian barna azken urteetan egindako txapelketa ezberdinetatik harturiko zenbait saio plazaratu ditugu oraingoan, hala nola 2001eko Belodromoko finala ( EgaƱa, Lujanbio); 2.003ko Tolosako final aurrea ( Maia, Martin, Izagirre, Zubeldia); 2.004ko Elorrioko finalaurrekoa ( Elortza, Paia, Intxaurraga, Muniategi) edota 2.003ko Nafarroako finala ( Arozena, Zelaieta, Silveira, […]
Potto:Aulestiko saioa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Azaroak 10, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanJoan den domekan Aulestian jokatutako Bizkaiko txapelketako azken kanporaketa saioari erreparatu diogu bertan entzundako bertsorik onenak nabarmenduz.
Eta asteartean Xalbador hil zenetik 30 urte igaro zirenez bere ahotsa errekuperatu dugu 68an Donostian egin saio batetik.
Azkenik agenda ere aipatu dugu.
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Potto: Igorreko saioa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Azaroak 3, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanJoan den Domekan Igorren jokatu Bizkaiko txapelketaren 4. kanporaketari erreparatu diogu gaurkoan eta komentario gutxi egin dugunez, saioa ia bere osotasunean, hasi eta amaitu, entzuteko eskaini dugu.
Asteburuko agenda ere kontuan izan dugu!
Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Potto: Bizkaiko txapelketa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 27, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanBizkaiko txapelketari erreparatu diogu. Urriaren 15ean Sestaon egin kanporaketatik bertsolariak zortziko handian, zortziko txikian, puntuari erantzuten eta kartzelako gaian egindako zenbait ale aukeratu ditugu; eta berdin astebete beranduago Arrigorriagan egin saiotik.
Azkenik ajendaren aipamena aurkituko duzue.
Saia deskargatzeko egin KLIK.
Entzun:
POTTO: Bizkaiko txapelketa.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 20, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanBizkaiko txapelketa nagusia hasi da Zamudion. Jende aldetik bero eta bertsolariak are beroago, Unai Iturriaga eta Igor Elortza aurten ez baitaute. Horrek aukerak zabaltzen dizkie hainbat bertsolariei. Hortaz txapelketa aukeraz eta aldaketa politez dator apainduta. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
POTTO: Finalaren finala 1980an
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 26, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanBertsolaritzaren bide zahar-berriak erakustea du helburu Bilbo Hiria irratiaren Potto irratsaioak eta gaurkoan bere helburua osoki bete duela esan genezake, zeren eta bi belaunaldi ezberdinetako bertsolarien lanak eskaintzen baitizkigu. Historiari dagokionez, 1980. urtean jokatu zen Euskal Herriko Bertso Txapelketaren finalera garamatza Jabi Lauzurikak, egun hartan finalaren finalean, nolabait esan, Xabier Amurizak eta Jon Enbeitak aurrez […]
POTTO: 2004. urteko Bizkaiko Bertso Txapelketa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 12, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanOrain dela bi hamarkada aurreneko bertso eskolak antolatu zirenez geroztik, bertsolaritzak nabarmen egin du gora Bizkaian eta bertako bertsolariak, gero eta gehiago izateaz gain, gero eta gazteagoak dira. Horretaz konturatzeko, nahikoa dugu lehiaketetara aurkezten direnen batezbesteko adinari erreparatzea. Hain zuzen ere, Jabi Lauzurikak, saio honen gidariak, 2004an jokatu zen Bizkaiko Bertso Txapelketara jo du eta […]
POTTO: 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 5, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanInteresari dagokionez, txapelketen finalak jokatzen direnean jotzen du seguraski bertsolaritzak bere gorengo puntua jendartean. Gainera, urduritasunak urduritasun, egun horretan senperrenak eta bi egin ohi dituzte bertsolariek, bertso ederrak ontzeko. Halakoxe bertso batzuk apartatu ditu Jabi Lauzurika saiogileak 2001eko abenduaren 16an jokatutako finaletik. Bestalde, aurreko saioan hasitako lanari jarraikiz, 2003ko apirilaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian egindako […]
POTTO: Bilintxen 175. urteurrena eta Gernikako bonbardaketa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 28, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanEfemerideen eguna izan da gaurkoa Potto irratsaioan. Euskaldunon kulturan eta historian berebiziko garrantzia izan duten bi data oroitarazi nahi izan ditu Jabi Lauzurika saiogileak: alde batetik, Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari apartaren jaiotzaren 175. urteurrena eta, bestetik, Gernikako bonbarketa kriminalaren 69. urteurrena. Horretarako, lehen kasuan Bilintxen Kontxesirentzat bertsoak izeneko lan ahaztezina jarri du entzungai eta, bigarren […]
POTTO: Lehengo eta oraingo bertso sariketa batzuk
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 7, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanAste Santuaren aurreko Potto emanaldi honetan aurtongo eta orain dela urte batzuetako sariketak gogoratu dizkigu Jabi Lauzurikak: 2002ko Bizkaiko txapelketa eta 2003ko Gipuzkoakoa, Bermeon eta Tolosan jokatu zirenak, hurrenez hurren. Sariketa horietako bertsorik hoberenak aukeratu eta entzungai jarri dizkigu. Sariketa girotik irten gabe, bigarren atalean aurtongo martxoaren 31n jokatu zen BBK Sariketako finala ere izan […]
Bilatu
Ongi etorri
You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Potto' category.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
- BERBAZ:JUAN RAMON notarioa
- SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK
- Uda dator …
- PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.
- BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea
- MUSIBLA: Soinu elektronikoak
- PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa
- SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?
- BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (12)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (562)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

