'Entzungai (podcast)' ataleko artxiboa



Nora aldizkariaren 0 zenbakia pasa den abenduan agertu bazen ere, oraingo honetan uztailari dagokiona aztertu dugu Hektor Ortega, Nora aldizkariaren arduradunarekin. Berria egunkariarekin batera hilaren lehen igandean saltzen den aldizkari honek, Euskal Herriko hainbat toki ikuspegi desberdinetatik eskaintzen dizkigu. Seigarren zenbaki honetan, “Udarako 25 destino” da gai nagusia: bertan “abentura, Aezkoa, ondarea, itsasoa, Iparraldea eta […]

30 urte darama Juanrak notario lanetan Bilbon, eta bere lanbidearen inguruabarrak argitzen lagundu digu bazkalosteko solasaldian. Kaleko lagun baten jakinminetik hasitako elkarrizketak mundu ezezagun samar hori azaleratzen saiatu gara. Euren zereginak, esaterako, funtzionarioarenetatik harago, jendeari aholku ematea dauka bere baitan. Eta ondorioa oso onuragarri edo oso kaltegarri gerta dakiguke. Etengabe ikasten behar dute, eta jakitera […]

Azken Soinugela honetan Afrikatik abiatu gara, beste aste batez “In The Name Of Love. Africa celebrates U2″ diskoaren kanta bat entzuteko. Oraingoan Sierra Leona Refugees All Stars taldearen bertsio bat entzun dugu. Handik Indiara jo dugu, beste behin Calcuta Chronicles izeneko diskoan ageri den musikaz gozatzeko. Gero, Nina Simonek bi abesti ekarri dizkigu: bata kalipso […]

Xabi Aburrruzaga trikitilaria gonbidatu dugu gaurko piperpolis
saioara. Bizkaiko trikitixa deituriko diskoa aurkeztera dator
bizkaitar trikitilaria. Egungo kantuak egin ditu trikiti pieza
zaharrak baliatuta. Bizkaiko trikitia dute oinarri abestiek, eta Fredi Paiak, Miekl Markez eta beste batzuek idatzi dituzte letrak. Bestetikudan egingo diren antzerki jaildi ezberdin berri eman dugu. Lekeitiko kale antzerkia Euskal Herriko zaharrena, Bilboko kalealdia, […]

Toni, aspaldiko laguna, “Consumir menos, vivir mejor” plazaratu berri duen liburuaren aitxakitan, BHIan.
Bere pasioa da gaia. Kontsumitzean, ingurumena, gizatasuna, eta plazerra kontuan izanda, hobeto biziko gara, ziur. Gu geu, eta gure ingurukoak, gizartea, planeta….
Kontsumo kontzienteari buruzko liburua, eguneroko erabaki txiki eta handietan laguntzeko informazioz betetakoa (jakiak, jantziak, autoak, bidaiak, aurrezkiak,….). Euskal Herritik mundurako ikuspegiz, hurbileko […]

Saio honetan soinu elektronikoei errepaso bat emango diegu, Euskal Herritik Egus musikariak Gaueko Beat proiektua dakarkigu Apokaliftin etxearen eskutik. Honetaz gainera, egun egiten den eta aspaldi egin den musika elektronikoaren lagin batzuk entzuteko aukera izango duzue: Mum, Kraftwerk, Piano Magic…
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:

Su ta gar taldeko Xabi gonbidatu dugu Piperpolisarea. Eibarreko taldeak hogei urte eta gero Euskal Herrian egindako heavy metalaren ordezkari nagusi izaten jarraitzen du. Aurreko astean Kobetasonik jaialdian parte hartu zuten. Duela bi  urte Jotake ekoizpenak sortu zuten eta harekin “Jainko hilen uhartean” diskoa atera zuten. Erreferentzia berri batekin datoz orain, dvd formatuan, gainera. “Une […]

Pasa den asteko Bilboko Udalbatzan, besteak beste, Pagasarri Natur Parkearen gaia atera zen berriro. Luzea da Pagasarrik eta inguruak jasan duten egitasmo desarrollistaren zerrenda: harrobiak, pistak, tentsio altuko kableak, gasbidea, pinuak, Zabalgarbi Errauskailua, eraikitzen ari diren etxebizitzak eta txaletak… Super Surreko eta Trenbideko Hegoaldeko Saiesbideko lanak hasi berriak edo hastear.. Ganekogortan zenbait errota […]

Puntuan joandako Eugenio Etxebarriaren izatea gogoan hartu eta goi-goian jarriz eman diogu berbeteari gaur Josugaz. Dimoztarra jaiotzez, baina Arrigorriagan urtetan bizi izandako Eugenio, Bizkaiko albokari klasikoetan bizirik genuen azkena, beharbada. Josu Goirirentzat benetan kutuna.
SORTUTEN entrepresa da, baina, azken aldian denbora gehien hartzen diona Josuri. Arlo bitan diardute, batez ere: bioeraikuntzan (tokiari entzun egin behar ei […]

Firefox deskarga egun berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.
Saio hau […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Entzungai (podcast)' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03