'Entzungai (podcast)' ataleko artxiboa



un poco de chocolateSaioa entzuteko HEMEN. Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste […]

Saio honetan, nobedadeen artean, Goldfrapp taldearen azkeneko diskoa entzuteaz gainera, Cat Power-en Juk Box, Lightspeed Champion, Evangelicals eta Samar izeneko euskal proiektu berria ezagutzeko aukera izango duzue.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzu:

Mahatserriko aldizkariaren 109. zenbakian, apirilari dagokion horretan, Jone Artola agertzen zaigu azalean: 7 Kaleetan jaioa eta aspalditik Begoñan bizi den emakume honek “presoen kondenak luzatzea krudelkeriarik handiena dela” esan du. Barruan, ohiko atalekin topatzen gara eta besteak beste honako hauek irakurri ahal ditugu: Gudariak Atxuritik borroka lekuetara (1.937) argazkia, Gabriel Aresti Institutuko talde bat […]

10 urte 11 matxinada lelopean Bilboko kukutza gaztetxeak maiatzaren 17an urteurrena ospatzeko jaia antolatu du. Bilbon okupazioa izan dugu hizpide saioan. Hamar urte beteko dituzte errekaldeko lantegian, jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko gaztetxe eguna izango dena. Bestetik Patxo Telleria aktoreak azken proiektua aurkeztu digu “La máquina de pintar nubes” filma. Bilbon girotu dute […]

AHT Gelditu Elkarlanak abian jarri du Gelditour ekimena, hilaren 4tik 31a arte Euskal Herria zeharkatuko duena, Kortesetik Donostiaraino hain zuzen. Antolatzaileek, AHTren inguruko informazioa zabaldu nahi dute horren bitartez, hiritarrok egitasmo erraldoi horrek dituen eraginak ondo ikusteko, arlo ekonomiko eta sozialean, baita ingurumenean ere. AHT eraikitzeko nahitaezko lurren desjabetze prozesua pil pilean dagoela, Iñaki Barcenak […]

Irlandan urte luze eman dau amets batek alde egin behar zuela agindu eta biharamonean kalean topatutako lagun batek aholkatuta. Bertan, inongo planik gabe, ohiko duen “lasai, behar doan guztia agertuko dok-eta bidean!” goiburuaz buen-rollitoki dabilela, lagunak, zereginak, aukerak-eta, berez berez agertu jakoz.
Artean, ISHMAEL liburua ere bai (Anthony Quin). Mundua egoera zoro honetara zelan heldu […]

Hotsa:

Hitza:
“Gauerdiko eztularen itzala edo zelan esaten den gabon izoztutako lurraldeetan.-Gabon? Akabo Fandangoa! Redios.”
“-Oraintxe gogoratu dut,-Zer?
-Ez dakidala zergatik egiten dudan.-Zer?
-Me caguen! Ez zara ezertaz ohartzen ala?

Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… […]

Elikagaien prezioak gora dabiltza azken hilabeteetan mundu osoan; Josu Larrinagaren ustez agroerregaiak eta espekulazioa dira horien erantzuleak. Gosea zabaltzen ari den momentu honetan, egoerak hainbat protesta eragin ditu Ameriketan, Afrikan, Asian…Arazo globala da, AEBetan bertan arroza salmenta murrizten hasi dira eta. Euskal Herrian ere nabariak dira prezioen igoerak (oilasko, arrautza, esne edo ogiarenak esaterako). NBEk […]

Gorriz markatutako data horretan, festa ospatzeaz gain aldarrikapen eguna izaten da gurean. Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio eta Harreman Politikoen arduradunentzat, sindikalgintzak eraldatzailea izan behar du, lan mundutik haratago joanez. Horrezaz gain, gaurko lan baldintza kaskarrak salatu ditu Txutxik: kontratuak, soldatak, arriskuak (lan istripuak potologoa den gai baten tontorrak baino ez dira). Gainera, orain […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Entzungai (podcast)' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03