'Musibla' ataleko artxiboa



    Gaurko saioan ez dago hari finkorik, mota askotako musikak bildu ditugu gaurkoan, Hot Chipen musika dantzagarritik hasita Gregor Samsa taldearen rock iluneraino, bitarte horretan Sagarroiren reggae-ska, Aura Urziceanuren Jazz-latin edota Elurretan taldearen pop argitsua topa ditzakezue. Saioa eskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:

    Gaurko saioan, nahi gabe, musika beltzaren ildotik elikatzen den musika izan dugu oinarri. Aspaldiko taldeak eta egungoak, denak soul, rithm&blues, blues eta abarrean koka ditzakegunak (Afika, Arima Beltza, Janis Joplin, Thelonius Monk…), ez denak, ordea. Gaur egun soinu berriekin esperimentatzen ari diren talde zenbaitek ere bere lekua dute gurean, hala nola, Flaming Lips, Cirkus […]

    Saio honetan soinu azkar eta biziak ekarriko ditugu, Ingalaterrako post-punk olatu horretan koka ditzakegun zenbait talderen eskutik (Babyshambles, Hard-Fi, Maximo Park, Bloc Party…) Euskal Herritik ere soinu baikor eta tentsuak (Sagarroi, Stupenda Jones, Los Bitxos…) On egin! DESKARGATU.
Entzun:

Saio honetan, Katalunya aldetik datorren The Queen Machine taldearen musika entzungo dugu eta horretaz gainera beste hainbat talde zein bakarlari: Rafa Rueda, Norton Klub, Fermin Muguruza, Madelaine Peiroux eta beste zenbait…saioa deskargatu gura baduzu HEMEN daukazu aukera!
Entzun:

    Saio honetan psikodeliak hartuko du lekua lehenengo zatian Cirkus, Deerhoof eta horrelako talde esperimentalen egitasmoen eskutik. Gaurkoan ere, The Uski’s taldearen azken diskoa (Barikuan) entzuteko aukera izango dugu, besteak beste. Saioa deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.
Entzun:

    Gaurko saioaren hasieran folk musika ekarri dugu, baina rock psikodeliko eta progresiboarekin zerikusi handia duten taldeak aukeratu ditugu. Batzuk gaur egungoak, Espers, Alasdair Roberts… beste batzuk aspaldiko diskoak, Haizea, Txomin Artola (argazkian), guztiek lagunduko gaituzte arratsalde hits honetan. Bigarren atalean, bestelako soinuak, La Troba Kung Fu, Katalunyatik, Tojiko Noriko Japoniatik eta Malcom Middleton Eskoziatik. […]

    Gaurko saioan atzerriko taldeen soinuei dagokiela nu rave etiketarekin ezagun egin zaigun joera musikala izango dugu entzungai Klaxons, The Whitest boy alive edo Supersystem taldeekin. Euskal Herrian, Royal Canal taldearen musika, Leihotikan edo Zea Mays izango ditugu besteak beste. Bukatzeko Grinderman Nick Cave-n azken egitasmoa. On egin! Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:

    Etxeren disko berriarekin irekiko dugu gaurko saioa (Bidea eginez), segidan Joseba Tapia (Real Politik) Anari (Zebra) eta Markos Untzeta (Zenbat Euri) diskoetatik pieza bana entzuteko aukera izango dugu. Atzerritik, Damien Jurado, Sparklehorse, Natxo Vegas, Beck, Marlango eta Joanna Newson egongo dira gurekin. Bakarlariz jositako saioa gaurkoa! Deskargatzeko, klik HEMEN.
Entzun:

Gaurko saioan, besteak beste, Gose ekarriko dugu EUTSI! filmaren abestia nagusiarekin, Karidadeko Benta, beren azken diskoa (San Quirico) aurkezten ari direlako, Sagarroi, hauek ere disko berria dakarkigutelako (Baleike). Atzerritik, izen ezagunak, Eels, Richmond Fontaine, Tom Waits eta hain ezaguna ez den Arthur H. Nahi gabean ekialdeko aireak dituen saioa atera zaigu […]

    Saio honetan hurrenez hurren ostegun eta ostiral honetan Kafe Antzokian egongo diren musikariak ekarri ditugu. Ostegunean Une eta Kauta taldeek euren azken lanak aurkeztuko dizkigute eta ostiralean Ruper Ordorika (argazkian) Memoriaren Mapan diskoaren emanaldi intimoa. Markos Untzeta ere gurean izango da bere azken diskoarekin (Zenbat Euri). Horietaz aparte, Regina Spektor, Aberfeldy eta Sufjan Stevens. […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Musibla' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03