'Kiroldegia' ataleko artxiboa



Asteburuko euskal futbol taldearen inguruko komentarioak egin dituzte Izaskun Larrabeitik eta Medius-ek; era beran ez dituzte ez ahaztu, nesken taldeak.
4 t’erdiko pilota txapelketaren emaitzak eta herri kirolak burutu dute gaurko Kirolaldia programa. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:

KIROLDEGIA

Espaniako ligan diharduten euskal ekipen kronika ekarri digu Medius-ek gaurkoan eta halaber nesken artean jokatutakoderbiaren kontakizuna.
Pilota kontuetan, 4 t’erdiko txapelketaren bilakaera, asteburuko 4 partiden kontakizuna eta datorren aste-ondarrerako aurreikuspena. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:

Urriaren 8an Bartzelonan jokatutako Euskadi eta Kataluniakofutbol selekzioen aipamenarekin batera aurtengo Espaniako ligan euskal ekipoak jokatzen ari diren papera komentatu da, Athetic-en gora-beherei erreparatuz.
Ez dugu ahantzi lau ta erdiko txapelketa ere abian dela eta Loiun, Iruñan zein Bergaran jokatutako kanporaketak aipatu ditugu. Azkenik txirrindularitza eta estropaden laburpenak egin ditugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:

Alemanian jokatzen ari den futbol mundialaren inguruko zenbait aipamen egin dizkigu “Medius”-ek gaurkoan eta horrekin batera txirrindularitzari buruzko jarduna ere izan da: “dopin”-aren afera eta Frantziako tourrerako aste bete falta dela. Esku pilota ere aipagai egon da gaurko “kirolaldia” emanaldian. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:

Joan den larunbatean San Mamesen azken partida Barcelonaren aurka jokatuta, bukaera eman dio Athleticek denboraldiari. Katalanen aurrean lortutako garaipenak ezin izan ditu, hala ere, zaletuen ezinegona eta haserrea ezkutatu, eta hori erakutsi nahian, zapi zuri asko ikusi ziren lehengoan futbol zelaian. Lamikiz presidenteak eta zuzendaritza taldekoek badaukate, eduki ere, zer pentsaturik eta zer aldaturik hurrengo […]

Irratien eguna izan zen atzokoa futbolzaleentzat. Gauzak diren bezala esateko, lau euskal taldeek bazuten jokoan zerbait garrantzitsua azken jardunaldi honetan. Bateko, Osasunak Txapeldunen Ligarako saikatzea eta, besteko, Athleticek, Errealak eta Alavesek bigarren mailara daramaten azken postuetatik libratzea. Donostiarrek eta bilbotarrek berdindu eta irabazi egin zituzten beren partidak, hurrenez hurren, eta datorren denboraldian lehen mailako taldeak […]

Ohi bezala, lehen mailako euskal futbol taldeek azken jardunaldian lortutako emaitza on eta txarrak ekarri dituzte hizpidera gure kirol komentaristek. Osasunaren eta Errealaren garaipenak komentatu dituzte lehenbizi, batari egundaino lortu duen puntuazio mailarik gorena eman diona eta besteari sailkapenaren azken postuetatik ihes egiteko aukera eman diona. Alaves eta Athletic, ostera, etxean galdu zuten eta, horren […]

Ohi bezala, futbolak bete du astelehen honetako lehenengo zatia. Euskal taldeek azken jardunaldian jokatutako partidak erabili dituzte aztergai gure komentaristek. Lehenik eta bat, Alavesek eta Athleticek egindako norgehiagoka eskasa, gero Osasunaren porrota eta, azkenean, poz bakarra: Errealaren garaipena, sartuta dagoen zulotik irteten hasteko aukera ematen dion garaipena, hain zuzen. Horren ostean, pilota etorri da eta […]

Astero bezala, lehen eta bigarren mailako euskal futbol taldeen emaitzak eta sailkapenak izan dituzte mintzagai Izaskun Larrabeitik eta Jose Antonio Torre Altonagak. Partida polita eta bizia gertatu zen joan den larunbat gauean Katedralean jokaturikoa, eta lortu zuten garaipenari esker, zuri-gorriak orain arte egon diren osin beltzetik irteten hasiak dira. Zoritxarrez, Erreala makal ibili zen Getafen […]

Berebiziko ikusmina piztu du pilotazaleen artean binakako txapelketaren final jokatu berriak. Olaizola II eta Zearra faborito agertzen baziren ere, erraz samar hartu zituzten mendean Irujok eta Eulatek. Luze eta zabal aztertu dituzte gure komentaristek partidaren gorabehera guztiak, finalaren gakoak zeintzuk izan ziren azalduz. Bestalde, ohi bezala, futbola ere izan dute mintzagai, eta euskal taldeen emaitza […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Kiroldegia' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03