'Kingston Hiria' ataleko artxiboa



Kingston Hiria irrratsaioaren azken emanaldi honetan Horace Andyri buruzko mongrafikoa eskaintzen digu Egoitz Goikoetxeak. Horace Andy, sustraidun reggae musikaren abeslari garrantzitsuenetako bat, falsetez apainduriko bere ahots eztian kantu ahztezinak utzi dizkiguna, hala nola: Government Land (Gobernuaren lurra) edo You Are My Angel (Ene aingerua zara). Horace Andy Jamaikako hiriburuan, Kingstonen, sortu zen 1951n eta lehenengo […]

King Tubby 70eko hamarraldian bere grabazioetan efektu bereziak erabiltzen hasi zen eta ia oharkabean estilo berri baten zutabeak finkatu zituen Jamaikako musikan. Dub deritzana zen estilo hura, noski. Halaxe da, dub doinuen sortzailetzat hartzen dute aditu guztiek King Tubby. Sekulako arrakasta bildu zuen musika mota hark eta berehala Jamaikatik mundu zabalera hedatu zen. King Tubby […]

Gaurko saioan U Royren diskografia aztertu dugu eta bizitzan zehar egin dituen kolaborazio asko ere jarri ditugu entzungai. 70eko hamarkadan Jamaikako reggae ekoizle garrantzitsuenekin egindako grabaketek sekulako arrakasta izan zuten uhartean garai hartan eta DJ gisa ere ospe handia lortu zuen. Cheb Aissa, Horace Andy, Dennis Brown, Gregory Isaacs … zerrenda amaigabea da U Royrekin […]

Gaurko reggae saioaren protagonista Burning Spear izango da, rastafarismoaren aldarrikatzaile sutsua. Bere abestiak Marcus Garveyren dotrina zabaltzeko modu ezin hobea izan dira. Oraingo honetan ere Kingston Hiriak, musika bikaina eskaintzeaz gain, Jamaikako kulturaren berri ematen dizu.
Kingston irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:

Kingston Hiria-ren azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: Hemen
Entzun :




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Kingston Hiria' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03