'Kingston Hiria' ataleko artxiboa



    Agustus Pablo, historiako “melodika” jotzailerik onena dudarik gabe, umeentzako jolas bat ikusten zen musika instrumentua modu serioan jotzen hasi, eta sekulako konposaketak egin zituen 1999an hil zen arte. Gaurko zaioan bere melodikarekin egindako hainbat dub, reggae eta roots abezti entzungai izango ditugu “Kingston Hiria” saioan. (Aurkezlearen ahotsa ahul xamar entzuten da gaurko saioan, baina […]

    Steel Pulse taldekideen gurasoak Jamaikarrak diren arren, Steel Pulse taldea sortu zutenak Birmingham-en jaioak ziren. Reggae talde asko atera dira Ingalaterrako hiri honetatik, baina Steel Pulse da dudarik gabe gehien nabarmendu dena. Washington-go Etxe Zurian Bill Clinton-entzako  jotzera heldu den reggae talde bakarra da Steel Pulse, gaurkoan Kingston Hirian ordu beteko saioa prestatu dugu […]

    Lee “Scratch” Perry abezlari eta ekoizle Jamaikarra da gaurko Kingston Hiriko protagonista, esaten denez, “reggae” hitzaren sortzailea. Coxonne Dodd eta Joe Gibsen estudioetan nahasketa mahaian The Upsetters bandarekin aritu ondoren, bere estudioa sortu zuen:”Black Ark” eta bertan grabatu zituen reggaeak eman dituen disko preziatuenetarikoak, Jamaikako artista garrantzitsuenekin, Bob Marley barne. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:

    Jamaikan 1967an beste roots reggae talde bikain bat jaio zen: The Gladiators. Orain dela oso gutxi Bilbon izan ditugu zuzenenan jotzen, baina ordutik hona hainbeste urte pasa dira, The Gladiators-en ere zenbait aldaketa egon direla. Gaurko saioan, The Gladiators taldearen discografiaren zati handi bat errepasatuko dugu, Alberth Griffiths-en taldea, Kingston hiritik hurbil dagoen St. […]

    “Eek a mouse” kingston hirian jaiotako abezlariak, bere abezteko modu bitxiarekin denak utzi zituen aho zabalik 1981ko Reggae Sunsplashean. Gaurko saioan, “Eek a mouse”-n abeztiak kronologikoki  entzungo ditugu, bere bizitzaren hainbat pasarte ezagutu, bere izena nondik datorren, lehen diska grabatzera nork bultzatu zuen…
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:

Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abeslari Jamiakarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zen hasiera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea. Don Carlos-en hainbat abesti entzun ahal izango ditugu,emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako ekitaldiaren zenbait abesti jarriko ditugulako. […]

KINGSTON

Anthony B-ren 8 diskotatik aukeratutako 16 abesti guztira. Lehenengo abestiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela. Saio oso mugitua, Anthony B ren abestiak oso dantzagarriak baitira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren eskatu beharko Azaroaren 21ean izango dugulako Bilbon Santana 27 Aretoan.
Saioa […]

Gaurko saioa ez da artista jakin baten gainekoa, orain arte jorratu ditugun artista guztien errepasoa egingo baitugu. Gregory Isaacs, Eek-a Mouse, U-Roy, Tanya Stephens, King Tubby, Horace Andy, Steel Pulse, Israel Vibration, Desmond Dekker…
Saioa entzuteko, egin klik HEMEN.
Entzun:

Albiste txarra jaso zuten joan den astean munduko reggaezaleek: Desmond Dekker musikari handia maiatzaren 25ean zendu baitzen, bihotzekoak jota. Hori dela eta, Egoitz Goikoetxeak hamabostaldi honi dagokion saio monografikoa berari eskaintzea erabaki du. Desmond Dacres zuen egiazko izena eta 1941ean sortu zen. 60ko hamarraldian Jamaikako abeslari garrantzitsuenetako bat izan zen eta ospe handia bereganatu zuen […]

Egoitz Goikoetxeak Jamaikako aireak ekartzen dizkiie hamabostean behin Bilbo Hiria irratiaren entzuleei. Eta sarri askotan ordubeteko monografikoak eskaintzen dizkie bertako musikan nabarmendu diren musikari eta taldeei. Esate baterako, asteon The Skatalites talde mitikoarengana jo du, beraien estiloa gogorarazteko. Aditu gehienek ska musikaren gurasotzat jotzen dute The Skatalites taldea. Halaber, aditu horiek beroriek Jamaikako rocksteady […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Kingston Hiria' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03