'Irratia.com' ataleko artxiboa



Saioa entzuteko HEMEN. Gasteizen abiatu dugu gure emankizuna. Hala Bedi irratiko estudioetan murgildu gara, eta irrati librearen historia kontatu digute bertatik Gorka eta Iñakik. 25 urte bete ditu aurten Gastiezko irratiak. Atsegina izan da elkarrizketa, esperientzia bizi asko kontatu dizkigute, eta umorez hartu dugu. Musika entzun ostean, Dublineraino joan gara, azkar. Skype bidezko elkarrizketan Eskoriatzako […]

Saioa entzuteko HEMEN. Euskara eta Internet ekarri ditugu berriz ere hizpidera. Horretarako Denis Elortzaren lan batetatik abiatu gara, Euskara ingurune globalizatuan/… txostena irakurri dugu 78 orrialdetako pdf batean. Garagoikoa blogeko laburpen egokitua ere baliatu dugu, eta direnak eta ez direnak esaten abiatu gara. Bat gatoz, ez gaude ados, nik hau, zuk hori… iritzia ematen. Twitter […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Bost urte igaro dira, ez dugu ahanztu, baina saiatu gara gehiago gogoratzen. Andoainen izan gara Pipirekin, Bartzelonan Jonekin, Bilbon Gotzonekin. Sarean ibili gara eta ozen esan dugu Egunkaria libre! Irratia.com egiten dugunok Egunkariaren aldeko irrati emankizuna egin gura izan dugu.
Sarean.com bitakora bereziki gogoratu […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Tapia eta Leturiaren galderek ireki dute gure emankizuna. Zenbat erantzun ditu gaur Euskal Herriak? Eta erantzunen bila bilatzailera jo dugu. Elhuyarren topatu dugu Elebila.euIgor Leturia informatikaria (i+g sailekoa), bilatzaileen gainean eta elebilari buruz informazio ona eskaini diguna.
Musika tartekatu, eta no time for love sareko ekimena hartu dugu hizpide. Sarea, zentsura, […]

zazpi@2007Saioa deskargatzeko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.
Entzun:

Saioa deskargatzeko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo.
Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system.
Albisteak 2.0 eta […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbo, Paris, London. Jabi Zabala bidaian izan da, eta kanpoko begirada ekarri du gurera. 1280EuskalHiria hartu dugu hizpide gero, Captain Nemo taldearen disko berria. Irazu kitarjolea izan da gurekin. Zinema eta literatura rockarekin jorratuz, gustura entzun ditugu taldearen kantak. Ines Intxausti sartu da gero estudioan. ZINEBI jaialdiari buruz hasi gara […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Disko ekoizpenak barra barra ari dira argitaratzen. Asko dago aukeran, eta guk bi talde gonbidatu ditugu gaurkoan. Estudioan izan ditugu Audience eta gero deabruak teilatuetan entzun dugu, beraiekin izan gara. Noizpop disketxeak plazaratu du Gernikakoen lana, Bonbereneak karrikaratu du Tolosakoena.
Hannot eta Gaizka beraien kitarrekin etorri zaizkigu estudiora, eta […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Uda ostean berritu dute Appleberri.com maczale euskaldunen komunitateari eskainitako bloga. Imanol izan da gurekin, skype bidez -eta igarriko da beharbada-, komunitate honi buruz, Apple sistema eta ordenadoreei buruz berbetan.
Elkarrizketaren ostean, gu ere Mac, Windows, Linux eta abarri buruz berbetan aritu gara, tertulianoen traza hartuta. Musika entzun, komentatu eta […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Irratia.com' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03