'Irratia.com' ataleko artxiboa



Firefox deskarga egun berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.
Saio hau […]

Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da.
Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi garenean, berak ere parte hartu […]

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur […]

. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide.
Jarrain eeepc ttikiak hartu ditugu hizpide, luze aritu gara solasaldian. Tertulianoen antzera. Eta saioaren azken zatian ekainaren 7an Larrabetzun burutuko den # basquecamp ekitaldia hartu dugu hizpide. Guztia musika onarekin tartekaturik. Euskal […]

Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean […]

Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi bat, interesgarria hau ere.
Albisteak 2.0 […]

Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… […]

Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, […]

Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.
Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua […]

Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Irratia.com' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03