'Irratia.com' ataleko artxiboa
IRRATIA.COM #115: txokolate apur bat zineman
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 7, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanZinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi bat, interesgarria hau ere.
Albisteak 2.0 […]
IRRATIA.COM #114: memoria historiko digitala 2.0
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 30, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanMartxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… […]
Irratia.com #113: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 23, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanCancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, […]
Irratia.com #112: Hiri kultura eta beste
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 16, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanHiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.
Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua […]
Irratia.com #111: Barkua bete doinu
0 iruzkin admin-k idatzia. Apirilak 9, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanGure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be […]
IRRATIA.COM #109 - Gasteiz eta Dublin wifiz konektatuz
0 iruzkin admin-k idatzia. Martxoak 12, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanSaioa entzuteko HEMEN. Gasteizen abiatu dugu gure emankizuna. Hala Bedi irratiko estudioetan murgildu gara, eta irrati librearen historia kontatu digute bertatik Gorka eta Iñakik. 25 urte bete ditu aurten Gastiezko irratiak. Atsegina izan da elkarrizketa, esperientzia bizi asko kontatu dizkigute, eta umorez hartu dugu. Musika entzun ostean, Dublineraino joan gara, azkar. Skype bidezko elkarrizketan Eskoriatzako […]
IRRATIA.COM #108 - Zer behar du euskal sareak?
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Martxoak 5, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanSaioa entzuteko HEMEN. Euskara eta Internet ekarri ditugu berriz ere hizpidera. Horretarako Denis Elortzaren lan batetatik abiatu gara, Euskara ingurune globalizatuan/… txostena irakurri dugu 78 orrialdetako pdf batean. Garagoikoa blogeko laburpen egokitua ere baliatu dugu, eta direnak eta ez direnak esaten abiatu gara. Bat gatoz, ez gaude ados, nik hau, zuk hori… iritzia ematen. Twitter […]
IRRATIA.COM #107: Egunkaria libre! otsailaren 20an
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Otsailak 20, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean Saioa deskargatzeko HEMEN. 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Bost urte igaro dira, ez dugu ahanztu, baina saiatu gara gehiago gogoratzen. Andoainen izan gara Pipirekin, Bartzelonan Jonekin, Bilbon Gotzonekin. Sarean ibili gara eta ozen esan dugu Egunkaria libre! Irratia.com egiten dugunok Egunkariaren aldeko irrati emankizuna egin gura izan dugu.
Sarean.com bitakora bereziki gogoratu […]
IRRATIA.COM #106: Galderak, elebila.eu eta No time for love
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Otsailak 13, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean Saioa deskargatzeko HEMEN. Tapia eta Leturiaren galderek ireki dute gure emankizuna. Zenbat erantzun ditu gaur Euskal Herriak? Eta erantzunen bila bilatzailera jo dugu. Elhuyarren topatu dugu Elebila.euIgor Leturia informatikaria (i+g sailekoa), bilatzaileen gainean eta elebilari buruz informazio ona eskaini diguna.
Musika tartekatu, eta no time for love sareko ekimena hartu dugu hizpide. Sarea, zentsura, […]
IRRATIA.COM #103: zazpi@2007 Joxe Rojasekin
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urtarrilak 9, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean zazpi@2007Saioa deskargatzeko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.
Entzun:
Bilatu
Ongi etorri
You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Irratia.com' category.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- SOLASALDIA: Elikagaien krisia
- BERBAZ:PATXI de la HOZ; matematikak, esperantoa…
- MUSIBLA: Goldfrapp, Rafa Rueda, Ruper Ordorika…
- ZUTARGI ARTEAN: Angel Ilarramendi eta Alos Quartet
- IRRATIA.COM #115: txokolate apur bat zineman
- IBAIZABAL: BERTON aldizkaria
- PIPERPOLIS: Kukutza gaztetxea 10 urte eta Patxo Telleria
- SOLASALDIA: Gelditour indarrean
- BERBAZ: Potxoko antzerki-gizona
- OHOZPELAK BALEITU VII
Dataren arabera
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (22)
- Berbaz (4)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (516)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (29)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (23)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (61)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (48)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (59)
- Potto (26)
- Soinugela (44)
- Solasaldia (90)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (31)
| Gure inkesta | ||
|

