'Eremuz Kanpo' ataleko artxiboa



Aurreko hiru saioetan musikak zinean duen garrantziari erabateko protagonismoa eman ostean, 21. saio hau François Truffaut zinemagile handiak zeluloidean hilezkortu zuen Antoine Doinel pertsonaiaren inguruan antolatu dugu. Antonie Doinel, Truffauten lau filmetako protagonista eta beronen alteregoa behin baino gehiagotan. Izan ere, esan ohi da Antoine Doinelek protagonizaturiko lau filmak –eta, bereziki, lehena, Laurehun kolpeak […]

Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta […]

Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta […]

Film gehienek musika darabilte. Girotze moduan, erritmoa emateko, istorioan zeresana duelako, gutizia artistikoagatik, edo auskalo beste zenbat kausa misteriotsu eta inefablegatik. Beste batzuek musika, bidaide ez ezik, protagonista ere bilakatzen dute. Pertsonaiek abestu eta dantzatu egiten dute. Horietaz hitz egiten eman dugu saio osoa. Soinu banda bihurtzen da filmaren benetako gidoia. Musikal deritzogu talde heterogeneo […]

Eremuz kanpo

17. saioa: Legez Kanpo.
Kriminalak eta zinema edo zinema eta kriminalak. Bonnie eta Clyde, Henry, Pickpocket, Natural Born Killers, Good Night and Good Luck, eta beste. Aspaldiko partez saioaren atal finkoei ekingo diegu berriro. Mirande eta Kafka ere gonbidatu bezala etorriko dira, saioan parte hartzera.
Eremuz kanpo-ren 17. saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:

Eremuz kanpo

16. saioa: Esanak eta Entzunak. “Zein da zure anbizio gorena?” “Hilezkor bihurtzea. Eta gero, hiltzea.” Hau eta beste esaldi, elkarrizketa eta testu mordo bat, zinematik hartutako aipuei eskainitako saio berezian. Godard, Groucho, Tarantino, Wenders, Welles, Allen, Solondz… eta bi ahots gonbidatu. Zinemak, irudiak ez ezik, esaldiak ere utzi dizkigulako.
Irratsaio hau deskargatzeko, klikatu Hemen
Entzun […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Eremuz Kanpo' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03