'Eremuz Kanpo' ataleko artxiboa
EREMUZ KANPO #33: azken saioa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 29, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanIkasturteko azken Eremuz Kanpo izan dugu gaurkoan, Pedro Elias eta Xabier Monasterio bahituta. Ikasturtea amaitzen da eta gogoratu ditugu Eremuz Kanpok bederatzi hilabeteotan izan dituen 33 ordu, 300 folio gidoi, hiru teknikari, hiru mikrofono… Narzisoren mitoa berreskuratu dugu gure buruari barre pixkat egiteko.
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
EREMUZ KANPO #32: Monty Python
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 22, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanGaur Monty Python taldeari buruz jardun dugu. Zinemari buruzko saioa da gurea eta hala ekarri ditugu gaurkoan zinemagile bezala Monty Pythonak, baina gaur aipatuko ditugun pantailaratutako lanez gain, bstelakoetan ere aritu ziren, batez ere euren medio naturala bilakatuko zen telebistan. Seriotasuna galduta ere, gauza serioez jarduteko sortutako taldea. Txunditu eta harritu egiten duen zinema egiten […]
EREMUZ KANPO #30: Andrei Tarkovsky
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 8, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanPrintzipioz John Waters pentsatuta genuen arren, bizitzaren gora eta beherek aurrea hartu digute, eta azkenean erlojuz kanpoko omenaldi bat eskaintzea erabaki dugu, munduak emandako zinema maisu handienetariko bateri, Andrei Tarkovskyri, alegia. Zazpi film “bakarrik” (kar kar kar) egin zituen Andreik. Emango al digu astia, saio bakarrean maisulan hauek denak aipatzeko? Ala adarretan saltoka eta uluka […]
EREMUZ KANPO #29: Hiriak (edo hirien izenak dituzten filmak)
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 1, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanGaurko saioan hirien izenak dituzten filmez jardun dugu, (Bilbo hiria aparte utzita) lau film hartuta: Erroma, Paris, Berlin eta metropolis. Hauen atzean, berriz, hiru zuzendari hurrenez hurren: Roberto Rosellini, Wim Wenders eta Fritz Lang.
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
EREMUZ KANPO: 28. saioa, Surrealismoa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 25, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanGoiko izenburuak dioenez, surrealismoa izan dute hizpide aste honetan Eremuz Kanpo zineari buruzko irratsaioaren egile ditugun Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Hogeita zortzigarren saiora iritsia da Eremuz Kanpo, eta egokiera hau beste edozein bezain arrazoi ona iruditu zaie egileei pentsamenduaren txakurrak pittin batez aske uzteko. Jende askori buruz hitz egiten digute saioan: André Breton, Luis […]
EREMUZ KANPO: 27. saioa, Fant eta bestelako animalia batzuk
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 18, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanAmaitu berria da Fant izenaz ezagunagoa den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren hamabigarren edizioa eta Txabi Landabidea eta Eneko Olazabal eremuzkanpotarrak bertan izan dira, zinemari buruzko irratsaio bat egiteak eskaintzen dien prentsa pasea baliatuta. Eguneroko errealitate petralak beste zeregin batzuk egitera behartzen dituen arren, film mordoxka bat ikusteko aukera izan dute. Sekzio ofizialean 11 film proiektatu dira […]
EREMUZ KANPO: 26. saioa, Kinski eta Herzog bikote gatazkatsua
iruzkin 1 BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 11, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) atalean“Bai, nire baitan biolentzia dago, baina ez da negatiboa. Tigre batek bere domadorea txikitzen duenean, tigre hori biolentoa dela esaten da eta bala bat sartzen zaio buruan. Nire bortxakeria izaki librearena da, bere burua mendean utzi nahi ez duenarena”. Klaus Kinski poloniar aktorearen hitzak ziren horiek, Harkaitz Canok Pasaia Blues eleberrian euskaratu zituenak. Aipu horretatik […]
EREMUZ KANPO: 25. saioa, Lehen saioa bigarrenez (remakea)
iruzkin 1 BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 4, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanZirkuan bezala, “are ariketa zailagoa” egin dute oraingoan Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Horrelakoak dira gure zine adituak. Badakite, ondo jakin ere, besteri eta beren buruei, zineari eta errealitateari, hau da, bizitzari, barre egiten eta aste honetako saioan ez zaie besterik otu Eremuz Kanpoko lehen saio hura bigarrenez egitea baino, hau […]
EREMUZ KANPO: 24. saioa, Haria galdu genuenekoa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 27, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanHari gidariak alde batera utzirik, Eremuz kanpo irratsaioaren atal finkoei eskaini diegu gaurko emanaldia. Areto sarraskia deituriko atalean V For Vendetta eta Volver disekzionatu ditugu; Jan Svankmajer animatzaileaz ere jardun dugu, eta pop abestien atalean The Turtles, Bob Dylan eta Nick Cave gonbidatu ditugu. Amodio eta gorrotozko kanta bat eskaini diogu, amaitzeko, Before Sunset filmari.
Deskargatzeko […]
EREMUZ KANPO: 22. saioa, Esporak
3 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 6, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanTxabi Landabideak eta Eneko Olazabalek berritasunaren bidetik jo dute azken saio honetan eta, orain artekoan egindako zinemaz aritu baldin badira ere, gaur burutu gabe dagoen proiektu bat izan dute hizpide: Robert Vlasco irundarrak idatzi eta zuzenduko duen Esporak lana. Zinema barrutik ezagutzeko aukera hartu nahi izan dute oinarri, Espainiako Guda Zibilaren ostean girotutako eremuz kanpoko […]
Bilatu
Ongi etorri
You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Eremuz Kanpo' category.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- BERBAZ: Iratxe Arriola, EHNEko teknikaria
- IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
- BERBAZ:JUAN RAMON notarioa
- SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK
- Uda dator …
- PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.
- BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea
- MUSIBLA: Soinu elektronikoak
- PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa
- SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (13)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (564)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (8)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

