'Gurean zer berri' ataleko artxiboa



Uda dator …

Ekainaren amaiera honetan agur esango dio Bilbo Hiria Irratiak ohiko programazioari. Beraz, datorren irailera arte soilik noizean behin eskegiko dugu dokumenturen bat. Edozein kasutan ere, gogoratu entzule hemen eskegitakoen artean dauden zure gustoko programak entzuteko aukera duzula. Ondo pasa eta gero arte.

  106. zenbakia atera berri dute Mahatserriko Batana Batu Kultur taldeko kideek, urtarrilari dagokiona. Azalean, Eneko Acero surflariak “Mundakako olatua munduko onena dela” esaten digu: Eneko, jaiotzez, santutxuarra da. Barruan beste 30 orrialde eta gai asko: Ernesto Erkorekaren Plazako Udal Bulegoen argazki bat, Jubilatuen dantzak Kiirikiño ikastolan, XVI. mendean jazotako Begoñako Andra Mariren beste mirari […]

WPvideo 1.10

Bilbo Hiria irratian kultura digitala, musika eta gizartea uztartzen dituen irratia.com irratsaioak 100. emanaldia igorriko du gaur Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan elkarrizketak, gonbidatu bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira. Saioaren ostean Bilboko BURP “Underground Report” proiektatuko da eta ondoren, irratia.com-eko […]

Euskal Herritik datozkigun nobedade batzuk entzungo ditugu, hala nola, Audience (Trying wings on roots/ NoizPop), Deabruak Teilatuetan (1973/Bonberenea), Gari (Esperantzara kondenatuta/ Elkar). Honetaz gainera beste musika batzuk, malenkoniatsu gaur, orohar, musibla. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:

Ostegunean blues eta gospel musiken izar baten bisita jasoko dugu Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan. Sharrie Williams 12 urterekin hasi zen abesten eta laster batean sartu zen Michigan estatuko Greater Williams Temple Inspirational Voices gospel abesbatzean. Ondoren The Voices of Joy eta The Sisters of Love taldeekin ere ibili zen […]

Irlandako talderik mitikoena Bilboko Kafe Antzokira etorriko zaigu maiatzaren 23an, asteazkenean, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren zuzuan. Irlandako musika tradizionalak eman duen talderik garrantzitsuena da The Dubliners. 1962an Dublineko pub batean jotzen hasi ziren eta gerora Irlandako musika tradizionalean ezinbesteko taldea bilakatu dira. Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Bilbokoa.
Mundu osoan jardunean denbora […]

1997an sortu zen The Bon Scott Band, AC/DC talde australiarraren zale amorratu batzuk bildu eta jam session arrakastatsuak egin ostean. Hor hasi zen egun talde mitikoak munduan duen tribute band fidelenaren ibilbidea. Fidelak dira halaber, TBSB taldeak dituen jarraitzaileak, Angus Young eta lagunen riff-ekin burua astintzea maite dutenak. Aurrekoan izandako arrakastaren haritik datozkigu rock’n’roll gau […]

Baga Bigarekin plazaratu du estraineko lana The Killministers rock talde psikodelikoak. Bertan izan ditugu gaurkoan, “Night City Breakers” astintzen. Lehenengo atala itxi eta bigarrenari heldu diogu gero. Bihar ekingo die “Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak” 19. edizioko zuzenekoei. Honetaz profitatuz, lehiaketaren berri eman, biharko partaideak ezagutu (Handicraft eta Baby Blue eta […]

Bilboko Kafe Antzokiak jada 11 urte bete ditu. Zenbaki magiko honek adierazten duen eran, 11 amets beteak dira jada, eta beste hainbeste betetzeko asmoarekin gabiltza. Eta orain arteko ibilbidea laburbiltzea erraza ez bada ere, urteurrenaren inguruan eginiko zenbait elkarrizketa dituzu entzungai. Izan ere, Kafe Antzokia Euskararen Munduaren hedapenerako erakusleiho erakargarria izateaz […]

Lapurdiko Gure Irratiko adiskide eta lankideei elkartasuna adierazteko eta diru pixkat biltzeko asmoz, Bilbon haien aldeko jaialdia antolatuko dugu datorren larunbatean, otsailak 10. Hasteko (13:30etan), triki-poteoa egongo da Roberto eta Keparen eskolakoekin. Ondoren bertso bazkaria Bilboko Kafe Antzokian Xabi Paya eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ostean, Anje Duhalde izango dugu kantuz. Bildutako dirua Gure Irratiarentzat izango […]




Ongi etorri

You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Gurean zer berri' category.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03