'Baskistan' ataleko artxiboa
BASKISTAN: Roscoe Holcomb.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Azaroak 8, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanRoscoe Holcomb ‘The High Lonesome sound’
Utzi zure burua Kentucky ekialdeko Appalachia mendien eskualdera bidaiatzen, Daisy izeneko herrira zehazki. Bertan etxeko arkupean esertzen zen Roscoe Holcomb, bere gitarra edo banjoa hartu eta inguruetako doinuak kantatuz modu batean guztiz talka egiten zuena orduko modernidadearen haizeekin. Bob Dylanek esan zuen, “… badu otzandugabeko kontrolaren zentzu berezi bat, onenetako […]
BASKISTAN: Herrien musika formato berrian aurten
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 16, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanMikel Urbeltz musikariak Bilbo Hiria irratian egiten duen Baskistan irratsaioa martxan dago beste urte batez. Gainera, esan behar dizuegu aurten formato berrian datorkigula: aurrerantzean, ordu bikoa barik, ordubetekoa izango da Mikel Urbeltzen emanaldia, astelehenero, arratsaldeko 18,00etan hasita. Eta behin zuzenean eskaini eta gero, bilbohiria.com-era pasatuko dugu, jakina. Hauxe duzue aurtengo uztaren lehenbiziko alea. Bertan, saioaren […]
BASKISTAN: Haizeko musika tresnak Bulgariatik
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 29, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanIzenetik besterik irudi lukeen arren, Bulgariakoak ditugu Together Again (Elkarrekin berriz) taldea osatzen duten lau lagunak: Ivo Papasov, Yuri Yunakov, Neshko Neshev eta Salif Ali. Lau ijito musikariok jazz eta rock doinuak entzuten zituzten ezkutuan, sobietarren menderakuntzaren garaian, hau agintarien gustuko kontua izan ez arren. Laster doinu haiekin esperimentatzen hasi ziren eta harizko tresnen bidez […]
BASKISTAN: Cheikh Lô
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 22, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanGaurkoan Afrikako musikan adituak diren guztiek behin eta berriz aipatzen eta goraipatzen duten musikari bat ekarri digu Baskistanera Mikel Urbeltzek: Cheikh Lô. Burkina Fason jaio zen arren, senegaldartzat hartu behar dugu Cheikh Lô musikaria, bertako sustraiak dituelako eta bertako doinuak landu dituelako, gehienbat. Perkusioa eta gitarra jotzen abiatu zen Senegalgo zenbait bandarekin. Geroztik, 1983tik 1990era […]
BASKISTAN: Afrika mendebaldeko eta Ipar Europako musika
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 15, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanSustraidun musikaren mapamundia irudikatzen duen Baskistan irratsaioaren azken emanaldian ohi bezain ibiltari aritu zaigu Mikel Urbeltz. Laburpen gisa, esan genezake Afrika mendebaldean eta Ipar Europan ibili zaigula oraingo honetan. Lehen orduko monografikoan Mali aldera eramango gaitu, bertako musikaririk handienetako batek, Toumani Diabatek, Symmetric Orchestrarekin grabatutako Boulevard de L´Independance (Independentziaren Pasealekua) diskoa osorik entzun dezagun. Handik […]
BASKISTAN: Chatam County Line, bluegrass berritua
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 8, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanBluegrassa country musikaren azpiestilotzat jotzen dute adituek eta Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziako herri musikan dauzka sustraiak, Britainia Handiko emigranteek Apalatxe mendien inguruko lurraldeetara eraman zuten musikan, hain zuzen ere. Eta sustraidun musika den alderditik, Mikel Urbeltzek prestatzen duen Baskistan irratsaioan bete-betean sartzen dena. Ipar Karolinatik datorren Chatam County Line laukotea gonbidatu du saio honetara. 1996an […]
BASKISTAN: Souad Massi, Aljeriako ahots xarmagarria
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 24, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanTalentu handiko emakume hau Aljerian sortu zen 1972an. Denbora luzez jardun zuen musika ikasten, inoiz musikari bilakatzeko asmoz. Flamenko talde batean hasi zen jotzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Geroztik, rock munduan egin zituen saio batzuk, baina benetako arrakasta 1999an heldu zitzaion, Parisen Femmes d´Algerie (Aljeriako emakumeak) zeritzan kontzertuan kantatzeko eta gitarra jotzeko aukera […]
BASKISTAN: Loyko, Errusiako ijitoen musika
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 3, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanIjitoak, India aldean sortu omen zen herria, geroztik munduan barrena barreiatu zena eta bere kultura tokian tokiko kulturarekin bateratzen jakin izan duena. Baita musikan ere. Loyko errusiar folk taldea horren adibide nabaria dugu, euren musikan bertako ijitoen aire, doinu eta oihartzunak ekartzen baitizkigute. Loyko Maximo Gorkiren kontakizun labur batean protagonista den ijito arrabitari baten izena […]
BASKISTAN: Hüsnü Senlendirici edo klarinetearen poza
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Martxoak 27, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanAsteon klarinetea izan dugu Baskistan saioaren gidaria. Hüsnü Senlendirici turkiar klarinetejolea 1976an jaio zen musikari familia baten altzoan –aitak eta aitona biek klarinetea eta tronpeta jotzen zituzten– eta gaztetatik klarineteaz sustraidun musika jotzeari ekin zion berak. Disko ugari eman ditu argitara Laço Tayfa bere taldearekin, baina oraingo honetan bakarlari gisa azaltzen zaigu. Deskargatzeko klikatu hemen: […]
BASKISTAN: Amadou eta Mariam, Maliko kantari arrakastatsuak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Martxoak 20, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanSekulako arrakasta biltzen ari da Amadou eta Mariam kantarien Dimanche a Bamako (Igandez Bamakon) diskoa. Maliko bikote itsuaren kantak entzun eta erraz ulertzen da zergatik saldu dituzten 500.000 kopia orain artekoan, zergatik heldu den diskoa 2. postura Frantziako musika zerrenda orokorretan eta zergatik izan den aukeratua BBC3 irrati katearen sarietarako. Dimanche a Bamako Manu Chaok […]
Bilatu
Ongi etorri
You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Baskistan' category.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- IBAIZABAL: Bilboko okupazio bulegoa
- IRRATIA.COM122. saioa: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz
- IBAIZABAL: Nora aldizkaria (urrikoa)
- Piperpolis: Piztu Gasteiz, Lauroba eta Irati Elorrieta
- SOINUGELA: Bluesa egin zuten emakumeak
- IBAIZABAL: Krisiak aztergai
- IRRATIA.COM:121. saioa: software librea nahi dugula esanez hasi gara
- IBAIZABAL: Prest aldizkaria (Irailekoa)
- Euskal Kantutegi Onomatopeikoa (O.B. X)
- 12. DENBORALDIA MARTXAN
Dataren arabera
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (13)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (581)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (68)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (9)
- Piperpolis (68)
- Potto (26)
- Soinugela (53)
- Solasaldia (110)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

