Artekaleko kriseilua

Egileak: ISMAEL MANTEROLA eta MIELTXO MONFORT
Noiz: ASTEARTEETAN, 17,00etan / LARUNBATETAN, 19,00etan

Gako hitzak: Argitasuna, Turner, zuri-beltzezkoak, Lindsay Kemp, instalazioa, Oteiza, antzokia, Frida Kahlo, Jen Sorensen, Arteta

Zazpikaleek badute beren kriseilua Artekale kalean eta Bilbo Hiria irratiak ere badu bere kriseilua, artearen kaleari argi egiten diona. Izan ere, Artekaleko kriseilua izeneko irratsaioak artearen alorrean Euskal Herrian zein atzerrian sortzen diren gertakari nagusien berri ematen die astero Bilbo Hiria irratiaren entzuleei.

Arte plastikoek hartzen dute lekurik handiena eta haien barruan margolaritza eta zizelkaritza dira saioak sakonkien lantzen dituen gaiak: arte mugimendu eta joerak, erakusketak, artisten ibilbidearen gaineko informazioa, eta abar.

Baina horiek ez ezik, antzerkiak, dantzak, zinemak, komikiak eta arteari loturiko teknologia berriek ere badute beren txokoa irratsaio honen barruan. Artekaleko kriseilua Ismael Manterola arte adituak eta Mieltxo Monfort irrati esatariak prestatzen eta burutzen dute.

Lotura: Artekaleko kriseilua ataleko azken saioak.