'Artekaleko Kriseilua' ataleko artxiboa
ARTEKALEKO KRISEILUA: Paisajea, Regoyosetik Canejara.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 27, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) atalean Gaurkoan, Ismael Manterolak aipatu erakusketa izan du aztergai, Bilboko Arte Eder Museoko bildumak BBKren Kale Nagusiko aretoan daukana hain zuzen. Paisajea aitzaikitzat hartuta, artista eta estilo desberdinen lanak ikusgai daude: hasi Dario Regoyosekin, eta amaitu Iturrino, Benjamin Palencia, Landa, Amarika, Martiarena, Acebal Idigoras eta Diaz Canejasekin. Ismaelen ustez, udako erakusketa da.
Irratsaioaren bigarren zatian, Santi […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Bi erakusketa Bilbon eta umore azoka bat Leioan
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 30, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanOhi bezala, Bilbon egun hauetan bisita daitezkeen erakusketen gainean egin du berba Ismael Manterola EHUko arte adituak. Alde batetik, Marzana Espazioan dagoen Blamiren marrazkiena. Jose Antonio Iglesias Morenok CVCE lelopean (”bizitza aldaketa- estilo aldaketa” gaztelaniaz) zenbait marrazki bitxi erakusten dizkigu. Marrazki horietako asko grafiti mundutik gertu daude. Bestetik, Colon XVI aretoan Carlos Lizariturryk erakusgai jarrita […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Getxoarte eta ACT jaialdia
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 23, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanAste honetako irratsaioan Ismael Manterola arte adituak aurtengo Getxoarte erakusketaz hitz egin digu. Areetako metro geltokiko karpan hirurogei artista gazteren mota guztietako lanak izan dira ikusgai joan den asteburuan eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 7.500 lagunek bisitatu omen dute aldi berean erakusketa eta azoka den Getxoarte. Ismaelen irudiko, 7. edizio honek, gazteei beren lanak erakusteko aukera […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Zumeta eta Kalderapeko kulturgunea
0 iruzkin admin-k idatzia. Maiatzak 16, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanGaurko Artekaleko Kriseiluan bi gai jorratu ditugu: alde batetik, Ismael Manterola ohiko kolaboratzaileak Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak Bilbon ikusgai duen erakusketa izan du mintzagai. Horren ustez, zenbait oleo eta tenpera teknikaren bitartez margoturiko koadroetan, Zumetaren kolore biziak agertzeaz gain, estilo figuratiboa sumatzen da. Erakusketa Zazpikaleetako Jardineta kaleko Epelde eta Mardaras galerian dago bisitagai. Asteburuan, […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Bilbainadei buruzko erakusketa eta Bartzelonako XXIV. Komiki Aretoa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 9, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanAsteon bi gonbidatu izan ditugu arte plastikoak jorratzen dituen Artekaleko Kriseilua saioan. Ismael Manterola arte adituak San Frantzisko auzoko Abisal espazioan ikusgai dagoen Oier Etxeberriaren Nuestra música (Gure musika) erakusketa izan du mintzagai. Bertan bilbainadei buruzko bideo, musika, testu eta argazkiak badira. Oierrek Buen menú (Menu ona) kantaren ondoan bost plater, ura (Bilbokoa, jakina!) eta […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Azken egunetako margo erakusketak eta antzerki emanaldiak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 2, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanArte plastikoen arloan sortzen diren albisteak aireratzea du helburu Artekaleko kriseilua irratsaioak. Arlo horretan aditua den Ismael Manterolak Bilbon maiatzaren 7a arte ikusgai izango diren bi erakusketa izan ditu hizpide. Windsor kulturgintza aretoan Bixente Ameztoy eta Goenaga margolarien lanak eta Nagel zizelkariak 70eko hamarkadan egindako obrak ikus daitezke. Bestalde, Lumbreras aretoan Ignacio Goitia margolari gaztearen […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Aho bete kanta, Arteola erakundearen ekoizpena
iruzkin 1 BilboHiria-k idatzia. Apirilak 4, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanAzken saio honetan beste gairik izan baldin bada ere, musikaren didaktikak hartu du gaurkoan pisurik handiena. Herri kultura bultzatzeko sortua den Arteola erakundeko Iñaki Urruzola izan da saioan, Aho bete kanta deritzan musika irakasmateriala aurkezteko. Euskal kulturaren barnean berebiziko garrantzia daukan egitasmoa da hau, euskal kantutegiaren 250 kantaren partiturak, fitxa didaktikoak, letrak (euskaraz, espainolez eta […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Herrerarengandik Velazquezenganaino
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Martxoak 28, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanGaurko Artekaleko Kriseiluan Ismael Manterolak Bilboko Arte Eder Museoan dagoen Herrerarengandik Velazquezenganaino. Lehen naturalismoa Sibilian izeneko erakusketa izan du aztergai. Bertan XVII. mendeko margolari ospetsu batzuen lan erlijiosoak ditugu ikusgai, Herrera zaharra, Zurbaran, Ribera eta Alonso Canorenak, Caravaggiorenak ahaztu gabe. Erakusketa honek maiatzaren 28a arte iraungo du eta asteazkenetan doako sarrera izango du. Irratsaioaren bigarren […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Arte erakusketa bat eta VIII. Bilboeszena Bilbon
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Martxoak 21, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanAste honetako Artekaleko kriseilua irratsaioak bi zati izan ditu. Haietariko lehenengoan Bilboko Rekalde aretoan zabalik dagoen Publiko guztientzat-Para todos los públicos izeneko erakusketa ekarri du hizpidera Ismael Manterola arte adituak. Bertan 28 artistak parte hartzen dute instalazio, bideo, argazki eta kartelen bidez, Xabier Arakistainen ardurapean. Irratsaioaren bigarren zatian Bilboko Kafe Antzokiaren kultura programazioaren arduradun dugun […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Saioa bertan behera
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Martxoak 14, 2006 Artekaleko Kriseilua ataleanBarkamena eskatu behar diegu gure entzuleei, aste honetako Artekaleko kriseilua bertan behera utzi beharra izan dugulako ezinbestean. Asteartero legez, zuzenean emititu du saioa Bilbo Hiria irratiak, baina, zoritxarrez, gure instalazioetan konponketa bat egiterakoan argindarrean izan den etendura dela eta, ezinezkoa gertatu zaigu irratsaioa podcast eran jartzea. Benetan sentitu dugu, saio bikaina […]
Bilatu
Ongi etorri
You are currently browsing the bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia weblog archives for the 'Artekaleko Kriseilua' category.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
- BERBAZ:JUAN RAMON notarioa
- SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK
- Uda dator …
- PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.
- BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea
- MUSIBLA: Soinu elektronikoak
- PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa
- SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?
- BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (12)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (562)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

