Bilbo Hiria irratiak dagoeneko zuzenean emititzen du Interneten bidez planeta osoarentzat. Zuzeneko MP3 jario etengabe hau entzuteko, orrialde honen goikaldean, eskumako aldean ZUZENEAN dioen lekuan klik egin behar duzu. Bertan aukera ezazu zure programaren eta konexio motaren araberako ikonoa.

Azalpena
Shoutcast formatoko mp3 jario etengabea entzuteko hainbat programa erabil daitezke. Konpresio maila altuan (24 Kbps) bidaltzen dugu seinalea, modem arrunt baten bidez entzuteko modukoa izan dadin. Baina banda zabalagoko konexioa erabiltzen dutenek 96 Kbps-eko stereo seinalea har dezakete.
Zure ahotsa entzun nahi dugu. Esaiguzu nondik entzuten duzun Bilbo Hiria eta entzuteko arazorik duzun. Mezuak bidaltzeko, gure formularioa erabil dezakezu.

Programa aukeratu eta entzun
Zure ordenagailuan erabiltzen duzun programaren arabera, aukera ezazu goiko ikonoetako bat. Batekin ez bada, seguruenik, besteren batekin lortuko duzu entzutea, multimedia programarik erabilienak baitira hauek.

Entzutea lortu ez baduzu
Goiko ikonoetan sakatuta entzutea lortu ez baduzu, Winamp programa (Windows) jaitsi eta instalatu dezakezu HEMENDIK (600 KB). Oso gutxi okupatzen du, eta berau instalatzea gomendatzen dizugu. Bertsio berriagoren bat instalatu nahi izanez gero, Winamp-en webgunetik jaitsi dezakezu. Beste sistema eragile bat edukiz gero, XMMS (Linux), MacAmp (Mac OS 8.5) edo iTunes (Mac OS X) instalatu ditzakezu.