IBAIZABAL: Itsasondoko mehategitik

Azkenean onik atera dira pasa den astetik Mariaratz mehategian sartu ziren AHTren aurkako lau aktibista. Zergatik sartu ziren, leherketen arriskuak, aktibista horien egoera, egun horietan izandako mobilizazioak eta gehiago kontatu digu Agurtzane Haitzuluetako Aurkarien Itsasondoko Sostengu taldeko kideak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: EHZ festibalaren balantzea

Ostiraleko ekaitzak ia guztia jarri zuen ankaz gora, festibalaren etorkizuna serio mehatxatuz. Dena den, larunbat eta igandean jendearen erantzuna ikusita, baikorrago agertu zaigu Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kidea. Antolakuntza, giroa eta taldeen kalitatea azpimarratu ditu Patxik: orain kontuak egin behar dira ea datorren urtean 16.a ospatzeko gai diren.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: NORA aldizkaria (30. zenbakia)

Uztailari dagokiona: azalean Itsas zaporeen santutegiak eta horretarako hamar jatetexe aukeratu dituzte Bizkaitik Lapurdiraino, Santiago Yañez argazkilariaren eskutik. Euskara Bidaide atalean Barakaldoko euskara XVIII. mendean jorratu dute. Zenbaki ta lurrean, aldiz, Biarritzeko Asiatica museoa agertzen zaigu eta Historian Orreagako gudak. Bitakora kaierra, ohiko argazki zoragarria eta erraz egiteko hiru txango ere dira zenbaki honetan. Abuztukoan, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digunez, Kaleetako muralismoa izango da gai nagusia.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: S. Ferminak eta gehiago Nafarroan

S. Fermin festak hasteko egun gutxi falta direla, hainbat gai bolo-bolo dabiltza Nafarroan. Ekonomia kontuekin hasi da ohiko kronika egiten Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria, Logroñoraino doan autobidearen kontuen inguruan. Bestetik, Iruñeako alkatesa Barcinaren protagonismoa aipatu du Mikelek bi aferatan: SOS Arrazakeriak Udaltzaingoaren aurka jarritako salaketaren inguruan eta zigortutako bi peñei buruzko auzian. Eta esandakoa, larunbatean Iruñea kantuz, astartean txupinazoa, gero festa eta izen propioak (German Rodriguez, Nagore Lafagge) eta gehiago.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: “Pertsonaiaren larrutik: gorputz adierazpena”

Horixe da, hain zuzen,  ostegun honetan Iñigo Ibarrak (Ander Lipus) emandako hitzaldiaren izena, UEUko Udako Ikastaroetako Bertsolantegia ikastaroaren barruan. Eszenatokiaren gainean erabiltzen ditugun (dituzten) mugimenduak, indarra, oreka, arnasa… eta horiei lotuta diren teknikak bertsolariek ere erabil ditzakete Anderren ustez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Artayorran baño,yantzan obetó!#56 Anari (I)

Anari Alberdi (Azkoitia, 197o). 97an hasi zen musika munduan. Sei lan ditu kalean, eurotako bat Petti kantari nafarrarekin egina. 2009an kaleratu zuen azkena, Irla Izan,eta azken lan honetaz-eta berba egitera etorri zaigu irratira elkarrizketa konpletua emateko.Saio monografiko baten lehen atala.

Arg:J.Barrenetxea.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: “Community Managerrak”

Egunotan, “Sarea eta komunitate birtualen kudeaketa praktikoa: Community Managerrak” izeneko ikastaroa ari da ematen Mikel Lizaso kazetaria UEUko Udako Ikastaroetan, Eibarren. Community Managerrak zer diren azaldu ondoren hainbat xehetasun eman dizkigu Mikelek: sarearen arriskuak edo komunikazioarekiko zer ikusia, helburuak, metodologia, nori zuzenduta… Informazio gehiago ueu.org webgunean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: EHZ Festibala

Asteburu honetan, hilaren 2, 3 eta 4an Heletan egingo dutena, 15.ez. Berezia da festibal hau, herriatik abiatuta eta herriarentzat, ehunka laguntzaile (bolondres) dituena. Aurten Alpha Blondy, Rinocerose, Rachid Taha, Gojira… edo Sorkun, Berri Txarrak, Mister Xaguak.. eta Ander Lipus, Pirritx eta konpainia, bertso-trama, zinema, zikiroa eta gehiago izango da . Barruko autobus zerbitzua indarrean ibiliko da, baita akanpatzeko aukera ere Izarne Molina EHZ Festibaleko laguntzaileak kontatu digunez. Informazio gehiago ehz-festibala.com webgunean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook