SOLAS GIROAN: Manuel David Orrio

Manuel David Orrio kubatarra hango oposizioan infiltratu zen 1992 urtean. Hamaika urte luze lan horretan eman ondoren egun Habanan bizi da eta bertan elkarrizketatu du Boltxe aldizkariak: infiltratzeko erabakia, Kubako egoera eta arazoak, burokrazia, Amerika berria, mundua etabar izan ditu mintzagai Manuelek, Joseba Izaga Boltxe aldizkariko kideak kontatu digunez.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Kutxen fusio hotza

Arabako Vitalek proposatutakoa: finean, EAEko hiru Kutxen fusioa izango litzateke, baina bakoitzak hainbat ezaugarri mantenduz. BBKk eta Kutxak ezetz esan diote proposamenari, potere politikoa galduko dutelako Luis Guridiren ustez. Dena den, kontuan hartu behar da  espainiar estatuko Kutxak Banku bihurtu nahi dituztela Madrilgo erabaki guneetan.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook