GREBA OROKORRA HEGO EUSKAL HERRIAN

Iragarrita geneukanez, Ekainaren 29rako deituta zegoen Greba Orokorrarekin bat egin du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa programazio berezia eskeini dugu, grebaren inguruan hain zuzen. Eta horretarako sei elkarrizketa egin ditugu: ELAko Patxi Agirrezabala, ESKko Igor Mera, LABeko Gorka Beratsategi, CCOOko Jexux Uzkudun, Irratia.comeko Patxi Gaztelumendi eta greba.euskalherrian.infoko Gorka Julio izan dira elkarrizketatuak. Bukatzeko, LAB sindikatuko Ziortza Ameztoiri behin behineko balantzea egitea eskatu diogu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Busturialdean lan eta bizi.

ENHEko kide Olate Arraterekin egon gara; duela zenbait urte “Busturialdean lan eta bizi” taldea eratu zuten eta horren berri ekarri digu. Eskualdea sozioekonomikoki garatzeko  era orekatuan hainbat eragile biltzen dira eta beraien lanaren berri plazaratuko dute datorren igandean, hilak 4, Axpe- Busturian egingo duten jai egunean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klkatu HEMEN.

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: THE GLADIATORS “Trenchtown Mix-Up”

The Gladiators talde handia izan da gurekin gaurkoan, bere lehenengo diskoa osorik entzun dugularik. “Trenchtown Mix-Up” maisulana 1976an grabatu zen baina oraindik bikain sonatzen du. Horretaz aparte KRS-One, Public Enemy, James Brown, Shaggy… ONDO PASEUU!!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: UEUko Udako Ikastaroak “gertu”

Lelo horrekin hasiko dira datorren astelehenean, hilaren 28an, aurtengo UEUko Udako ikastaroak. 38. edizio honetan beste hainbeste ikastaro izango dira Eibarren, Baionan eta Iruñean (bertan bukatuko dira, uztailaren 23an). Helburuak, berrikuntzak, diru laguntzak eta gehiago kontatu dizkigu Maider Gogorza UEUko komunikazio arduradunak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

OHARRA: BILBO HIRIA IRRATIAK BAT EGITEN DU GREBAREKIN

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta HIRU), beste sindikatuekin batera (CCOO, USO, CGT…) datorren asterterako, hilaren 29rako, deituta duten grebarekin bat egiten du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa, eguneroko porgramazioa aldatu egingo dugu: FM 96.0n eta bilbohiria.comen Albistegia, Grebaren inguruko informazioa (albisteak, komentarioak, elkarrizketak..) eta Musika baino ez da entzungo.

BERBAZ:DIANA FRANCO, SOCIAL SOUND

Aurreko egunean Crativity Zentrumek antolatutako Pecaha Kucha topaketan izan dira Fabian eta Diana “Social Sound” proiektuaren berri ematen. 20 argazki, 20na segunduz proiektatuta, euren asmoak azaltzeko.

Gaur erabilgarri dauden ikus-entzuneko eta informazio teknologiak (“mapping” delakoa, errealitate handitua -augmented reality-,…) konbinatuz, arte-ikuskizunetako publikoa erdigunera ekarri nahi dute, bat-bateko arte jardueran eragile bilakatuz. Hasieran gauza txikiagoekin esperimentatzen ari dira.

Dianaren esanetan arte-mundua nahiko itxia da, eta horrek guztiz bestelako eremuak arakatzeko aukera aparta ematen du. Lan egiteko modua ere irekia nahi dute. Proiektu jakinetarako osatuko dituzte unean uneko taldeak egitura egonkorrik sortu gabe,… Bilbao aldean euren proposamenak ezagutzeko aukerak laster:  “Ez monokromo” eta “Hiriko gerrilla”. Adi ibili!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Ekainak 28, “Beste sexualitateen eguna”

Horrela jarri dugu izenburua, gure gaurko solaskide Imanol Alvarez-i “Gay, lesbiana eta transesualen harrotasun eguna” baino gehiago gustatzen zaiolako. Imanolek honako haek gogorarazi dizkigu: alde batetik, ekainaren 17an hasi eta gaur arte Basaurin egin den “beste sexualitateak zinema astea”; bigarrenik,Itziar Ziga eta Bea Espejok eman “Desobedienzia Sexual. Sexofobiari Stop” lelopean eman hitzaldiaren arabera Bilboko udalak atera nahi duen arautegi libertizida berria; eta azkenik, ekainaren 28 egingo den manifa, poteo- batukada eta afari- ikuskizun- jaia K. Antzokian.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: kOMIKIA NAGUSI BILBOKO ALONDEGIAN

Bilboko Alondegian (Alhóndiga horretan) komikia dugu nagusi egunotan. Bi erakusketa eskegi dituzte: ” Komiki osoki ” (100% Cómic) bata eta “Urtebete Anguleman” lelopean bestea, hain zuzen hiri horretan beka bat lortzeko lehiaketan ibili diren ikasleena. Horietaz gain Fernan Goñi dabil komiki ikastaroa ematen azken egunetan. Dena den, Jon Iñaki Artetxe komiki adituaren ustez, horien inguruko publizitatea oso eskasa da eta gainera gazteleraz gehienbat.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Krisia: azterketa, egoera eta etorkizuna

Jakin badakigu gaurko krisia finantza sektorean jaio zela eta gero ekonomia formalera pasa zela, baina Luis Guridi haratago joan da: zergatik krisia eta zergatik aste hauetan aplikatzen ari diren neurri murriztaileak ? Luisen ustez finantza eta adreilu burbuilak bukatu ondoren, beste baten bila dabiltza arrain handiak, haien etekin tasa berreskuratzeko ( horrek esan nahi duen guztiarekin). Etorkizunean, urte bete barru esaterako, ez du batere argi ikusten noraino hel daitekeen krisia, baina egoera txarra izango dela esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Meatzaldean gazteok, bizi eta lan

Trapagarango “Basetxe” gaztetxeko kide Nora Fdez. izan dugu gurekin. Euren inguruan inposatu proiektu txikitzaileak aipatu dizkigu: Koke planta, supersur… Bestelako meatzaldea posiblea delakoan daudenez, ekainaren 26an Muskizko jaien harira egingo duten ekimena aipatu digu.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook