IBAIZABAL: FANT Jaialdia abian da

FANTHamaseigarrenez eta datorren igandera arte, martxan dugu Zine Fantastikoaren Jaialdia.  Bilboko Capitol aretoetan, FNACen eta S. Frantsizkoko udaltegian ematen ari dira filmak, bai Lehiaketari dagozkionak baita laburmetraiak ere. Aurten Alfred Hitchcock omenduko dute eta Jaialdiarekin batera Nontzefilm, Fantrobia, Fantfood edo musika izango dira egunotan, Justo Ezenarro FANTeko arduradunak kontatu digunez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton (131.a)

taiApirilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Diego Perez aktoreari egin diote. Bi erreportaje ere egin dituzte, Txakolin eta Tai Chiari buruzkoak. Horietaz gain, Lur Malleak Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak esan digunez, Juanra Madariagaren bloga, ohiko Inkesta, Show gela ekimena, Udaberriko Bertso-saioak eta gehiago 32 orrialdeetan.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: ROKEROEK BE EGITEN DABE REGGAEA!

BAD BRAINS Aupa! Aurreko saioan Led Zeppelin eta beste rokero batzuk entzun genituen reggaea egiten eta saio honetan gai berdinari jarraitu diogu. Oraingon Punkaren inguruan sortutako rokeroak izan ditugu gure artean. Bad Brains (argazkian), Ian Dury, Joe Jackson… ON EGIN!!!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Rating enpresak

zerrGutxi dira munduan eta batez ere gobernu baten zorrak baloratzen dituzte gero kalifikazioa emateko. Standars & Poors, Moody´s edo JP Morgan dira horietariko batzuk eta sona handia izan du Greziari buruz emandako kalifikazioak eta horren ondorioak, Luis Guridik azaldu duenez. Duela gutxi azterketa batzuk atera dituzte Alemania, Espainiar estatua edo Hego Euskal Herriari buruz.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Piperpolis: ‘Zureak egin du’ eleberria Iñaki Freirarekin

zureakGaurkoan letrak izan dira nagusi. Iñaki Freira idazlea gonbidatu dugu gurera. Zureak egin du eleberria izan dugu berarekin izpide. Iñaki freiraren helduentzako bigarren nobela da, azaroan Susa argitaletxearekin plazaratu zuen. Emakumeen aurkako indarkeriaren mintzo da nobelan. gogoetarako gai da eta gure solasldian luze mintzatu gara.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (28.a)

dorretxeMaiatzari dagokiona eta azalean Enkarterriko Dorretxeak: Nora aldizkariak horietariko hamaika bisitatzeko aukera ematen digu. “Euskara bidaide” atalean Galipentzu eta maisua edo noiz eta zergatik galdu zuten euskara Nafarroako herri horretan. Zenbaki ta lurren, aldiz, Gipuzkoako sei ur-jauzi ditugu eta historiari dagokion lekuan “Nekazaritzaren hastapenak”.  Bitakora Kaiera, ohiko argazki polita eta Hiru norabidek osatzen dute maiatzeko zenbakia, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu digunez. Ekainean, Euskal Mitologia izango da gai nagusia.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Txapapotea Mexikoko Golkoan

chapapoteIosu larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin.BP multinazionalak Mexikoko Golkoan sortaraziko hondamendia eta beraren ondorio ekologiko, ekonomiko eta gainontzekoak izan ditu hizpide, munduak bizi duen krisi ekonomiko eta demokratikoaren eskenatokian. Bestelako alternatiben sasoian ere murgildu gaitu Iosuk.

Solasaldi hau deskaragatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook