Piperpolis: Albokak 2.1

Gaur piperpolisen Albokakren doinuak izan dira nagusi, Albokak 2.1 Bizialdi berria Upgrade disko liburua ezagutu dugu Ibon Koteronekin batera. Alboka motak eta baliabideak ikertu ditu bertan. Ikerketaz gain diskoan hezortzi kantu grabatu dituzte, jatorri, estilo eta garai askotarikoak. Batzuk euskal tradizioko piezak, beste batzuk munduko folkloretik hartutakoak.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Gabriel Aresti euskaltegia

G. Aresti euskaltegiko partaide den Isa Isazelaiak euskaltegiaren egitasmo berriak azaldu dizkigu: ostiraleko ikasleen festa, ekainean zehar sagardotegira txangoak, ikastaro trinko berriak ekainean barna, “Hiri- Mendi” barnetegia, udarako zenbait plan eta egitasmo… Ez dago ez aspertzerik euskararen munduan murgilduz gero!

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Literaturia 1111

Mila irakurle eta hamaika gehiago” lelopean ekainaren 4, 5 eta 6an Larrabetzun egingo dutena, Literatura Eskolak eta Larrabetzuko herriak antolatuta. Bigarren edizio honetako helburua euskal literaturaren irakurzaletasuna bultzatzea da, Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak azaldu digunez. Egun horietan, liburuen aurkezpenak, bertso-trama literarioa, kontzertuak, antzerkia, mahai-inguruak eta Azoka izango dira, Literaturiatxuak (umeei dedikatua) ahaztu gabe.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (103. zenbakia)

Maiatzari dagokiona. Elkarrizketa nagusia Kanala  Auzo Elkarteko Txus Uretari egin diote eta Erreportai nagusia, aldiz, Berbaizu euskara elkarteari, aldizkariaren argitaratzaileari alegia. Horietaz gain, besteak beste, Deustuko Historia, Inkesta eta Gurera etorriak atal klasikoak, etabi aipamen kultur arloan, musikan eta pinturan, Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak kontatu duenez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN:Krisiaren eragina AHT-ean

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; krisi ekonomiko eta finantzieroak zenbait egitasmo estrategikoetan izaten ari den eraginez mintzatu zaigu eta zehazki AHTren kasoa aztertu du. Halaber, erresistentziarako gogo eta ekimen zenbait aipatu, eta gogoratu AHTren aurkako nanifa nazionala egingo dela Bilbon, ekainaren 19an.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Bizi Zientzien Ikertzaileen I. Topaketak

biziUEUk antolatuta, gaur Bizi Zientzien Ikertzaileen I . Topaketak egin dituzte Eibarren eta guk Ibaizabal magazinean Ekaitz Agirregoitia ikertzaileari hots egin diogu, jardunaldion nondik norakoak azaltzeko. Lehenbizi, bizi zientzietan bizidunekin jarduten duten zientzia guztiak sartzen direla argitu digu Ekaitzek, hots, medikuntza, erizaintza, biologia eta farmazia. Gero, egitaraua zehazteari ekin dio eta hitzaldi bakoitzaren xedea zein den esan digu. Elkarrizketa osoan zehar, Ekaitz Agirregoitiak azpimarratu nahi izan du ikertzaile gazte hauek lan handia egiten dihardutela euskara eguneratzen eta normalizatzen

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Zapateroren neurriak

zpAtzo Madrilgo Legebiltzarrean boto bakar batengatik aurrera atera zituenak. Ezagunak dira pakete honen neurriak, baina Luis Guridiren ustez beste batzuk hartzeko aukera badago: Tobin tasa aplikatzea (finantza mugimenduetan), aberatsen edo kirolari ospetsuen ondarea ukitzea, SICAVi zerga serioren bat ezartzea edo gastu militarra jaistea… Dena den, norabide bakarreko neurriak dira horiek, PPk ezarriko lituzkenak, eta laster neurri gehiago eta oso gogorrak etorriko dira Luisen ustez.ç

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOINUGELA: Exile On Main Street, Rolling Stonesen disko onena

DROGAS, IMPUESTOS Y ROCK: LOS STONES REEDITAN SU OBRA MAESTRAAurtengo uztailaren 25ean Donostiara etorriko dela eta, ordura arteko saio guztietan Elvis Costelloren kanta bat jartzea erabaki du Pedro Elias Igartuak. Gaur ere egin dugu, noski, “Secret, Profane and Sugarcane” diskotik beste ale bat aukeraturik. Eta joan den astean Kafe Antzokian izan zirela eta, Jason and The Scorchers taldearen “Halcyon Times” diskoa berreskuratu dugu. Etxera etorri gara segidan atera berriak diren bi disko eder aurkezteko: “Zuzenean” izenekoa, Jean Bordaxarrek, Jean Noel Pinquek, Pierre Lurok eta Robert Larrandaburuk zuzenean eta a capella grabatu dutena eta, gehienbat, Zuberoako herri kantuak biltzen dituena, eta beste diskoa Elkar etxeak atera duen Artzaina kantuz bilduma izan da. Geroago, aurreko astean bezalaxe, Mojo aldizkariak “Highway To Hell” izenpean atera duen eta deabruari buruzko kantuak batzen dituen diskoa ezagutzen jarraitu dugu. Kilak, Irlandako folk taldeak bere azken emaitza ekarri digu: Soisún. Koko taylorrek eta Papa Lightfootek blues zahar sarkorraren doinu ederrak ekarri dizkigute gero. Eta saioaren azken hiru ordu laurdenetan, kritikari askoren iritzian, Rolling Stones taldeak inoiz grabtu duen diskorik onena jorratzen eta entzuten jarraitu dugu. Disko hori, jakina, “Exile On Main Street” dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Artayorran baño,yantzan obetó!#51

SEXTY SEXERS Udaberria, odol berria, eta uzta berria udaberrian… disko berriak: Albokak 2.1(Ibon Koteron&Xabier Valle), The Sparteens, Sexty Sexers (argazkian),Pello Ramirez, Governors, Joseba Tapia eta Gozategiren aurrerapen singleak! Udaberria datorrenian….

argazkia: Makoki

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: “80 egunean” filmaz bi zuzendariekin

logoHalaxe da, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zine zuzendariak izan ditugu Bilbo Hiria irratiaren estudioetan “80 egunean” filmaren estreinaldia dela eta. Estreinaldia bezperan izan zen, hain zuzen ere, eta biak pozarren azaldu dira ikusleek filmari eskainitako arreta onagatik eta dagoeneko jaso dituzten kritika onengatik. Eta gu geu ez gara harritzen, beraiekin izandako solasaldi honetan oso argi gelditu baitzaigu Jon eta Jose Mari, dibismo kutsu guztietatik urrun, zinema hezur-mamietaraino maite duten sortzaile gazteak direla. Zinema bere atal eta xehetasun guztietan maite dutenak, egia esan. Gai ausarta aukeratu dute lankidetza  honetarako: 70 urte inguruko bi emakumeen arteko maitasuna. Sentimenduei buruzko istorio zirraragarri bat, sentimendu horien normalizazioa bilatzen duena. Filmaz hitz egiteaz gain, euskal zinemaz ere jardun dugu bi lagun hauekin.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook