IBAIZABAL: Prest aldizkaria (102.a)

ziortzaApirilari dagokiona eta azalean Ziortza Ameztoi, LAB sindikatuko Bilboko Zerbitzuen arduraduan: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Elikagaien Iraultzari buruzko erreportajea ere egin dute, bertoko nekazaritzan oinarritutako Kontsumo taldeen igoera nabarmenduz. Reyna de la Paz zahar etxea, Rakel Durruti, “Antartikako lorea” antzeslana eta Laburbira Deustun ere komentatu ditu Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak. Horietaz gain, ohiko Gureak kanpoan eta Inkesta.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Artayorran baño,yantzan obetó!#47 Fresko!

joseba irazoki Disko berri bi gaur, Doctor Deseo eta Ze Esatek taldeena eta azken hilabeteotako nobedadeak, Joseba Irazoki (argazkian), Flack-Utt, Amaia Ryouspeyrous…eta Binilo Tenpore tartean Su Ta Gar taldeak biniloan (93an)kaleratutako azken laneko korte xamurra entzungo dugu; bertan Garik ahotsak sartu zituen:Denborak.

Argazkia:Joseba Barrenetxea

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:ANGELA MENIKA, BIZIGUNE ZABALETIK.

berUrtebete luze dala, Larrabetzuko Elexalde auzoan guraso talde batek haien umeentzako hazkuntza-esparrua kudeatzen du. Txandaka guraso bi-edo egoten dira goizetan umeen kargu. Familia txokotik irten, eskolan sartu barik, tartean, komunitatean bestelako eredu bat proposatuz eta gizarte eraldaketan diardutela jakinik.

Oso esperientzia bizia eta aberasgarria. Haurdun taldean elkar ezagutu zuten sustatzaileek eta Larrabetzuko udalak utzi die eskola zaharra erabiltzen, herriarentzat antolatutako ekitaldien truke. Umeen hazkuntzan laguntzeko giltzak: maitasuna eta errespetua haiekiko tratuan libreago izateko (umeak eta helduak :-!) eta gurasoen euren hazkuntzaz arduratzea.

Erreferentziak
BIZIGUNE ZABALA: caibilbao@gmail.com
HAURDUN: http://haurdun.wordpress.com
JENDEA: Miguel Castro, Vega Martín, Cristobal Gutierrez, Rebeca eta Mauricio Wild,…

ENTZUN, ETA KUTSA HADI BAIKORTASUNEZ :-) !

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOINUGELA: Rufus Wainwright eta beste

RUFUS_BW1Gaurkoan ere musika estilo ugari izan dugu entzungai Pedro Elias Igartuaren irratsaioan. Rufus Wainwrightekin hasi da eta gero, The Bothy Band, Flatt & Scruggs, Silvio Rodríguez, Audience, The Faces eta gehiago entzuteko parada izan dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: G puntua, emakumeen isurketa, klitorisa…

igorAipatu gai horiek berriro agertu dira eta ez soilik gure irratsaioan, kalean baizik: gazteak eta ez hain gazteak kezkatuta dabiltza horiekin, eta gainera kasu askotan gizonak dira, Igor Erauzkin sexologoak kontatu digunez. Hiru gai horiek birdefinitzeaz gain, Igorrek kezka edo galdera horien atzean zer dagoen aztertu du. Azken finean, dena ondo egin behar dugula-eta, sexualitatean ere formula magiko batzuen bila gabiltzala ematen du.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: Gabriel Aresti euskaltegia

ixaG. Aresti euskaltegiko kide den Isabel Isazelaia izan da gurekin. Gaurdanik eta udan barna Euskaltegiak dituen xedeak eta proposamenak azaldu dizkigu: Bilbo zein Bakaikuan izango diren barnetegi bereziak, ikastaro trinkoak, Kultur Hitzorduak, Sagardotegietara itzuliak, Udaberriko Jaiak etab. Guztiak  ala guztiak, euskararen mundua barne- barnetik bizitzeko eta gozatzeko aukera ederrak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Maitzaren lehena

maiatzak 1Hasteko, gaur Lan Osasunaren Nazioarteko eguna ospatzen dela gogoratu digu Sonia Gonzalez LAB sindikatuko komunikazio arduradunak. Maiatzaren lehenarekin jarraituz, zer ospatu behar da egun horretan, egun langileek dituzten 2-3 arazo nagusiak eta Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ez dela elkarrekin kalera aterako galderei erantzun die Soniak. Bukatzeko, LABek 20 bat mobilizazio egingo ditu datorren larunbatean eta horietariko 7 Bizkaian.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: Komikiak Nafarroan, Andaluzian, Catalunyan eta Basaurin

joniAzken bolada honetan mugituta dabil komiki mundua gure herrian eta inguruan. Nafarroan, esaterako, I. Komiki Saloia egin berri dute; Andaluziako Granadan, aldiz, 15.a. Egunotan martxan dugu Animabasauri, eta honetaz ere mintzo da Ion Iñaki Artetexe kolaboratzailea. Bukatzeko, datorren astean hitzordu garrantzitsua izango da Bartzelonan, 28. Komiki Saloia dela kausa.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Goldman and Sachs inbertsio enpresa

guridiArazo ekonomiko larriak eta gehiago ditu aipatu enpresak, AEBetako gobernuak ikerketa ireki diolako iruzurra egotzita. Enpresa zaharra eta poteretsua da Goldman and Sachs, baina Obamaren gobernuaren asmoa, besteak beste, finantza mundua arautzea da: dena den, argi geratu dira finantza eta inbertsio munduko enpresen erresistentziak, Luis Guridik kontatu digunez. Bestetik, ikusi beharko ikerketa horren eragina noraino heltzen den, baina hasteko “ukiezina” zirudiena ukatuko dute.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRATIA.COM 178 # : Iparraldea 21 ezagutzeko parada

xalaPiperpolis eta irratia.com elkarrekin

Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa.
Iparraldea 21 ikusentzunezkoa
sarean eta dvd euskarrian

Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoien eta Juhane Dascon dokumentalaren egilea izan dira gurean, Iparraldea 21 proiektuari buruz berbetan.

Irratsaioaren ostean, Bilboko Kafe Antzokian dokumentalaren proiekzioa izan da. Eta ostean solasaldia egile eta arduradunekin. Benetan gauza eta ideia interesanteak sortu dira, solasaldi / eztabaida interesgarri baten ondotik.
SIROKA taldeari elkarrizketa

Ane Zabalak berriz, Siroka taldeko musikariak elkarrizketatu ditu, beraien lehen lanaren inguruan eta proiektu honen inguruko xehetasunak ezagutu ditugu Gorka eta Mariaren eskutik.

Piperpolis eta irratia.com saioen auzolan honetatik, ea bestelako ekoizpenik sortzen den aurrerantzean.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook