Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zenetik ehun urtebetetzen dira aurten. Eta gaur ere, miloika emakume (eta gizon batzuk ere) aterako dira kalera: aurten, prekarietatea nabarmendu nahi dute feministek, horien ustez emakumearen aurpegia duelako horrek. Dozenaka ekitaldi egingo dira gaur Bizkaian eta Euskal Herrian, baina hilaren 10ean, asteazkenean, gaur Iruñeatik abiatutako Emakumeen Mundu Martxa Bilbora helduko da, Elena Garcia Bizkaiko Emakumeen Asanbladako eta Emakumeen Mundu Martxako Plaraformako kideak kontatu digunez.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain




Euskal Herrian barna sakabanaturik dauden parke eolikoak izan ditu hizpide Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak martxan-eko taldekideak; haizearen energia garbia baliatzeko parkeak eta egitasmoak beren alde on eta txarrekin; azken minutuetan Muskizeko Arena hondartzan ateratzen ari diren harearenak izan dezkeen eragina ere komentagai izan du Iñaki lagunak.
Marc Biosca lleidarrarekin izan gara berbetan “Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka?” (Alberdania) liburuaz, Paissos Catalans eta Euskal Herriko musiken arteko lotura eta ez-loturez. J.Zabala & I.Elgezabal.
Bilboko Kafe Antzokiko kultur jardueretako antolatzaile den Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Martxoko lehen hamabostaldian programaturik dauden ekitaldien berri zehatzak aipatu dizkigu eta bigarren hamabostaldian egongo direnen birpasotxoa ere egin digu. Informazio gehiago www.kafeantzokia.com helbidean.
Handia dena (BPGren %167koa) eta batzuen ustez ekonomia oztopatzen duena. Luis Guridiren ustez, aipatutakoari zor pribatua gehitu behar zaio (enpresek, familiek eta bankuek dutena) eta orduan handiagoa da: BPGren %400ekoa nazioarteko aditu batzuen ustez. Zorra (edo zorrak) aurreko garaiko maileguetatik dator eta orain ordaindu behar da: hor daude, besteak beste, Zapateroren gobernuak indarrean jarri nahi dituen erreformak. Guridiren ustez urteak behar dira “normaltasunera” bueltatu arte.
Larunbata- igandean Usurbilen egin Herri kontsultaren inguruan jardun du Iosu Larrinaga soziologoak. Herritarren partaidetza, hautatzeko zeuden aukerak, bakoitzaren onura eta ondorioak… aztertu dizkigu Iosu lagunak. Azken minutuetan asteburuko ziklogenesia ere aipagai izan du.
Aurtongo otsailaren azken asteburuan Bizkaiko EHNE sindikatuak bere VII. biltzarra egin du. Garrantzi handiko gaiak, noraezekoak eta ezinbestekoak, jorratu dituzte kogresu honetan. Eta esan beharra dago gai horien guztien azpian kezka berbera datzala, hau da, zenbateraino garen euskaldunok geure buruaren jaun eta jabe elikagaien ekoizpenari dagokionez. Izan ere, datuek gezurtatu egiten baitute halakoak garenik: jaten dugunaren %20 besterik ez ei dugu ekoizten. Eta martxa honetan jarraituz gero, hemendik lasterrera ez da ez baserririk ez baserritarrik geratuko, beraien lanbidea guztiz defizitarioa delako. Hauek eta beste gauza asko azaldu dizkigu Ainhoa Iturbek, Bizkaiko EHNE sindikatuaren VII. Biltzarraren karietara.
Otsailari dagokiona eta hasteko formatu eta diseinu berriak eta kolore gehiago, zenbaki biribil hori behar den bezala ospatzeko. Ruper Ordorikari egin diote elkarrizketa nagusia eta Ibaizabal itsasadarrari erreportaje zentrala. Horretaz gain, ohiko atal batzuk (Gureak kanpoan, Deustualdeko Historia…) komentatu dizkiguLur Malleak, Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak. Atal berriak ere badira era berri honetan, Pintxodromoa esaterako. Hurrengo zenbakian aldaketa gehiago izango direla esan digu Lurrek.