IBAIZABAL: Aberri Eguna Hendaia eta Irunen
mar 31, 2010 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Aurten ere Aberri Eguna batzuk ospatu dira Iparralde zein Hegoaldean, baina seguru aski atentzio handiena piztu duena Independentistak Sareak antolatutakoa da. Txutxi Ariznabarretak azaldu digunez, aurtengoak inflesio-puntua izan behar du, ahalik eta independentista gehien biltzen hasteko. Igande honetako hitzordua Irunen eta Hendaian da, eta autobusak antolatu dituzte hainbat lekutatik joateko.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Lemoiz berriro
mar 29, 2010 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Iberdrolak duela ia 30 urte bertan behera utzi zuen Basordasen zentral nukler bat eraikitzeko egitasmoa. Duela gutxi Euskal Energia Erakundeak (EVE) Biscay Marine Energy Platform izeneko egitasmoa aurkeztu zuen, olatuen indarra aprobetxatzeko. Talde ekologistek begi onez ikusi dute azken hau, baina, Josu Larrinagak kontatu digunez, Iberdrolak ziklo konbinatu zentral bat eraiki nahi du leku horretan. Beste bat.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: “Top manta” eta emendakinak
mar 29, 2010 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Gogorra da “Top manta” edo kaleko CD saltzaileen egoera, eta horietariko batzuk espetxean daude. PSOEk emendakin bat aurkeztu berri du Zigor Kodean sartzeko: Patxi de la Fuente SOS Arrazakeriako kidearen ustez emendakin horrek ez luke inolako eraginik izango eta horrexegatik Bilboko Mbolo Moye Doole Plataformak beste emendakin bat prestatu du.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Iralako I. Erdi Aroko Azoka
mar 27, 2010 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Fusio elkarteak antolatuta, ostiraletik igande bitartean Iralako Eskurtze parkean izango da. Juan Mari Zulaika Iralako Auzo Elkarteko kideak azaldu digunez, Urizarreko Dorretxea berreskuratu dutelako egingo dute Azoka, hainbat gune izango dituena. Hiru egunetan zehar, musika, su ikuskizunak, kalejira, herri bazkaria eta askoz gehiago izango dituzte Iralan eta bertako jendea Erdi Aroko jantziez mozorrotuta ibiliko da.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLAS INGURUAN: Martxoaren 27ko manifestazioak
mar 26, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta hegoaldeko lau hiriburuetan datorren larunbatean egingo direnak. Krisaldian gabiltza baina handi batzuk (bankuak, transnazionalak,,,) etekin ederrak ateratzen ari diren bitartean, jende xehea gero eta estaugo dabil, Patxi Arrizabalaga ELA sindikatuko komunikazio arduradunaren ustez. Gainera, Zapatero gobernuaren azken neurriek gogortu egingo dituzte askoren lan eta bizi baldintzak.
Solasaldi hau deskargatzekoklikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artayorran baño, yantzan obetó!#42EME(III)
mar 25, 2010 Artayorran, Entzungai (podcast)
…Jone (argazkian), Jauko Barik, Miren Aranburu,Maixa ta Ixiar, Ainhoa Gozategi…martxo ia osoa emakumeei eskeini diegu, eta honakoa hirugarren saio monografikoa duzue. Emakumeen garrantzia azpimarratu nahi dugu eta euren ahotsez gozatu; zeuek ere hala egingo duzuelakoan….
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Berton aldizkaria (129.a)
mar 24, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Otsailari dagokiona eta hau ere formatu berrian dator. Ohiko atalez gain (elkarrizketa nagusia, Begoña eta euskara, Inkesta..) atal berri batzuk ditu Mahatserriko hilabetekari honek: Zabalik, Irudia edo Mendian gora. Elkarrizketa nagusia Mikel Martinez aktoreari egin diote eta kontrazalean martxan dabilen Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea agertzen zaigu, Lur Malleak Berton aldizkariko zuzendariak kontatu digunez.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Garib&Garib lantegiaren istripua
mar 23, 2010 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Pasa den otsailaren 25 Bangladesheko arropa lantegi horretan gertatu suteak 21 hildako eta 50 zauriturik utzi zituen. Gertatutakoa ez da salbuespena, herrialde horretako osasun eta segurtasun arloetako baldintza kaskarrak kontuan hartuta, Aritz Azkuek SETEMeko kideak kontatu digunez. Eta atzean, jakina, zenbait transnazional, Terranova edo H&M esaterako. SETEMetik, eta “Arropa garbia” kanpainarekin bat eginez, lan baldintzak hobetzea eta istripuari buruzko ikerketa independentea egitea eskatzen dute.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLAS INGURUAN: Baserritar gazteentzako Jardunaldiak
mar 23, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
EHNE sindikatuak antolaturik hilaren 24tik 27ra bitartean baserritar gazteentzako eta baserriratu nahi duten gazteentzako jardunaldiak izango dira Durangon, Ibaizabal ikastolan. Baserrian jardungo duten prestakuntza eta trebakuntza areagotzea dute helburu jardunaldiok eta egitarau zabal bezain jakingarria eskaintzen diete arlo askotako adituen eskutik. Elkarrizketa horretan Unai Arangurenek zehatz-mehatz azaldu dizkigu egitarauaren nondik norakoak eta jardunaldien xehetasunak.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Piperpolis: Anitzak Hitzak musika
mar 22, 2010 Entzungai (podcast), Piperpolis
Bunpada sound-ek eta EH anitzak kolektiboak, Anitzak ekimenaren batera, ‘Anitzak Hitzak’ izeneko diskoa aurkeztu digute. Asier Ercilla ( 121krew)David Nanclares ( kukuma) Asier Ercilla ( Ipuin iberiarrak) proiektu honetan batu dira harresiak eraikitzen eta susntzitzen diren garai honetan, aniztasuna ardatz duen musika eta hitzak plazaratzeko proiektuan; Anitzak Hitzak. Gurean Endika izan da.