AEBetako zenbait eliza betidanik baliatu izan dira musikaz, beren eliztarren fedea sendotzeko asmoz. Barneko sentimenduetatik ateratako kantuak, beti ere Jainkoaren loria gorestea xede izan dutenak eta gizon-emakume beltzen artean berebiziko oihartzuna izan zutenak hasieratik beretik. Hainbesteraino ere, ezen eliz kantuetatik genero oso bat sortu baitzen denboragarrenean: gospel delakoa, alegia. Gaurkoan musika hori gogorarazi eta gozarazi nahi izan digu Pedro Elias Igartuak lau diskoz osaturik datorren “Golden Age of Gospel (1945-1958)” bilduma bikaina ezagutzera emanez.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain




Askapenak antolatu duena, hilaren 6tik 13ra bitartean. Helburua Euskal Herriko hainbat gai nazioartean hedatzea bada ere, horren bitartez gure herriarekiko elkartasuna bilatzen dute antolatzaileek. Aurten 70etik ekimen baino gehiago burutuko dituzte 18 herrialde desberdinetan, Ruben Sanchez Askapena elkarteko kideak azaldu digunez. Informazio gehiago askapena.org helbidean.
EHNE sindikatuaren izenean, bertako kide den Olate Arrarte azken aspaldion Karrantza aldeko artaldeek jasan dituzten erasoez mintzatu zaigu. Elkarrizketa honetan EHNE sindikatuak otsoen erasoen aurrean administrazioek agertzen duten axolagabekeria salatu nahi izan du eta, halaber, azpimarratu egin du auzia ez dela ardiak ala otsoak, ardiak eta otsoak baizik.
Urtarrilari dagokiona eta azalean Victor Hugo Garrido venezuelarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia Lur Mallea Mahatserriko Berton hilabetekariko zuzendariak kontatu duenez. Bestetik, besteak beste, Komite Internazionalistak taldearen 30. urteurrena, euskal preso politikoen senideen egoera, Santutxuko Ihauteriak, Melilla y Fez taberna edo Kluben arteko Europako Kros Txapelketa jorratu dituzte zenbaki honetan. Horrez gain, ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta edo Asapalabarri informazio-orria.
Kafe Antzokiko kultur arduraduna den Mikel Urbeltzek otsailaren lehen hamabostaldian prestatu dituzten ekitaldiak azaldu dizkigu: Xamarren kultur hitzordua, haurren gunea, Kantagintza , ihaute jaiak eta programaturik dauden zenbait kontzertu. Aukera zabala eta anitza benetan.
Gaurkoan, Bilbon diren bi pertsona horien erakusketak aztertu ditu Ismael Manterolak. “Maneras verticales” izenekoa da Usoak Abisal Espazioan duena. Bertan margo batzuk eta gehiago ludikotasuna omentzen. Bestetik, Frank Lloyd Wrigth arkitektuarena Guggenheimen dago eta Ismaelen ustez benetako erakusketa da, ondo antolatuta eta ondo azalduta, mundu guztiak uler dezan.
Gaurkoan musika izan dugu nagusi saioan, Beratik Sexty Sexer taldearen lan berria ezagutu dugu, Hero Mantra. Mikel Larretxe abeslaria izan zen gure estudioetan eta berarekin batera kantu berriak entzun eta ezagutu ditugu. Azkenik Iruñatik Lendakaris Muertos taldekideak etorri dira ‘ Directo a los huevos’ zuzeneko disko eta dvda aurkeztera.
Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu Makala disko jartzaile eta musikaria.
Abenduan hasi zena eta, seguru aski, aste honetan bukatuko dena. Bitxia benetan epaiketa, non fiskaltzak ez zuen zigorrik eskatu eta azkenean absoluzioa eskatu duen. Dena den, epaia ezagutu arte zuhurtziaz jokatu behar da Andoni Alvarez Egunkariaren aldeko kanpainaren Euskal Herriko koordinatzailearen ustez. Orain arte burututako elkartasuna baita falta den auzi ekonomikoa ere aipatu ditu Andonik.
Iosu Larrinaga soziologoa izan dugu solaskide. Alde batetik Iberdrolak Santurtzin, Termika berriaren inguruan plazaratu berri duen egitasmoa aipatu digu eta horren zergatiak eta batez ere ondorioak jorratu. Halaber eta larunbatean Muskizen egin manifaren harira, bertako coke plantaten arazoak ere aztergai izan dira. Bi egitasmo suntsikor aldez aurretik oso zigorturik dagoen eskualde jendetsu batean.