UEU Udako Euskal Unibertsitatea du izena, baina, egia esan, urte osoan zehar antolatzen dituzte era guztietako ikastaroak. Are gehiago, Eibarren egoitza finkoa daukatenez geroztik, Markeskoa egoitza alegia. Oraingo honetan UEUren komunikazio arduraduna den Idoia Torregarairekin mintzatu gara laster heltzekoa den udaberriari begira programatuak dituzten ikastaroen nondik norakoak ezagutze aldera. Iraupen laburreko ikastaroak dira denak, 6 eta 20 ordu bitartekoak. Elkarrizketa honetan Idoia Torregaraik zehaztasun handiz ematen ditu ikastaro bakoitzaren ezaugarriak.
Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN.
Entzun orain




Urtebetea egin dugu! 2009ko otsailaren 19an hasi ginen eta hainbat izan dira urtean zehar egindako hankasartzeak… akatsez jositako saioa gaur, antxoak, gallitoak ,barreak, errata eskandalagarriak…eta abar! Partia egin dugu- eta gure kolaboratzaile eta lagunekin…!!
Aurreko ostegunean Bidebarrietako Liburutegian aurkitu dugu Angel Zelaieta hitzaldia ematen. Gaia: Gabriel Arestiren Etxea Hierro egunkarian (1962-1966), tarte horretan aipatutako kazetan Gabrielek idatzitako 24 artikuluen (kultura-, gizarte- eta politika gaiak) gaineko ikerlana aurkeztuz.
Euskal musikaren baratzean oso disko bitxia agertu da azken aspaldion, Barrence Whitfield amerikar musikariak eta Petti euskaldunak elkarlanean plazara atera duten diskoa, hain zuzen ere. Eta hori dela eta, gaurko saioan diskoa bera entzunarazteaz batera, Barrence Whitfielden ibilbide musikala ezagutzera eman nahi izan digu Pedro Elias Igartuak. The Savages taldearekin aurreneko grabazioak egin zituenetik honainoko bidea jorratu du, eta honainoko bidea Pettirekin elkarlanean grabatu duen diskora heltzen dena da. Horrezaz gain, aspaldiko musikaz ere gozatzeko aukera izan dugu: alde batetik, Henry Thomasek 1927an grabatu zuen blues diskoa eta, bestetik, Federico García Lorcak pianoan jo zituen Espeiniako herri kantak. Llan de Cubel taldeak Asturiasko folk musika fina ekarri digu eta, gainera, Elvis Costeloren azken diskoa ere ezagutu dugu.
Bederatzi hilabete pasa dira Patxi Lopez Ajuria Enean dagonetik eta denbora laburra da behin betiko ondorioak ateratzeko Xabier Aierdiren ustez. Hasteko, PSEk eta PPk gehiengoa dute Gasteizko Legebiltzarrean boto gutxiagoarekin. Bien bitartean EAJk ez du oraindik digeritu oposizioan egotea eta PP eroso dabil. Xabierren ustez ohiko arazoei (langabezia, ekonomia…) beste bat gehitzen zaie, identitatearena hain zuzen, hemen bi sendo eta desberdin daudelako. Ezker Abertzale historikoak ateratako dokumentuari buruz, “hitzetatik ekintzetara” pasa behar duela esan digu.
Ernestina Herrerak Argentinako Clarín hedabideen taldea zuzentzen du, beti poterearen laguna izan delako. Baina Marcela eta Felipe Herrera Noblek -Ernestinaren seme-alabak- DNA probak egin zituzten abenduaren 30ean. Argentinako diktaduran desagerraraziei bahitutako seme-alabak izan daitezke Herrerak, 1976an Ernestinak adoptutako bi gazte horiek. Argentinan, garai hartan, gutxienez 500 ume bahitu zituzten eta 101 kasutan argitu da afera, Alvaro Hilario kazetariak kontatu digunez.
Ezagunak dira Madrilgo gobernuak horien inguruan dituen iritzia eta asmoa, baita espainiar estatuko patronalarenak ere. Luis Guridiren ustez posible da gaurko Pentsio sistema mantentzea nahiz eta kotizazioak jaitsi: baina gobernuak (eta patronalak) nahi duena honako hau da: urte gehiago eman lanean eta gutxiago erretiroa kobratzen. Gobernuaren azken momentuko zalantzek eta sindikatuek iragarritako mobilizazioek zaildu egingo dute neurri berri horiek berehala martxan jartzea.
Egun Euskal Herrian den emigrazioa, batzuek arrotza jo arren, ez da gauza berria. Hori argitzeko,’ Euskal Herria Helmuga’ izenpean, Patrizia Muñozek dokumentala egin du. Patrizia Muñozek bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen ditu migrazio bien artean dauden puntu komunak azalaratzeko. Alde batetik Luz Amparo Pimiento agertzen zaigu eta bestetik Periko Solabarria. Gaurko saioan Patriziarekin batera dokumentalaren berri izan dugu.
Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.
videoweb10
Iñaki Barcena irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin egon gara. Aurtengo Ekozinemaldiaren planteiamendua eta egitaraua komentatu dizkigu hasera batean. Ondoren, Santurtziko termika berriaren nondik norakoak baliatu ditu zenbait gogoeta plazaratze aldera.