IRRATIA.COM #165: 2010 urtea ON abiatu dugu

blogosfera#Asel askatu esanez eta Fermin Muguruza eta Manu Chaoren Maputxe kantuagaz abiatu dugu 2010eko lehen saioa. Ozen eta argi. Podcast hau ere, Txilen edo Euskal Herrian libre entzun dezan abeslari, idazle eta blogari euskaldunak.
Joxe Rojas Teknopata blogaria izan da 2009ko urtea sarean gugaz batera komentatu duena. Oso elkarrizketa interesgarria izan da, solasaldi tekno/sozial/kultural mamitsua egin dugulakoan.
2009koak errepasatu eta 2010erako nondik norakoak aurrikusten ere egin dugu gure ahalegina, Joxe Rojas, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendik.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: aste honetako Argia

ARGIA22132.213.a zenbakia duena eta azalean Marcela Lagarde, Latinoamerikako feminismoaren ikurra. Mikel Asurmendik, Argia astekariko kazetariak beste artikulu batzuk ere komentatu ditu, hala nola Berdintasuna enpresetan, Turkia eta kurduak, Lagun antzestua (Joseba Sarrionandia) edo Jean Lissarri eta Joaquim Dolz-Mestreri egindako elkarrizketak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOINUGELA: AL GREEN, SISTER ROSETTA THARPE…

tharpeBukatu dira gabonak eta bueltatu da gure Soinugela. Hori bai, ez ditugu gabonak ahaztu eta gabon kantuz beteriko disko batekin hasi dogu saioa: Bob Dylanek atera berri duen “Christmas In The Heart”. Bixardunak, Eskorbuto, Jim Dickinson, Al Green, Sister Rosetta Tharpe… ere izan dira gure artean.        ON EGIN!

Saio hau deskergatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton aldizkaria (127.a)

elgoibar (f-2) 24-07.JPGAbenduari dagokiona eta azalean Juanki Markes: honi elkarrizketa luzea egin diote erreportai nagusian. Horrezaz gain Azulquillas akrobatak, Juan Gardezabal arbitroa zena eta Mambo Poa bidaia kontakizunak. Eta ohiko atalak: Begoña eta euskerea edo Inkesta. Lur Mallea Mahatserriko    Berton aldizkariko zuzendariak aldizkaritik kanpo diren beste bi gai aipatu ditu: Santutxuko Sei izar krossa eta Asel Luzarragaren atxiloketa. Bukatzeko, urtarrileko zenbakia formatuz desberdina izango dela komentatu digu Lurrek. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (24.a)

ALTUBEUrtarrilaren lehen igandean agertu dena eta gai nagusia bezala “Hirietan barrena gaia jarrita” jorratu dute. Altubeko basoan murgiltzeko 4 arrazoi, Orbaibar hegoaldeko ezproia, Harrespilak, erraz egiteko hiru txango edo ohiko argazki eder bat ere komentatu ditu Hektor Ortegak, Nora aldizkariko erredakzio buruak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook