SOLAS INGURUAN: Kyoto- Green Peace
urt 31, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Iñaki Barzenak Kyotoko goi bileraren inguruan atera daitezkeen zenbait irakaspen aipatu dizkigu eta era berean Juantxu Lopez Uralderen atxiloketari buruz.Halaber, Green Peace-k Euskal herrian jokatzen duen paperaren harira ere jardun du Ekologistak Martxan taldekidea den Barzenak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Elkartasunezko begirada bat Haitiko musikari
urt 29, 2010 Entzungai (podcast), Soinugela
Elkartasuna era askotan adieraz daiteke eta musika ere bide horietako bat izan daiteke. Hedabideek zabaldu dutenaren arabera, Haitiko jendeak ez omen dio kantatzeari utzi, bere habitataren suntsipena gorabehera. Pedrok gaurkoan Haitiko musikariek sorturiko musika ederra eman nahi izan digu ezagutzera elkartasunezko keinu gisara. “Meringué”, “Calypso” eta “Compas” doinu alai eta dantzagarriak, bertako musikari hoberenak emanak: Mini All Stars, Boukan Ginen, Simbi eta Toto Bissainthé. Horrezaz gain, Grezian barrena ere ibili gara”Rembetika”-ren maisu dugun Vassilis Tsitsanisen hiru kanta entzuten, eta Patsy Cline countryaren dama, Alí Farka Touré eta Toumani Diabaté maliarrak eta Ruper Ordorika bere azken diskoarekin izan ditugu, besteak beste.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artayorran baño,yantzan obetó!#34
urt 28, 2010 Artayorran, Entzungai (podcast)
Asteon ere material berria! Azken hilabeteotan ateratako diskoak! Jok, The Sparteens, UK Bill, Harrobi, Gose,PAM, Willis Drummond (argazkian)…eta abar…Binilo Tenpore atalean Joseba Elosegi gogoratu dugu Etxamendi eta Larralderen eskutik. Bejondeitsuela! I. Elgezabal&J. Zabala
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ:GOIZANE AZPIRIgaz , sormena hizpide
urt 28, 2010 Berbaz, Entzungai (podcast)
Sormenari, sortzeko ahalmenari buruz eman dugu gaurkoa Goizanegaz berbaz. Sortzen izateak gure burua eta gure barne-sentipenen mundua hobeto ezagutzeko aukera ematen digu. Zerk mugatzen gaitu? Zerk ematen digu benetako poza? Nola gainditu sortzeko eta gustorago bizitzeko trabak?
Guztiak gara sormentsu jaiotzez eta askori ahalmen hori kamustu egiten zaigu adinean behera.
Goizanek tailerrak eratzen ditu sormena berpizteko, helduekin eta haurrekin, artistekin zein kaleko jendearekin sormen-zirikatzaile dabil. Badu zer esana gaiaren inguruan. Entzun!
Harremanetarako: goizaneam@hotmail.com
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Zinegoak 2010
urt 28, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Larunbat honetan hasi eta otsailaren 6a bitartean Bilboko hainbat lekutan martxan izango da Zinegoak, Gai-Lesbo-Trans Zinemaldia. Aurten Cannes, Berlin, Donostia edo Erroman parte hartu duten zenbait luzemetrai izango dira ikusgai. Horrez gain dokumentalak, laburmetraiak, zortzi lan “bereziak” eta gehiago (Txistu showa, Off Zinegoak, festak, musika..) Bea Majuelo Zinegoakeko komunikazio arduradunak kontatu digunez.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLAS INGURUAN: AHT eta Urdaibai aztergai
urt 28, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Bi gai hauek aipatu dizkigu Iñaki Barzenak. Alde batetik joan den larunbatean Hendaia- Irun artean egin zen AHTren aurkako manifa eta dagoeneko izan duen eragina batez ere Ipar Euskal Herriko politikarien artean. Bestetik, Ekologistak Martxan taldeak Urdaibai erreserban egin nahi zuten gehiegikeria espekulatibo baten aurka irabazitako auzia ere aztergai izan du Iñaki lagunak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Prest aldizkaria (99.a)
urt 27, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Urtarrilari dagokiona eta zenbaki honetako Monografikoan “Euskaraz saltzen” gaia jorratu dute. Horrezaz gain, elkarrizketa pare bat egin dute, Luis Alejos mendizaleari eta Hotsak Hezurretan musika taldeari. Bestetik, Komite Internazionalistak taldeko 30. urteurrena edo Deustuko Ihauteriak ez zaizkie ahaztu, eta bukatzeko, ohiko atalak (Gurera etorriak, Inkesta, Deustuko Historia…) komentatu ditu Mikel Urkizu Prest aldizkariko kideak. Hurrengo zenbakiak, zenbaki borobila izateaz gain, formato aldaketa ekarriko du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: zerbitzuen eta zergen prezioen igoera
urt 27, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Administrazioak diru behar larrian dabiltza eta kontsumitzaileenganako presioa areagotu dute zerbitzuen prezioetan zein zergetan. Aurten, ederki igo dituzte argindar, butano, posta edo garraioen prezioak, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak azaldu duenez. Euskal udal gehienek ere, igoera handien joera agertu dute eta Errenta Aitorpenean gauza bera gertatuko da. Bien bitartean, Pentsioak edo Gutxieneko Soldata oso gutxi igo dituzte.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLAS INGURUAN: MSTrekiko elkartasuna
urt 27, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia
Jesus Urrutia ekonomilariak ia sei hilabete eman zituen iaz Brasilgo Paraná estatuan, MSTrekin (Lurrik Gabeko Mugimendua) elkarlanean. Mundukide Fundazioaren helburuak, kooperatismo mailan, estatu horretako Cantuquiriguasúko garapena bultzatzea eta formazioa ematea dira. Brasilgo eta Paranáko zenbait datu eman ondoren, Jesusek bere lana eta bizipenak kontatu ditu, bueltatzeko prest dagoela esanez.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KINGSTON HIRIA: LEE PERRY, MAX ROMEO & THE UPSETTERS (2)
urt 26, 2010 Entzungai (podcast), Kingston Hiria
Aurreko saioan hasi genuenarekin jarraituz, “War Inna Babylon” diskoa entzun dogu. Binilo zaharrei begiradatxo bat eman eta “Lee Perry & Friends” aurkitu dogu. Bukatzeko, “Rokeroek be egiten dabe Reggaea” gaiarekin hasi gara eta Led Zeppelin, Corey Harris edota Jonathan Richman egon dira gure artean. Datorren saioan entzungo doguz “Rokero” gehiago Reggaea egiten. ON EGIN!