IBAIZABAL: Emakume Abertzaleon IV. Topaketa feministak

emakumeLarunbatean, hilaren 12an, Tolosan burutuko dituztenak “Biluztuz jantzi” lelopean eta Bilgune Feministak antolatuta. Elkarte horren Miren Arangurenek kontatu digunez, laugarren Topaketa hauetan hainbat galderari erantzuten saiatuko dira ehunka emakume abertzalek, besteak beste honako honi:  Euskal Herriko eraldaketa gauzatzeko zein praktika feminista behar dugu? Honen inguruko informazio gehiago www.bilgunetopaketak.mundua.com helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: BECeko finala

bertsoHeldu den igandean jokatuko da aurtengo bertsolari txapelketaren final handia BEC-en. Hori dela eta 8 finalisten errepaso laburra egin dugu: nortzuk diren, nola kantatzen duten… Igandeko plater goxoaren aperitibo txikitxo bat.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Audience, Anari, Lambchop…

audiensDurangoko azokaren garai hauetan ezinbestean aurkeztu behar dira disko berriak, ugari izan dira, gaur Audience gernikarren A shake in calm water eta Anariren Irla izan diskoak aurkeztuko ditugu. Disko zoragarriak biak. Hauekin batera, disko zaharragoak, oso interesgarriak era berean, Lambchop Damage edo Beth Ortonen Central Reservation. Ondo izan.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Aminatou Haidar gose greban

AminatouhaidarEkintzaile sahararrak 24 egun daramatza gose greban, Lanzaroteko aireportuan, Marokok pasaportea kendu ziolako eta bere herrira, Aiunera, bueltatu ezin duelako. Eneko Calle Euskal Herriko Sahararen aldeko Elkarteen Kordinakundeko kidea Aminatourekin egon da Lanzaroten eta emakume horren osasun egoera baita Marokoko zein espainair estatuko “jokua” ere azaldu digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: Nora aldizkaria (23.a)

xaoAbenduari dagokiona eta gai nagusia “Ibilbideak tren geltokietatik”, bost ibilbide interesgarri proposatzen dituena.  Gipuzkoako Kartografia zaharra landu ondoren, “Euskara Bidaide” atalean Agosti Xaho errepublikarraz idatzi dute. Horietaz gain,  Kakalardoen inguruko erreportai luzea, ohiko argazki aderra eta erraz egiteko hiru txango agertzen dira. Urtarrileko zenbakian, Euskal Herriko bost hiriburuetatik abiatutako beste hainbeste ibilbide tematiko ezagutuko ditugu, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu digunez.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Artayorran baño, yantzan obetó!: #29 Disko Barriak!

laboaMikel Laboa joan zitzaiguneko urteurrena bete dugu….eta Durangoko Azokan entzungo diren kanta berriak….!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:OIHANE RUIZ MENENDEZ arkitektura eta urbanismo parte-hartzailea

kolekHIRIA kolektiboan dabil Oihane eta arkitektura eta hirigintzan ditu bizibide. Duela hilabete batzuetako elkarrizketa oparoari jarraitu diogu, zeresan handia duelakoan. Gaurkoan honako gai hauek ardatz hartuta:

* zer egingo zenuke Bilbo hirian hirigintza eta arkitektura gaietan erabakiak zeure esku baleude?
* esku artean darabiltzan proiektuak: Corazon de María plazaren berregokitzea (euren esku dagoen proiektua) eta Tolosan burutzen ari diren parte-hartze proiektua

Erreferentziak:

2009ko urtarrileko elkarrizketa: http://www.bilbohiria.com/web/2186

www.hiriakolektiboa.orgI

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: Euskararen Nazioarteko eguna

eskaraGaur Euskal Herrian zein kanpoan ospatzen dena. Euskara hizkuntzaren egoerak bultzatuta egiten da ospakizun hau, Tasio Erkizia euskaltzaleak azaldu digunez. Batzuentzat beste egun flokloriko bat izango da, Euskararen Nazioaren partaide sentitzen garenontzat, aldiz, egunero da euskararen eguna. Bilbon, eta hainbat euskal eragilek antolatuta, Plaza Barrian eta 7 Kaleetan ekimen batzuk izango dira arratsaldeko 18.00etatik aurrera.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: Kopenageko goi bilera laster

klimHilaren 7tik 18a bitartean burutuko dutena. Gai nagusia klimaren aldaketa nola balaztatu izango da eta jakina, horri lotuta CO2ko isurketak nola murriztu. Goi bileran munduko mandatari asko izango dira eta ikusi beharko potentziek (AEBak, Europako Batasuna, Japonia…) zein herrialde emergenteek (Txina, India..) zer jarrera hartzen duten. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte zibilaren presioa, eta hantxe izango dira milaka aktibista Iñaki Barcena Ekologistak Martxan taldeko kideak kontatu digunez. Lurraren aldeko eguna mundu osoan ospatuko da, baita Euskal Herrian ere, hilaren 12an.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: “Euskal Hiria” VIII. Kongresua

hiri 2

Asteartero egin ohi dugunari jarraituz, gaurko solsaldian EHNE sindikatuko kide den Iratxe Arriolarekin hitz egin dugu. Gaia “Euskal Hiria” izeneko kongresua izan da, zeinaren bitartez gure agintariek hiriaren aldeko apostu irmoa egiten duten, herrien eta baserritarren kalterako, oso gizarte eredu erasokorra eta jasangaitza proposatuz. Iratxe Arriola oso kritiko azaldu da eredu horrekiko.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook