Berbaz hastean bagenekien zer berbagai utziko genuen bazter, baina
apenas zeri helduko genion. Bere burua aurkeztearekin bat agertu da,
gero, bere euskararekiko eta Bilborekiko grina eta horiek eta beste
izan dira ordubetekoaren ardatz: etorri barriak euskararen munduratzea
izango dugu gakoa. Eta euskaldunon gogoa, geureari zoriontsu eusteko
bermea.
Arrazakeria baino, diruagatiko bazterkeria omen da nagusi gaur eta
mundu mailan jendeak mugitzeko askatasunik eza (haien herrietako
ekoizpena ez bezala) eta paiaratzen den injustizia irauli beharrekoak,
katolizismoaren “karitatetik” landa.
Idazteari buruzko perlaren bat ere entzun diogu Laurari gaurkoa
bukatzeko. Entzun!
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain




Bi disko zoragarria gaurkoan, Euskal Herriko uzta oparoa eta kalitatez betea dela egiaztatzen dutenak, alde batetik Ruper Ordorika maisu handiaren azken diskoa, (Haizea Garizumakoa) disko intimo aeta hondo joria duena, eta bestetik Audience talde bikainaren eskutik datorkiguna A shake in calm water, disko honetan ere kalitatea agerian. Hauetaz gainera badira gaur beste gonbidatu batzuk, disko ez horren berriak, baina beti ere gogoangarriak. On egin!
Abenduari dagokiona eta azalean, besteak beste “Gabonak ospatzeko era desberdinak”: honi dedikatu diote Monografikoa. Horrezaz gain, ohiko atalak: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustuko Historia eta Eskolak… Bestalde, bi elkarrizketa jorratu dituzte zenbaki honetan, Mikel Urkizu Prest aldizkariko kideak kontatu digunez: bata Topaguneari Tokikomi buruz; bigarrena, aldiz, Deustuko Emakume taldeari.
Herrian bazterrak nahastu ditu gaiak, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. Udatik hona, EAJk gobernatzen duen udalak hainbat erabaki hartu eta ez ditu hartu afera honen inguruan: azkenean, golf zelaiarekin batera hotela ere eraiki eta inauguratu dute, horretarako baimen batzuk falta zirela, eraikitzaileak miloi bat eta 200.000 euroko zorra langileei utziz. Gainera, 50 apartamendu eraki dituzte, eta izen batzuk ezagunak dira. Aste honetan Udalbatzarra izango da Larrabetzun eta ikuskizun zer gerta daitekeen.
Seguru aski laster indarrean izango dena. Amaia Agirresarobe Alternatiba alderdiko kiderearen ustez, lege berri hori ez da egokia hainbat arraziorengatik. Aurrerapenik badu, baina funtsezko gai gehiegi utzi ditu bidean. Eskubi politikoaren eta Eliza Katolikoaren jarrera aztertu ondoren, Amaiak esan digunez “Gizonak erdituko balira… eztabaida eta legea desberdinak izango lirateke”.
irratia.com eta egunkarialibre.info auzolanean. Bilbo Hiria irratitik zuzenean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Gaur irratsaio berezia egingo da Egunkaria libre! manifestazioa zuzenean kubritzeko,
Etzi, hilaren 18a bukatuko dena eta momentuz itxura onik ez daukana. Atzean klimaren aldaketari ekiditeko CO2ko murrizketak eta Nazio Batuen Erakundearen bileretan hitz asko baino ez. Paul Nicholsson EHNE sindikatuko kidearen ustez, hobe da akordiorik ez egotea, merkantilismoan oinarritutako akordio bat baino. Bestetik, Kopenhageko kaleetan 100.000 lagun bildu dira egunotan, espero baino gehiago eta azpimarragarria Polizien erantzuna: momentuz 1.500 lagun atxilotu dituzte, “prebentiboak”.
Durangoko ostea oraindino pasa barik, kanta eta disko berrien sasoia da; material berria entzungai aste honetako saioan:Flakutt, Anari, Ruper Ordorika, Bide Ertzean..Bota atxurre ta bejondeitsuela!
rronda kaleko DDT banatzailean eta Gatazka Gunean egiten du lan egunean sei orduz. Momentu gozoak ematen dizkio horrek ere noizbehinka. Eske etorriari liburu-aholkuak egin eta denbora bat garrenean esker ona adierazteko itzulitakoan, kasu.