SOLAS INGURUAN: Iralabarriko arazoak

Irala_bulegoaGaurkoan Juan Mari Zulaika Iralabarriko Auzo Elkarteko kidea izan dugu, auzo horrek dituen zenbait arazoren aragazkia ateratzeko asmotan. Juan Marik Bilboko sarrerako Dorretxearena, Trenbidearen lurperatzearena, Pabiloiena, Eskurtzeko Eskolena eta beste batzuk aztertu ditu, Iralan Udalak abandonaturik sentitzen direla gaineratuz.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton aldizkaria (125.a)

alain-tailerra2Urriari dagokiona eta azalean Alain M. Urrutia,  “Ihes ederra” nobela grafikoa argitaratu berri duena: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, “Burdinezko gerrikoan zehar” duela gutxi egindako ekitaldia, Begoña izeneko kortsarioak, Bertsolari Txapelketa Nagusia Mahatserrin, Inkesta (Abasolo txakolindegiaren inguruan) eta Joseba Barrenetxearen argazkien irudia, Lur Malleak, Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak, komentatu digunez.

Ellkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: III. Zinema Inmigrazio eta Interkulturitate Astea

cineHilaren 5etik 10a arte Bilboko leku batzuetan burutuko dutena. Horretan, hainbat zine proiekzio, aurrestreinaldi, mahai inguru eta ipuin kontalari izango dira Maite Bidarte antolatzaileak azaldu digunez. Honen inguruko informazio gehiago www.cineinmigracion.jimdo.com orrialdean dago.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Piperpolis: BAD jaialdia, Lutxanako azaro Kulturalak eta Ihes ederra komiki eleberria

ihes ederraGaurkoan bi jaialdi izan ditugu hizpide alde batetik lutxana erandioko Azaro kulturalak, hilabete osoan zehar ikastaroak, hitzaldiak, antzerkia musika..izango dira Lutxanako eskoleta, gainera dena musutruk. Bestetik Bilbao Antzerki Dantza jaialdiaren hamaikagarren edizioa ezagutu dugu. Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiak ‘Ihes ederra’ komiki eleberria argitaratu berri dute. Biekin batera komikian murgildu gara.

Saioa entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #158: Ubuntu 9.10 berriaren inguruko esperientziak

ubuntuUbuntu 9.10 sistema eragile librea hartu dugu hizpide, azken argitarpenetik egun bakar batzuetara.  Irratira Josu Orbe irakaslea gonbidatu dugu, eta Ubunturen gaineko xehetasunak, bitxikeriak eta azalpenak eman dizkigu. Bere Ubuntu Basque Experience bloga alde horretatik edukiz jositako webgunea da. Entzuleek ere #ubuntu11 etiketa erabilita, bere esperientziak kontatu dizkigute twitter bidez.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (22.a)

noraAzaroari dagokiona eta azalean “Trebuñuko gida” dakarrena. Horrekin batera “Biarnoko euskaldunak”, “5 Haize errota”, Navas de Tolosa bataila, Bitakora Kahiera, ohiko argazki eder bat edo erraz egiteko hiru txango, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu digunez. Abenduan, aldiz, trenbideak izango dira protagonistak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook