PIPERPOLIS: Ruper Ordorika eta Oier Guillan

imagesGaurkoan Ruper Ordorika hurbildu da gurera, New Yorken grabatu ditu Ruper Ordorikak lan berriko kantuak uda hasieran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikarien laguntzaz eta Donostiako Elkar estudioan egin ditu nahasketak Jean Phocas teknikariarekin. Oier Guillanekin batera ‘Eskuen sustriak’ poema bilduma ezagutu dugu. Poema intimoak nahiz kolektiboak batzen dira Dusarekin argitaratu duen ‘Eskuen sustraiak’ liburuan.
Saioa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #162: Sahararen aldeko musika librea eta albiste digitalak Teknoflash saioan

SAHARAMusikherria disketxekoek elkarlanean burutu dute azken disko hau. Sahararen aldeko lana burutu dute talde ezberdinek. Horko doinuekin abiatu dugu irrati emankizuna. Saharan hasi, eta bestelako doinuekin jarraitzeko, Durangoko azokaren atarian.

Musikarekin jarraitu dugu, Mikel Laboari Bi kate bertsio berezia eskaintzeko, BAP! taldearena. Eta gero eitb.com eta bereziki ETBko albistegietako tarte berezi bat ezagutu dugu Iñaki Olano kazetariaren eskutik: Teknoflash
Luze aritu gara albiste digitalak, kultura digitalaz, teknologia berriak eta hedabide zaharretaz. Eta saio honek zein besteek zelan bat egiten dute sare sozialetan.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (97.a)

EGOITZAzaroari dagokiona eta bertan ohiko atalak: Gurera etorriak, Inkesta edo Monografikoa (Bel cantoari dedikatua). Horietaz gain, elkarrizketa pare bat nabarmendu du Lur Malleak,  Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak: Egoitz Askasibarri eta Pedro Zuberogoitiari egindakoak. Cobaya antzerki taldearen 40 urte edo Karrantzako esne makinak ere komentatu ditu Lurrek.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

ARTAYORRAN BAÑO, YANTZAN OBETO! Disko berriak!

anariKantu pupurria dakargu gaur disko berriekin eta denetik…Jimmy Arrabit Trio, Anari, Ruper Ordorika, UEK eta Ken Zazpi, beste batzuen artean… bota atxurre!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOINUGELA: Leadbellyri buruzko monografikoa

ledbellyIa bi orduko saio aparta prestatu digu gaurkoan Pedro Elias Igartuak kritikari guztiek XX. mendeko musikaren zutabetzat jotzen duten Leadbelly hobeto ezagutzeko, bere biziaren gorabeherak ezagutuz eta bere ibilbide musikalaren berri emanez. Askoren ustez, herri musikaren eta geroztiko musikaren arteko zubia eraiki zuten musikarietariko bat dugu Leadbelly, orotara grabatu zituen bostehun kanta haien bitartez altxor ikaragarria utzi ziguna.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Malariari buruzko nazioarteko biltzarra

malariaHilaren 26 eta 27 Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko dutena, Jabier Gil Medicus Mundi erakundeko bozeramaileak azaldu digunez. Malariak, gutxienez miloi bat lagun hiltzen ditu urtero munduan, eta oraindik ez dago txertorik. Jabierren ustez malaria pobreziari lotuta dago. Biltzarrean hainbat lagunek hartuko dute parte, besteak beste, Kolonbiako Manuel Elkin Patarroyo doktoreak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #161: Mapa libre batean kultura aurkitzen

mapakOpen Street map ezagutzen duzu?
Munduko mapa librea da, wikipedia egiten den bezala osatzen ari den mapa. Euskal Herria ez dakigu esistitzen den, baina euskal herriak hasi dira mapeatzen bertan. Mikel Lizarraldek azaldu digu mapak zelan egiten diren.
Eta mapan ibili gara gora eta behera, Durangora heltzeko. Azokatik paraje, Ahotsenea topatu dugu, eta Edorta Jimenezekin hasi gara berbetan. Sorkuntza, literatura, musika, hizkuntza, azoka… tartean kantu batzuk entzun ditugu, zelan ez.
azkara.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Casiotone for the painfully alone, Ebony bones…

the-gossip-sflbMikel Laboa ekarriko dugu gaur kantu pare batekin, bere lanarekin kaleratu den azken bildumatik ateratakoak. Honetaz gainera, disko musitaren ikuspegi berria hurbilduko dizuegu, Gossip edo Ebony bones bezalako taldeekin. Bestelako musikak ere badaude gaurko saioan, baina hoberena entzutea da, horretarako da eta Musibla. Ondo pasa!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna

emakumeakHilaren 25ean mundu osoan ospatzen dena. Gainera, ezagututako azken zenbakiek arazo sozial horren dimentsioa hobeto ulertzen lagundu dute: aurten dagoeneko 5 emakume hil dituzte Euskal Herrian; EAEn, 3.000 emakume baino gehiagok salatu dituzte tratu txarrak; iaz, tratu txarrak eman zituzten 1.142 gizonezko atxilotu zituzten… Egoera ikusita, Marije Etxebarriak (Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kidea) eraginkortasuna eskatzen die erakunde publikoei, azentua hezkuntza jarrita.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Gabonetako gastuak

langosta02Deloitte enpresak egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herrian familien batez besteko gastua 902 eurokoa izango da Gabonetan. Zenbaki handia da, Europako herrialdeekin edo Espainiarekin alderatuta, baina iaz baino %18 txikiagoa. Gastu handienak oparietan eta elikaduran izango dira, eta kontsumo arduratsua bultzatzeko aholku batzuk eman dizkigu Jose Luis Segurak, EKAko komunikazio arduradunak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook