ARTAYORRAN BAÑO, YANTZAN OBETÓ! Disko barri-beroak!

berri txarrakAste honetako saioan labetik atera berriak diren diskoak entzun ahalko dituzue: Berri Txarrak, Mikel Urdangarin, Bide Ertzean….Binilo Tenpore tarte analogikoa eta agenda ere bai!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

artayorran baño, yantzan obetó! gaur, Gose III

GoseIII Bota atxurre! Gose III lanaren aurkezpenean izan ginen soziedade gastronomiko batean… guzti horren kronika gaur 2. denboraldiari hasiera emateko…ondo etorri!

J.Zabala&I.Elgezabal

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa

bilbaoPasa den irailaren 24an Bilboko 19 Auzo Elkartek sortu zutena. Alaitz Argandoña Federazio horretako idazkariak  sorrera, helburuak, eztabaidak, dokumentuak eta gehiago kontatu ditu. Alaitzen ustez, hiritarron parte hartzea da helburu garrantzitsuenetariko bat eta horretan dihardute, besteak beste.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Toots & The Maytals (1. atala)

tootsUda Euskal Herrian bero-bero igaro dogu, baina heldu da hotza eta Karibera joan gara barriro, gure Kingston Hiria maitera. Han topatu dogu beroa eta, nola ez, musika ona. Gure lehen hitzordua Toots eta bere Maytals-ekin izan dogu. Euren lehen hamar urteak (1962-1972) izan ditugu entzungai lehen atal honetan. On egin, lagunahk!!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Loturak:

Toots & Maytals – Louie Louie (Youtube)

Wikipedia

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Mexiko erreboltaria

KOMITEINTERNAZIONALISTAKAste honetan Ermuan, Komite Internazionalistak taldeak antolatuta, lelo horrekin burutzen ari diren jardunaldiak. Helburuak, Mexikoko egoera, egitaraua eta gehiago kontatu digu talde horretako Juantxo Diezek. Egun nagusia datorren larunbatean, hilaren 31, izango da.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Piperpolis: Bide Ertzean eta ‘Babiloniko loreak ‘antzezlana

bide ertzeanBide Ertzeanek urte hasieran Tolosan egindako zuzeneko emanaldiaren disko eta Dvda ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko egindako kontzertua Leidor Sessions deituriko disko eta Dvdan batu dute. Imanol Ubedarekin batera Bider ertzeeanen ibilbidearen errepasua egin dugu. Bestetik Ande Lipusekin batera Antzerkiola imaginarioak estreinatu berri duen’ Babiloniako loreak’ antzezlanaz mintzatu gara. Amama baten azken egunak ardatz hartuta bizitza eta heriotzaren inguruan gogoeta egin dute.

Saio hau entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #157: Xiberoko Botza, Santimamiñe garaiko Internet eta albisteak 2.0

xiberokobotzaXiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak aztertu ditugu berarekin. Egun, irrati euskaldun hori egiteko Internetek eskaintzen dizkien aukerak zehaztu ditu Etxebarriak.

Saioaren bigarren zatian, musika aditu ondoren geocities zena zelan desagertuko den komentatu dugu. Interneten historian, euskarazko lehen webguneak kasu, gogoratzeko parada izan dugu. Ostean asteroko albistegi digitalari -Albisteak 2.0- ekin diogu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLAS INGURUAN: Euskal baserria

gernikaOsasuna irratizale hori! Gernikako urriko azken astelehenaren harira Euskal baserriak bizi duen egoera irratiratu digu Iosu Larrinaga soziologoak. Gure baserritarren kezka eta arrangurak, egungo arazorik larrienak, gazteen etorkizuna baserrian, soluziobideak… Guzti hori Gernikako azokatik datozkigun usai eta zaporeen artetik!

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Durango 1936ko gorazarrea

durango1936Hilaren 23an Durango 1936 Kultur Elkarteak antolatuta egingo dutena. Bertan gorazarrea egingo diete 1936ko estatu-kolpe faxistari aurre egin zioten durangar eta iurretarrei. Egitaraua eta xehetasunak Maria Gonzalez Gorosarri Durangoko elkarte horretako kideak kontatu dizkigu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: 3. Lurraren Astea

lurrarenasteaGernikako Ieup ! Gazte asanbladak antolatuta eta egunotan indarrean duguna. Helburua da partehartzaile gazteei ikasteko, eztabaidatzeko, ingurua ezagutzeko eta eraldatzeko aukera ematea da. Horretarako, dokumentalak, hitzaldiak, liburu-aurkezpena eta mahai-inguru bat antolatu dituzte, Oier Ieup! Gernikako Gazte asanbladako kideak kontatu digunez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook