Lelo horrekin, hilaren 6an larunbatean abortuaren aldeko manifestazio burutuko dute Bilbon, Euskal Herri osoko 27 taldek deituta eta hainbat mediku, erizain, profesional, sindikatu eta herri mugimendutako atxikimenduarekin. Marije Etxebarria Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kideak kontatu digunez, historikoa da aske eta doan abortatzeko eskubidearen aldarrikapena. Espainiako gobernuak Abortuaren inguruko legearen erreformaren aurrean hainbat kezka eta atzerapausu azaldu ditu Marijek. Bestetik, bistan da azken bolada honetan Eliza, eskubi politikoa, zenbait komunikabidek… daramaten abortuaren aurkako jarrera gogorra: horien aurrean jendea animatu nahi dute feministek, emakumeen kontuak emakumeek beraiek erabaki ditzaten.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain




Hamazazpi ekitaldi izango dira hil honetan, Mikel Urbeltz Programazioko kideak kontatu digunez. Lehen astean bi antzeslan (Euskarazetamol antzeslana aipatu behar bereziki), kontzertu bat (Turtle Island eta Esne Beltza) eta Udaberri jaia izango dira. Datorren astean, aldiz, ACT 2009k bost ekitaldi izango ditu. Hirugarren astean denetarik izango dugu: jaia, zinema (Itsasoaren alaba), dantza (Urbeltzen dantza ganbara), beste kontzertu bat eta Europako Musikaren eguna. Bukatzeko, ekainaren 4. astean Gabriel Aresti euskaltegiko jaia, Lagun artean kantari eta beste kontzertu bat (Blues Caravan) izango dira Bilboko Kafe Antzokian.
Maiatzari dagokiona eta azalean Mikel Losada aktorea agertzen da, elkarrizketa nagusia berari egin diotelako. Lur Mallea Mahatserriko Berton hilabetekariko zuzendariak ohiko atalak ere komentu ditu: Begoña eta euskerea, inkesta.. Gero, Santutxuko Lakomi Gaztetxearen 1. urtebetetzea eta Mahatserriko euskara datuen inguruko artikulu berezia etorri dira: jende gehiagok egiten du baina erabilera eskasa da. Kulturan Kastañoseko 4. Euskal Jaia eta “Otxarkoaga.Retratos” liburua aipatu ditu Lurrek. Eta kirola ere izan dugu gaurkoan: alde batetik Athleticeko jokalari Koikilik Txurdinagako Eskola bisitatu du; eta bestetik Santutxu Hockey taldea, Lehenengo B-Ipar ligako txapelduna.
Pantxoa Irigarai Irulegiko Irratiko esataria astelehen honetan Errobi ibaian agertutako gorpuaren inguruko gaiarekin hasi da gaurko kronikan eta horri buruz zuhurtzia eskatu du. Gero, hautsak harrotu dituen beste gai bat komentatu du, Alliot-Marie Frantziako ministroak esandakoa: Hendaia eta Baionaren arteko AHTren lanak ez direla egingo. Europako Hauteskundeak ere izan ditu mintzagai baita Iparraldeko zenbait hautagaitza ere. Bukatzeko, Pantxoak datorren larunbatean Barakaldon jokatuko den Euskal Herriko Haur Kantu txapelketa aipatu du.
Hilaren 5, 6 eta 7an Larrabetzun burutuko dutena, Literatur Eskolak antolatuta, herri horretako hainbat eragile eta elkarteren laguntzarekin. Patxi Gaztelumendik datorren asteburukoa azoka berezia eta gehiago izango dela azpimarratu du, euskaraz idatzitako liburuena. Bertan, azokaz gain, errezitaldiak, liburuen aurkezpenak, antzerkia, musika, blogak eta letrak, umeentzako ekitaldi propioak.. Honen inguruko informazioa gehiago www.larrabetzu.org helbidean.
Erraldoia den General Motors multinazionalak porrot egin du eta zor handia dauka: aurrera egiteko, Luis Guridik kontatu digunez, langile asko kaleratu, 14 lantegi itxi eta AEBetako gobernuari diru laguntza publiko handia eskatuko dio. Luisen ustez, azken hori de facto nazionalizatzea da, nahiz eta hitz hori ez erabili. Horrekin batera, duela gutxi arte bazkidea zen Opelek arazo larriak ditu, eta antzeko neurriak iragarri ditu. Bukatzeko, autoek petrolioa behar dute ibiltzeko eta LPEEk (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakunde) ekoizpena murrizuko ez duela adierazi berri du, “ekonomiaren susperraldia ez oztopatzeko”.
Josu Larrinagak bi gai horiek jorratu ditu gaurko Solasaldian. Hasteko, Espainiako gobernuak aste honetan bertan Garoñako zentral nuklearraren etorkizuna erabaki behar duela gogoratu digu: 40 urtez indarrean eman ondoren lobby nuklerrak beste 10 ematea nahi duela esan du. Horrekin batera, batez ere Araban dagoen kontrako iritzia aipatu du: Garoña oso zaharra da, istripu asko izan ditu eta gertuegi dugu. Bestetik, Javyer Fernandez enpresariaren azken gorabeherak aztertu ditu: Alonsotegiko Habitade egitasmoa, Miribillako frontoia eta beste lan batzuk, politikagintzan eta kirol munduan zituen lagunak , eta egun labankadak nagusi. Josuk Lopez de Arriortuaren kasua ekarri digu gogora, bere ustez antzekoa delako.