IBAIZABAL: Irungo Alardeak
eka 30, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaur ere bi Alarde izan dira Irunen, Bilgune Feministako Izaskun Guarrotxenak kontatu duenez. Tradizionalean emakumeek solik kantinera bezala desfilatzen dute; Mistoan, aldiz, soldadu papera ere betetzen dute. Izaskunen ustez Mistoa indartzen ari bada ere, bide luzea geratzen da benetako parekotasunera heltzeko. Eta gakoa, besteak beste, Irungo eta Gipuzkoako erakunde publiko batzuetan datza. Bukatzeko, Alarde Tradizionala hasi berria zenean Irunen bertan izandako azken eraso matxistaren berri eman digu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Bizardunak eta Juanra Madariaga
eka 29, 2009 Entzungai (podcast), Piperpolis
Gaurko lehenengo minutuetan poesia izan dugu hizpide. Juanra Madariaga gonbidatu dugu gurera bere azken poema liburuaren inguruan berba egiteko ‘Eroriaren logika’, susa argitaletxeak plazaratu berri du. Folk erradikala aldarrikatu du Bizardunak taldeak lehen diskoan. Hainbat taldetan aritutako bederatzi musikari batu eta Bizardunak taldea sortu dute. Festa eta poza aldarrikatu nahi dute Iruñatik datorren taldea.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Prest aldizkaria (93.a)
eka 29, 2009 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Ekainari dagokiona eta betiko moduan kolore bitxiak azalean eta 36 orrialde informazioez beteta.Atal klasikoetan Gurera etorriak, Inkesta edo Deustuko historia (antzinako emakume izen euskaldunak) komentatu ditu Lur Malleak Deustualdeko Prest hilabetekariko zuzendariak. Monografikoa museo txikiei dedikatu diete eta elkarrizketa nagusia David Gonzalez Berri Txarrak taldeko baxulari berriari egin diote. Deustuko Gazte Asanbladaren 20. urteurrena, Four Friends taldearen disko berria eta egingo den “Nola ikusten duzu Deustu?” argazki lehiaketa ere aipatu ditu Lurrek.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Guggenheim berria Urdaibain
eka 29, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Bizkaiko Foru Aldundiak azken bolada honetan bultzatutako egitasmoa batek baino gehiago jarri du zalantzan, Josu Larrinagak komentatu duenaren arabera. Bere ustez, Aldundiko egitasmoa gertatutako eboluzio elektoralean datza eta ematen du ez duela kontutan hartzen Urdaibai Bioesferaren erreserba dela. Dauden museoak hobeto kudeatzearen ordez beste negozio berri bat ireki nahi dute, nahiz eta Eusko Jaurlaritza berriak argi ez ikusi. Bukatzeko, egitasmo horrek Lurralde antolakuntza izango duen eragina aztertu du Josuk.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Errepasoa ikasturteari
eka 26, 2009 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Krisiarekin hasi da Xabier Aierdi: krisia latza da eta aukera ere itun soziala lortzeko, mugituz gero jakina frantziar estatuan egiten ari diren bezala. Obamak sortutako espektatibak ere izan ditu aztergai: aldaketa handirik ez momentuz eta borroka nahi duenaren eta ahal duenaren artean. Europari buruz, ahulezia azpimarratu du Xabierrek, ekonomikoki indartsu baina politikoki oso ahul. EAEn aldiz, aldaketa handia izan da, EAJk Ajuria-Enea utzi baitu eta datozen hilabeteetan ikusiko da PSE gai den erreferentzia izateko. Bukatzeko oporrak aipatu ditu, beharrezkoak direla esanez baina aprobetxatzeko, garai ona delako egunerokotasunarekin “apurketa” egiteko.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Bilboko 3 Erakusketa
eka 26, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Rekalde aretoan “70.eko Laborategiak” erakusketarekin hasi du Ismael Manterolak. Bertan denetarik dago eta besteak beste Oteiza, Balerdi edo Morquillasen lanak, edo Mari Jaia, muntai berezia eta dokumentazio askorekin: ez da erraza ikusteko, eta lasai hartu nahi izanez gero egun batzuk behar dira horretarako. Arte Eder Museoan, aldiz, Joaquim Mirren Antologikoa dago ikusgaia. Margoetan estetika eta “berotasun” mediterraneoa dira nagusi. Eta bukatzeko Ismaelek Erlea Manerosen argazki erakusketa komentatu du. Carreras Mujika galerian daude, enmarkatuta, Los Angeleseko paisai urbanoen irudiak dira, batzuk zuri-beltzean eta beste batzuk koloretakoak.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Euskal Jaia Zamudion (Lagatzu)
eka 25, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Larunbat honetan Lagatzu Eguna izenarekin ospatuko dutena eta Lagatzu Euskara Alkarteak antolatuta Ales Antxutegik kontatu duenez. Lagatzuko 10. urteurrena dela eta, Zamudioko hainbat elkarte bildu dituzte, goizeko 10etatik aurrera egitarau potoloari ekiteko: danborrada, kalejira, azoka, bertsolariak, harrizulatzaileak, herri-bazkaria, kantak, erromeria etabar. Alesek azaldu digunez, Zamudioko gehiengoa euskalduna da baina kalean ez da hori isladatzen. Horrexegatik jarraitu behar duten lanean, normaltasun osoz euskaraz bizitzeko.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Bartzelonako 28. Komiki Saloia
eka 24, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Hilaren hasieran Bartzelonan bukatu zuena eta azken urteetako ildoari jarraitu diona Jon Iñaki Artetxeren ustez. Bertan, mahainguruak, solasaldiak, erakusketak eta azken urtean espainiar estatuan hildako komikilariei omenaldia. Sariak ere komentatu ditu Jon Iñakik etabesteak beste, Segí, Tere Meján, Jaime Hernández, Alvaro Pons, Maníaco edo Frantifus aipatu ditu. Bukatzeko, aurten komiki gutxi erosi dituela esan digu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Ekainaren 28a
eka 23, 2009 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Nazioarteko Lesbiana, Gay eta Transexualen Askapen eguna, aurten ere ospatu behar dutena Imanol Alvarez EHGAM elkarteko kideak azaldu duenez. Euskal Herrian gizartearen gehiengo batek gero eta “normalago” ikusten du Lesbiana, Gay eta Transexualen” bizitza, nahiz eta sektore txikiago batek oraindik ez ulertu. Eliza Katolikoa eta elizak aipatu ditu Imanolek, gai honetan gero eta bakartiago daudela esanez. Egun horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bilbon eta Basaurin, asteartetik hasita: Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak, hitzaldia, bideo-solasaldia, zine-maratoia eta igandean manifestazioa Bilboko Moyua Plazatik abiatuta eta gero herri-bazkaria Areatzan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Badago hemen, uda da eta dantzari dator
eka 22, 2009 Entzungai (podcast), Piperpolis
Etorri behar zela jakin bagenekien ere, nola etorri behar zuen ez dakigu, baina gurean da; Uda. Gaurko piperolis dantzari etorri da eta udan Euskal Herrian ospatuko diren jaialdiak izen ditugu izpide. Gora egin dute jaialdek azken urtetan baina denak ez dira berdina eta partaideak ere. Hatortxurock, BBk live, Kobetasonic, Petroleo rock eta Euskal Herria zuzenean jaialdiak…Piperpolis dantza egiteko proposamena.