IBAIZABAL: finala

athletic-en leoieBilbon gai nagusia da egunotan, datorren asteko norgehiagoka. Xabier Aierdiren ustez, ulergarria da Bilbo (eta Bizkaia eta gehiago) inbaditu duen olatu zurigorria: noizean behin, poztasun kolektiboa ona da, eta urte asko pasa dira holakarik ezagutu gabe. Horrek sortutako egoera aztertu du Xabierrek gero, Valentzian zer espero ahal den eta futbolaren (Athleticen) inguruan gustoko ez duen afera pare bat ere. Bukatzeko, irabazi edo galdu festa handia izango da eta hainbat lekutan ospatuko dute. Futbola.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Kafe Antzokiko maiatzerako programazioa

mad-professorPasa den astean hasi zen aurtengo maiatza eta orain arte Bilboko Kafe Antzokian izandako ekitaldi batzuen berri ematen hasi du Mikel Urbeltz Programazioako kideak gaurko Solasaldia. Izandakoen artean Toots  edo Chrome Hoofen kontzertuak, II. Gazte Musika Topaketak edo Athletici buruzko hitzaldia aipatu ditu. Asteburu honetan, bi kontzertu izango dira, The Brew eta Hayseed Dixie taldeekin.  Datorren astean, aldiz, Topaketa gehiago, Ekon, Soul and Funk gaua eta finala Kafe Antzokiko pantaila erraldoian !! Maiatzaren 3. astean Urbeltz Dantza Ganbara asteartean izango da, Kumar asteazkenean, Cooper larunbatean, eta egun bat lehenago Hitzetik Hortzera saioaren 20. urteurrena ospatzeko bertso saio berezia..  Gero, besteak beste ere, IX. haur Antzerki Topaketak, filmak, Lagun Artean Kantari klasikoa eta hiru kontzertu hilaren 28, 29 eta 30ean. Informazio gehiago: www.kafeantzokia.com helbidean.

Mad Professor

Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN.


Entzun orain

 

ARTAYORRAN BAÑO, YANTZAN OBETO

danbaka

Gaur ere, betiko lez, denetik eta denak(hala suertatuta) gipuzkoarrak:  Debagoieneko DANBAKA II. Musika Lehiaketako izen berriak,Jone,Gose ,Sagarroi, Bide Ertzean eta abar; Binilo Tenpore atalean Kontrapuntoak taldeak eginiko La,La,La-ren ye-ye bertsioa, entzun beharrekoa!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:NOEMI, genero beltzaren inguruan

noemiItzultzaile egiten du lan Noemik, baina hori baino gogokoagoa du genero beltza eta horixe izan dugu gaur berbagai nagusi.
Agatha Christie-ren liburu mordoa irakurri zituen txikitan eta, antza, literaturan oso balioetsia ez den genero horretako egile kutunen berri eman digu gaurko saioan. Hala nola, Sarah Paretsky, gaurko gizarte gaiak lantzen dituen idazle “gorria” eta Sisters in Crime taldeko eragilea, Sue Grafton, Thierry Jonquet, Andrea Camileri siziliarra edo Petros Markaris greziarra (azken Olimpiar Jokoek Atenasen izandako ondorio beltzak agerian uzten dituena).
Noemi, bestalde, blogaria ere bada, eta BBB (Bilbao, Blogs & Beers) taldean ere badabil, inguruko blogariek noizbehinka elkarrekin egotea ere aberasgarria da-eta.

Erreferentziak:
Sarah Paretsky wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Sara_Paretsky
Noemiren bloga: http://boquitaspintadasnp.blogspot.com/
Petros Markaris wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Petros_Markaris
Xixongo aste beltza wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Semana_Negra
Lan-mundu beltzaz: http://www.trabajobasura.info/noticias/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton, Mahatserriko hilabetekaria (120.a)

animabasauriApirilari dagokiona. Gaurkoa, ordu berean Bilboko Udaletxean ematen ari ziren prentsaurrekoa aipatuz hasi du Lur Malleak, Berton aldizkariko zuzendariak. Prentsaurrekoak datorren larunbatean Santutxun hasiko diren Udaberriko bertso saioak 09ren berri emango zuela kontatu du. Gero, Txusa Diezi, Animabasauri eta Animabasque zinemaldiko zuzendariari egin diote elkarrizketa nagusia. Ohiko ataletan, Begoña eta euskerea, Inkesta, Mahatsberriak… Beste artikulu batzuk ere mintzagai izan ditu Lurrek: Luis Briñas ikastetxearen 75. urteurrena, Zurbaranbarriko Hortzmuga taldearen azken lana edo “Santutxu finalerako prest” ekitaldia, besteak beste.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #148: webtv: etb3 , apurtu.org eta Ibaizabal

irratiacom1Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue).
Gero hiru elkarrizketa: ETB3ko Iñako Gurrutxaga, Apurtu.org proiektuko Pitu eta Ibaizabal Telebistako Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurean. Hiru proiektu, hiru bide, hiru egitasmo. Gaur gaurkoak.
Gure irratiak ere, albisteak 2.0 egin asmo du aurrerantzean. Ikusentzunezkoak atsegin ditugu guk ere, eta beta moduan hasi gara albisteak.irratia.com sortzen, hasi gara, eta apurka apurka egingo dugu lana.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Txerri edo A gripea

gripeaBazterrak nahastu ditu Txerri edo A gripeak azken asteeetan eta horrekin batera hainbat galdera ditugu, batzuetan erantzun argirik ez dutenak. Jose Luis Segura, EKA (Euskal herriko Kontsumitzaileen Antolaketa)ko komunikazio ardunak galdereei erantzuten saiatu da: zer da, nola hedatzen da, zantzuak, nola diagnostikatu, ea txertorik  dagoen, ea maskaratxoek balio duten, etab. Hasteko, Jose Luisek gauza bat oso argi utzi nahi izan du: txerrikiak jateak ez duela A gripea sortzen.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Ibaizabal telebista

ibaizabalUrte bat bete du Ibaizabal telebistak, digitala denak eta internet bitartez ikusi eta entzun ahal denak (www.ibaizabaltb.com helbidean). Hibai Castro telebista horren kideak azaldu duenez balantze baikorrra egiten dute eta urtebetezea ospatzeko, lanean ari dira: egungo atalak hobetu nahi dituzte eta zuzeneko emanaldiak ematen laster hasiko dira. Lan-taldea, eguneroko erronkak, ikus-entzuleekiko harremanak eta holakoak kontatu dizkigu Hibaik gaurkoan.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Lehendakari berria eta greba orokorra.

patxi1Jose A. Torre-Altonaga “Medius”ek bi gai horiek aztertu ditu gaurko kronikan. Alde batetik, Patxi Lopez, botoen gutxiengoa izanik, gaur izandatuko dute lehendakari. PPrekin egindako akordioa ere aipatu du, eragina hainbat arlotan sumatuko dugula gaineratuz. Bestetik, Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba orokorraz ere mintzo da Medius: berarentzat, greba ezinbesteko tresna da langileentzat eta krisia sortu duenak, kapitala alegia, ordaindu behar du.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Sagarroi taldearen lan berria; Haikua

sagarroi1Japonia aldera eramaten gaitu Sagarroi taldearen lan berriak, bertako poesiak izan dituzte abiapuntua lan hau sortzerako orduan. Kantu lasaiak, entzunaldi gozoa proposatzen dizkigutenak. Aurreko lanekin aldenduz. Haikua lana entzun eta ezagutu dugu gaurko piperpolisen Miren Gaztañagarekin batera. Irrati nobelaren atal berria izan dugu , Jon Torrollope hamabostian behin.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook